Karmele Jaiok 'Música en el aire' nobelea kaleratu dau
2013-09-11 15:46 KultureaOrain lau urte kaleratutako Musika airean (Elkar) nobelearen gaztelaniazko itzulpena aurkeztu dau Karmele Jaiok gaur Bilbon, Música en el aire (Ttarttalo). Idazle gasteiztarrak berak itzuli dau liburua. Elena sasoiko emakume baten bizipenak kontetan dira eleberrian, haren barruko mundua, barruko musikea da kontakizunaren hari nagusia.
Orain lau urte kaleratutako Musika airean (Elkar) nobelearen gaztelaniazko itzulpena aurkeztu dau Karmele Jaiok gaur Bilbon, Música en el aire (Ttarttalo). Idazle gasteiztarrak berak itzuli dau liburua. Elena sasoiko emakume baten bizipenak kontetan dira eleberrian, haren barruko mundua, barruko musikea da kontakizunaren hari nagusia.
Itzuli baino liburua berridatzi egin dauela autortu dau Karmele Jaiok, esperientzia gogorra baina aberasgarria izan da. Hizkuntzea aldatzean beste aldaketa batzuk egiten dira, berridazketea da, itzulpen literala baino. Beste lanetan be gauza bera pasau jat azaldu dau. Música en el aire lanaren aurretik bere beste liburu bi ditu itzulita Jaiok, Las manos de mi madre eta Heridas crónicas.
Leiho ondoan emoten dau egun osoa Elenak, kalera begira, etxetik urteteko gogo barik. Seme-alabek etxeko lanetan laguntzeko eta kalera urteten animetako neska bat ekartea pentsau dabe, Ekuadorrekoa. Elenaren barruko monologoa jaso dau Jaiok. Lehenaldia eta orainaldia eten barik nahasten dira, batetik bestera saltoka dabil-eta protagonistea. Lehenaldiak pisu handia dauka orainaldian -adierazo dau Jaiok- pasetan jakun guztiak marketan gaitu.
Bizitzan dana eginda daukala uste dauenean, aldaketarik ez dala egongo pentsetan dauenean, neska ekuatoriarra sartzen da Elenaren munduan, eta musika barri bat dakar. Bakardadea da istorioaren abiapuntua, baina personaien garapenak adiskidetasunaren inguruko itaunak egitera daroa egilea.
Karmele Jaioren Amaren eskuak nobelea be laster izango da albiste, izan be Donostiako Zinemaldian Mireia Gabilondok zuzendutako pelikulea estreinauko da eta. Berak idatzitako istorioa iruditan ikustea bitxia egin jako. Nire liburutik beste gauza barri bat sortu da, opari baten antzekoa izan da niretzat, esan dau. Mireia Gabilondok kontakizuna bere egin dau, eta bere erara kontau dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!