'Bosteko 2013' erakusketa ibiltaria Zornotzan abiatuko da

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-09-11 15:04   Kulturea

Gaur bertan, Zornotzako Zelaieta zentroak estreinauko dau Bosteko 2013 programea. Ostean, Juana García Pozuelo, Álvaro Gil Soldevilla, eta Sra. Polaroiskaren artelanak ondoko herrietan izango dira ikusgai, Arrigorriagan, Basaurin, Getxon eta Leioan.

Gaur bertan, Zornotzako Zelaieta zentroak estreinauko dau Bosteko 2013 programea. Ostean, Juana García Pozuelo, Álvaro Gil Soldevilla, eta Sra. Polaroiskaren artelanak ondoko herrietan izango dira ikusgai, Arrigorriagan, Basaurin, Getxon eta Leioan.

Josune Ariztondo Kultura diputadua, David Latxaga Zornotzako alkatea eta erakusketa ibiltariaren komisario Luis Javier Ugarte izan dira prentsaurrekoan, eta eurekaz batera artistetako batzuk.

Artista gazte garaikideen lana erakustea oso garrantzitsua da, adierazo dau Ariztondok. Latxagaren esanetan, edonorentzat zabalik dagoan erakusketea da, edonork ulertzeko modukoa.

Ezaugarri nagusi bi ditue Juana García Pozuelo, Álvaro Gil Soldevilla, eta Sra. Polaroiskaren (Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxek osotutako bikote artistikoa) lanek, alde batetik euren izaera garaikidea, eta bestetik, diziplinartekotasuna. Horrezaz aparte, sorkuntza guztiek errealidadearen fikzinoak ditue aztergai, Ugarte komisarioak argitu dauenez. Beste urte batzuen aldean, aurten artista gazteak dira protagonista.

Bosteko ekimenaren 16. edizinoa da aurtengoa, urteotan 56 artistak hartu dabe parte erakusketa ibiltarietan, besteak beste, Mari Puri Herrerok, Pedro Chilidak, Nestor Basterretxeak, Dora Salazarrek, Jose Luis Zumetak eta Andres Nagelek.

Erakusketea Zornotzan egongo da ikusgai irailaren 29ra arte, eta ostean ondoko leku eta datetan egongo da: urriaren 2tik 20ra, Arrigorriagan; urriaren 22tik zemendiaren 6ra, Basaurin; zemendiaren 12tik abenduaren 1era, Leioan; eta amaitzeko, Getxon, abenduaren 3tik 29ra bitartean.

Bosteko 2013 programearen katalogoa irakurgai, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu