'Galde' pentsamendu aldizkariaren lehenengo zenbakia kalean da

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-06-04 15:54

Ideiak, eretxiak eta gogoetea izango dira Galde aldizkari politiko-kulturalaren ardatz nagusiak, ganera askea, edegia, eta ezelako lotura politiko eta instituzionalik bakoa dala azpimarratu dabe egitasmoaren bultzatzaileek lehenengo zenbakiaren aurkezpenean.

Ideiak, eretxiak eta gogoetea izango dira Galde aldizkari politiko-kulturalaren ardatz nagusiak, ganera askea, edegia, eta ezelako lotura politiko eta instituzionalik bakoa dala azpimarratu dabe egitasmoaren bultzatzaileek lehenengo zenbakiaren aurkezpenean.

Gaur egungo errealidadeari buruzko hausnarketea egiteko espazioa izango da Galde, galderak egiteko lekua eta erantzunak bilatzen hasteko gunea. Horixe da argitalpenarean sustatzaileen asmoa. Koldo Unceta, Santiago Burutxaga, Clara Murgialday, Xabier Aierdi, Mariano Ferrer, Lourdes Oñederra, Felipe Juaristi, Imanol Zubero, Iñaki Irazabalbeitia, Antonio Duplá eta Koldo Uranga dira sustatzaileetako batzuk.

Zenbaki bakotxean gai zehatz baten analisi sakona egingo dabe, lehenengo honetan krisialdi ekonomikoa izango da ardatza. Krisialdiaren jatorria, ezaugarriak, ondorioak eta gizartean eragiten dabilen aldaketak aztertu ditue hainbat adituk. Koldo Unceta EHUko katedradunak koordinau dau dosierra.

Gaur egun arduratzen gaituen gaiak landuko doguz. Proiektu edegia da, anitza, azaldu dau Uncetak. Galde pentsamendu aldizkaria da, ez dira astebeteko gaiak izango, epe luzeagokoak baino.

Atal finkoak izango ditu aldizkariak, zientzia, politikea, kulturea, erreseinak, nazinoartea eta abar, baina zenbaki guztiak eukiko dabe txosten monografiko bat. Hurrengo zenbakian politikearen krisia jorratuko dabe: Paradigmen krisialdia bizi dogu, transizino sasoi batean gagoz. Holako garaietan eztabaidea eta hausnarketea oso garrantzitsuak dira, hori da Galde-k eskainiko dauena.

Galde harpidetzen bidez finantzatuko da, hori izango da gure euskarria. Urtean lau zenbaki atarako ditue, eta urte osoko harpidetzea 45 euro izango da. Galde-ren webgunean papelean argitaratutako testuetako batzuk ipiniko ditue, baina ez danak. Oraindino zelan egin pentsetan gabilz, zelan funtzionetan dauen ikertzen, azaldu dau Koldo Uncetak.

Aldizkariaren jentaurreko aurkezpena eguaztenean egingo dabe, bagilak 5, Bilboko Camara liburu-dendan 19:30ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu