Estreinaldi ugari Kutxabank Mendi Film Festivalen bosgarren edizinoan
2012-11-23 14:52 BarriakBilbo lehenengo aldiz izango da Kutxabank Mendi Film Festival zinemaldiaren aterpe. Mendiko zinemagintzearen nazinoarteko lanik onenak ikusgai izango dira jaialdian, abenduaren 14tik 23ra, tartean makinatxu bat erabateko estreinaldi. Sail ofizialean 50 lanek hartuko dabe parte, eta beste hainbestek lehiaketaz kanpo.
Bilbo lehenengo aldiz izango da Kutxabank Mendi Film Festival zinemaldiaren aterpe. Mendiko zinemagintzearen nazinoarteko lanik onenak ikusgai izango dira jaialdian, abenduaren 14tik 23ra, tartean makinatxu bat erabateko estreinaldi. Sail ofizialean 50 lanek hartuko dabe parte, eta beste hainbestek lehiaketaz kanpo.
Pelikulak, barriketaldiak eta berbaldiak, zenbat gura izango dira aurtengo Kutxabank Mendi Film Festivalen. Bilbo mendi eta abentura zinemearen munduko uriburu bihurtuko da hamar egunez, Jabier Baraiazarra zinemaldiaren sortzaile eta zuzendariaren esanetan.
Estreinaldi ugari eskainiko dira, batzuk mundu mailako estreinaldiak. Alex Txikon eta Carlos Suarezen Bajo cero eta Pablo Irabururen Rope up, berbarako, Bilbon proiektauko dira lehenengo aldiz. Bai kritikeak bai ikusleek goraipatutako Pura vida Iñaki Ochoa de Olzari buruzko filmea be lehenengoz izango da ikusgai mendi zinemearen ganeko jaialdi batean.
Alpinismoa, eskaladea, eskia, base-jauzia, piraguismoa, mendiko bizikletea... hamaikatxu bat abentura ikusgarriren filmazinoak ikusteko aukera parebakoa da jaialdia.
Kutxabank Mendi Film Festivalek lau gune izango ditu, BBK Aretoa, Alondigea, EHUko errektoretzea eta Euskalduna Jauregia. Horrezaz gan, Bilbo inguruan bestelako jarduerak izango dirala aurreratu dau Baraiazarrak, esaterako, Pagasarriko urteroko ibilaldia eta arbola landatze masibo bat.
Slackline erakustaldia abenduaren 15ean eta 16an egingo dabe, Zazpi Kaleetan eta Abandoibarran. Argazki eta ikus-entzunezko hiru ikastaro atondu ditue Alondigan. Santiago Yaniz, Pablo Ibaburu, Migueltxo Molina eta Jorge Fernandez izango dira irakasleak.
Mireille Chiocca izango da Mendi Film Festivaleko epaimahaiburua, eta beste lau epaimahaikide izango ditu, danak be mendian eta muturreko kiroletako zinemean adituak: Barbara Destefanis, Iñaki Gauna, Javier Alonso eta Joni Cooper.
Ondoko sariak emongo ditue jaialdian: Film Onenaren Sari Nagusia (3.500 euro), Mendiko Film Onenaren Saria eta Mendiko Kiroletako Film Onenari Saria (1.500 euro), Mendia-ingurumena-ekologia Saria (1.200 euro), Argazki Onenari Saria (1.200 euro), Epaimahaiaren Saria (1.200 euro), Euskerazko Film Onenari Saria (1.000 euro) eta Film Labur Onenari Saria (800 euro). Ikus-entzuleen saria be egongo da, 600 eurokoa.
Kutxabank Mendi Film Festivalen egitarau osoa, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!