BAD antzerki eta jantza jaialdiak erabateko 12 estreinaldi eskainiko ditu

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-10-09 15:48   Kulturea

Hamabi estreinaldi dakarz BAD Bilboko antzerki eta jantza garaikidearen jaialdiaren hamabosgarren edizinoak. Urriaren 23atik zemendiaren 3ra bitartean Bilboko antzoki, areto eta bestelako espazioek arte eszenikoen proposamen barritzaileenak batuko ditue.

Hamabi estreinaldi dakarz BAD Bilboko antzerki eta jantza garaikidearen jaialdiaren hamabosgarren edizinoak. Urriaren 23atik zemendiaren 3ra bitartean Bilboko antzoki, areto eta bestelako espazioek arte eszenikoen proposamen barritzaileenak batuko ditue.

Euskal Herriko eta kanpoko 21 konpainiak hartuko dabe parte BADen. Erabateko estreinaldia izango daben hamabi beharretatik hiruren produkzinoan hartu dau parte jaialdiak. Egitarauak harridurea sortuko dauela uste dau Bilboko Udaleko Kultura Zuzendari Iñaki Lopez de Agiletak. Jaialdi eklektikoa da, eta estreinaldiak ditu ezaugarri nagusi, ganeratu dau.

Bertoko atisten presentzia eta eszenatokien aniztasuna be oinarri ditu BADek, Alicia Otxandategi festibaleko arduradunaren arabera. Euskal Herriko zein kanpoko joera barrien aldeko benetako apustua nabarmendu dau. Sortzaile gazteekaz batera ibilbide luzea dabenak be izango dira taula gainean.

Diziplina askotako proposamenak eskainiko ditu BADek, bideo-sorkuntzea, performanceak, jantza eta antzerki garaikidea, bideo-instalazinoak eta poesia performanceak, berbarako.

Eszenatoki ugari izaten ditu jaialdiak eta aurten be holan izango da, La Fundición, La Merced ikastetxea, BilaoArte, Arriaga eta Campos antzokiak, Arte Eder Museoa, Guggenheim museoa eta Barrainkuako Udaltegia. Horrezaz aparte, Deustuko kiroldegko kantxea antzoki bihurtuko da hantxe eszenarauko dau-eta El Conde de Torrefiel konpainiak Observen como el cansancio derrota al aburrimiento lana.

Hogeita bost urte beteten dituan Gaitzerdi konpainia omendu gura dau jaialdiak, karteletik beretik hasita. Euskal konpainiak Expediente 312 zelula dramatikoa aurkeztuko dau urriaren 28an, BilbaoArten.

Euskerazko lan batek itxiko dau XV. BAD jaialdia, zemendiaren 3an, Arriaga antzokian; Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le petit Theatre de Pain konpainiek sortutako Hamlet-ek, hain zuzen be.

Aurtengo edizinoak Zinebi zinema jaialdiaren lankidetzea izango dau, halan ¡¡Que nos quiten lo bailao!! zikloa atondu dabe, gorputzak, musikea eta jantza garaikideak film laburretan daukan isla erakusteko. Urriaren 24an eta 25ean egingo ditue proiekzinoak, Campos antzokian.

Emonaldietako sarrerak salgai dagoz daborduko. Saio bakotxeko prezioa 10 eurokoa da txarteldegian, 8 eurokoa lehenago erosi ezkero. BonoBAD dalakoagaz merkeagoa be erosi daitekez sarrerak. Argibide gehiago, hemen. Eta jaialdiaren egitarau osoa, hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu