Gabriel Aresti euskaltegia 35. urteurrena ospatzen hasi da

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-09-10 15:00   Euskerea berbagai

Ospakizun eta ekitaldiz betetako egitarau oparo eta zabala eskainiz ospatuko dau Bilboko Gabriel Aresti euskaltegiak 35. urteurrena. Berbaldiak, musikea, bertsoa... saio ugari atondu ditue irailean.

Ospakizun eta ekitaldiz betetako egitarau oparo eta zabala eskainiz ospatuko dau Bilboko Gabriel Aresti euskaltegiak 35. urteurrena. Berbaldiak, musikea, bertsoa... saio ugari atondu ditue irailean. Isabel Izarzelaia Gabriel Aresti euskaltegiko zuzendaria eta Eli Carrascosa Didaktika eta Komunikazino taldeko klideak azaldu ditue urteurrenaren ganeko zehaztasunak.

1978an euskaltegia martxan ipini eban irakasle taldea izan dabe gogoan prentsaurrekoan, gogo handiz, baina oso baldintza eskasetan eta laguntza handi barik Bilbo erdigunean herritarrak euskeraz alfabetetako ekimen serioa abiatu ebelako.

Gaur egun Euskal Herriko euskaltegirik handiena dala nabarmendu dabe Izarzelaiak eta Carrascosak, ikasturteko 2.000 ikasle izaten ditu eta. 80 lagunek osotzen dabe lantaldea, hortxe dago gure arrakastea, zuzendariaren berbetean.

Joan dan astean, irailearen 5ean hasi zan kultur egitaraua. Oraintsu AEBetako Traverse City zinemaldian saritutako Bypass pelikulea proiektau eben egun horretan. Hurrengo ekitaldia bihar izango da, hilak 11, Hiromi Yoshida hizkuntzalari japoniarraren eskutik. Euskal Rakugoa izeneko berbaldia emongo dau. Rakugoa Japoniako ipuin tradizional mueta bat da.

Hilaren 18an, eguaztena, Zertarako hegoak antzezlana aurkeztuko dabe Oier Guillanek eta Metrokoadroka Sormen Laborategiak, emonaldi bitan, goizez eta arrastiz. Hurrengo martitzenean, 24an, Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso piano-jotzaileak Bi arreba ikuskizuna ekarriko dabe Kafe Antzokira.

Iraila amaitzeko, hilaren 27an, Gabriel Aresti euskaltegiko lehengo eta oraingo ikasleek jaia egingo dabe Kafe Antzokian, ikasleen arteko topaldia izango da.

Urriaren 1ean Europako Hizkuntzen Markoa aztergai izango da, Consorci per a la Normalitzacio Lingüistica-ren eskutik, eta hilaren 2an, Jon Sarasuak Hiztunpolistika liburua aurkeztuko dau.

Irailean eta urrian ekitaldi gehiago be izango dira, hemen Gabriel Aresti euskaltegiko 35. urteurreneko egitaraua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu