Gogor eta zuzen dator Kaotiko taldea 'E. H. Calling' zortzigarren diskoan
2013-02-21 14:41 MusikeaAbesti arin eta laburrak, soinu gogorrak eta berba zuzenak. Horreek dira Kaotiko taldearen E. H. Calling diskoaren osogai nagusiak. Zortzi abesti sortu ditue, eta laster grabauko dabe Londresen Presa singlearen bideoklipa. Lehenengo kontzertua zapatuan, hilak 23, daukie, Durangon, Kalera Rock jaialdian.
Abesti arin eta laburrak, soinu gogorrak eta berba zuzenak. Horreek dira Kaotiko taldearen E. H. Calling diskoaren osogai nagusiak. Zortzi abesti sortu ditue, eta laster grabauko dabe Londresen Presa singlearen bideoklipa.
Lokalean jo eta jo dabilz azkenaldian, disko barriaren zuzenekoak prestetan. Lehenengo kontzertua zapatuan, hilak 23, daukie, Durangon, Kalera Rock jaialdian. Aurreko lanetan baino doinu gogorragoak eta kanta zuzenagoak ditu zortzigarren disko honek.
S. A. taldeko Jimmyren parte-hartzea igarten dala autortu dabe bai taldekideek bai Baga Biga diskoetxeko Ritxi Aizpuruk. Jimmyren eragina hor dago. Soinuan ez eze hitzetan be gogorrago eta zuzenago datoz, azaldu dau Aizpuruk. Jimmy nahasketez eta produkzinoaz arduratu da, hain zuzen be.
Metafora gitxi dago Aguraingo boskotearen behar barrian, mezu guztiak zuzen-zuzenak dira. E. H. Calling deia bat da azkenaldian nagusi dan ustelkeria eta inpunidadearen kontra egiteko deia, hain zuzen be. The Clash taldeari ostu"deutsie izenburua, London calling gogoan. Joe Strummer abeslari eta gitarristearen heriotzearen hamargarren urteurrena dala omenaldi txiki bat egin gura izan deutsie, bide batez.
Bazterrak nahasteko deia be bada E. H. Calling, zaleei zein diskoa entzuten daben guztiei zuzendutako mezua. Lotsa barik osten gaitue, berba egiten be ez deskue ixten, bota dau Fonta baju-jotzaileak prentsaurrekoan.
S. A.-ko Jimmyz gan beste kolaborazino batzuk be izan ditu Kaotikok. Hitz egin begiekin abestia Xabier Silveira bertsolariak idatzi dau, eta Jhonyk Fermin Muguruzagaz batera kantetan dau. Hori euskerazko kanta bakarra. Falta de riego abestia izen bereko taldearen abesti baten bersinoa da. Eta Recarga kantan S. A. taldeko Juan izan dabe abeslari.
2012ko abenduan eta aurtengo urtarrilean grabau eben diskoa, Usurbilgo Higain estudioan, Haritz Harreguy teknikari ebela.
Durangon lehenengo zuzenekoa egin ostean, martiaren 16an Gasteizko JimmyJazzen joko dabe, eta 23an, Atarrabiako Totem aretoan. Tartean Londresen izango dira, Gatibugaz batera. Nazinoarteko VII. Alkartasun astea Euskal Herriagaz egitarauaren barruan egingo dabe kontzertua, martiaren 9an, Londresko Chats Palacen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!