Amaia Lapitzen bigarren abenturea argitaratu dau Katixa Agirrek

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-03-13 14:18   Kulturea

Katixa Agirrek Tunisiaraino eroan dau Amaia Lapitz oraingoan. Ama eta amamagaz oporretan joan da neskatoa, baina lasaitasun gitxi topauko dau han. Amaia Lapiz eta Didoren ermandade sekretua (Elkar) bildumako bigarren liburua da, 12 urtetik gorako irakurleentzat.

Katixa Agirrek Tunisiaraino eroan dau Amaia Lapitz oraingoan. Ama eta amamagaz oporretan joan da neskatoa, baina lasaitasun gitxi topauko dau han. Amaia Lapiz eta Didoren ermandade sekretua (Elkar) bildumako bigarren liburua da, 12 urtetik gorako irakurleentzat.

Gabonetako oporrak Tunisiako kostaldeko herritxu baten, hondartzan, emon gura gura ditue Amaiak, haren amak eta amamak. Tartean amamaren senargaia-edo dan enpresaria ezagutuko dau Amaiak, baina hasiera-hasieratik susmo txarra hartuko deutso. Tunisian hasten da abenturea, eta Londresen amaitu; bitartean, Kartago zaharreko hondakinen misterioan nahastauko dira.

2011ko urtarrilean Tunisiak bizi izandako iraultzeak harrapauko ditu protagonistak, ganera. Bildumako lehenengo liburuan lez, gaurkotasuneko gaiak landu ditu Agirrek istorioan. Amaia Lapitz eta Erregina Gorriaren hilobia kontakizunean, neskatoak Mexikoko mayen kulturea ezagutu eban, baina baziran gaur egungo erreferentziak bere, zapatisten gorabeherak eta herri indigenen zapalketea, esaterako. Ama arkeologoa dau, eta horrek be badauka eragina. Oraingoan, Udabarri Arabiarraren hasierako matxinadea agiri da. Antxinako erreferentziak eta modernoak sartu dodaz. Testuingurua kontuan hartu dot, azaldu dau egileak.

Hari nagusi horren azpitik badira beste bi gitxienez, bata protagonistearen antagonistea dan emakume enpresari amerikarra, eta bestea, ustez hilda dagoan aitaren ingurukoak. Aita bera jaio orduko hil zala kontau deutso amak -esan dau- baina aita bizi dala jakingo dau, eta haren bila hasiko da Amaia. Hurrengo lanean bide biak garatuko dituala agindu dau Agirrek.

Lehenengo kontakizunetik bigarrenera nahi baino denpora gehiago pasau dala autortu dau Agirrek, eta hurrengoa lehenago etortea espero dauela. Badaukadaz ideia batzuk, akaso Asia aldera joangoa gara... Bigarrena idaztea ez da errazagoa izan, personaia nagusiak zehaztuta egon arren: Ez da errepetidu behar, hori da gatxena. Horregaitik, personaia gehiago eta mobimentu gehiago emon deutsoz kontakizunari.

Alex Orbe irudigile algortarrak egin ditu liburuko ilustrazinoak. Komikiaren mundutik dator Orbe, eta gustura dabil Indiana Jones eta Tintinen arteko Amaia Lapitzen istorioekaz. Dibertigarria izan da, zibilizazino desbardinetatik pasau gara, leku asko, adierazo dau aurkezpenean.

Katixa Agirre Miguelezek (Gasteiz, 1981) ipuin-bilduma bi idatzi ditu, Sua falta zaigu eta Habitat, eta umeentzako kontakizunak, besteak beste, Paularen seigarren atzamarra, Ez naiz sirena bat, eta zer, Patzikuren problemak eta Amaia Lapitz eta Erregina Gorriaren hilobia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu