Martxan da Bizkaidatz literatura sariketearen seigarren edizinoa

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-10-24 15:17   Kulturea

Yurre Ugartek eta Esther Zorrozuak idatzi ditue aurtengo VI. Bizkaidatz lehiaketearen abiapuntuak, batak euskeraz, eta besteak, gaztelaniaz. Parte-hartzaileek istorioen jarraipena idatzi beharko dabe. Irabazleek 1.500 euroko saria jasoko dabe.

Yurre Ugartek eta Esther Zorrozuak idatzi ditue aurtengo VI. Bizkaidatz lehiaketearen abiapuntuak, batak euskeraz, eta besteak, gaztelaniaz. Parte-hartzaileek istorioen jarraipena idatzi beharko dabe. Irabazleek 1.500 euroko saria jasoko dabe.

Bizkaiko Foru Liburutegian aurkeztu dabe Bizkaidatz. Jarraitzeko prest? Orain, zure txanda da literatura sariketea, eta bertan izan dira Yurre Ugarte, Esther Zorrozua eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendari Gonzalo Olabarria.

Ordezko kazetaria kontakizuna idaztea plazerra izan da Yurre Ugarte gidoilari eta editore tolosarrarentzat, esperientzia bitxia eta berezia bere bai. Idea bat planteau, garatu, eta puntu batean itxi egin behar izan dut, sariketako parte-hartzaileek istorioa segiduteko. Bitxia izan da, azaldu dau. Kazetari baten lez, idatzi gura dauen bekaduna da narrazinoko protagonistea. Idazten ikasteak daukazan trikimailuekaz jolasten dau kontakizunak. Joko handia emoten dau, ganeratu dau.

Esther Zorrozuaren Dos anémonas azules istorioan familia da ardatza, gizartearen mikrokosmosa dala uste dau egileak. Podere-burrukak, maitasuna, gorrotoa, sekretuak... danetariko gauzak jazoten dira familia barruan, esan dau. Idazlagaiek berak proposautako hasiereari ze konponbide emoten deutsien jakiteko gogoz dago idazle bilbotarra. Niri otu jatazan jarraipenetatik batek be ez nau bete, horregaitik daukat horrenbesteko jakin-mina.

Bizkaitarren literatura sormena bultzatu eta sustatzeaz aparte, efemeride bi ospatzea dau helburu Bizkaidatzek: Liburutegien Nazinoarteko Eguna (urriak 24) eta Liburuaren Nazinoarteko Eguna (apirilak 23). Halanda ze, gaur aurkeztu da sariketea, eta apirilean argitaratuko dira kontakizun irabazleak. Lanak bialtzeko azkenengo eguna 2014ko zezeilaren 20a izango da.

Euskal literatura eta kulturako personek osotuko dabe epaimahaia, aurtengo egile Ugarte eta Zorrozuagaz batera. Modalidade bakotxeko lehenengo saridunek 1.500na euro jasoko ditue; bigarrenek, 500 euro; eta finalistek, diplomea.

Aurtengo sariketan ezin izango dabe parte hartu aurreko edizino bietan lehenengo edo bigarren saria eskuratu ebenek. Halanda be, aukerea eukiko dabe aurten parte hartzeko, baina saririk jaso ez eben modalidadean, hau da, euskeraz edo gaztelaniaz. Igaz 61 lagunek hartu eben parte; euskeraz 16 lan jaso ziran, eta 45 gaztelaniaz.

Ordezko kazetaria kontakizunaren hasierea, hemen.
Dos anémonas azules kontakizunaren hasierea, hemen.
Eta argibide gehiago behar izan ezkero: foru_liburutegia@bizkaia.net

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu