Arnaud Dufeysen 'Atomes' 54. Zinebi jaialdiko irabazle

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-11-23 14:15   Barriak

Arnaud Dufeys zinemagile belgikarraren Atomes fikzinozko film laburrak irabazi dau Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko 54. Zinebi Zinemaldiko Sari Nagusia. Epaimahaiak aho batez hartu dau erabagia. Arriaga antzokian egingo dabe sari-emotea, 20:00etan, eta Patrice Chereau zinemagileak be orduan jasoko dau Ohorezko Mikeldia.

Arnaud Dufeys zinemagile belgikarraren Atomes fikzinozko film laburrak irabazi dau Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko 54. Zinebi Zinemaldiko Sari Nagusia. Epaimahaiak aho batez hartu dau erabagia. Arriaga antzokian egingo dabe sari-emotea, 20:00etan, eta Patrice Chereau zinemagileak be orduan jasoko dau Ohorezko Mikeldia.

Atomes hamazortzi minutuko pelikula laburrak Hugo dau protagonista nagusi, 34 urteko hezitzailea. Barnetegi batean dabil beharrean, gora behera gitxigaz, baina halango baten Jules izeneko nerabeak ordura arteko errutinea hankaz gora ipiniko dau. Dufeys bera izan da lanaren zuzendaria eta gidoilaria.

Sari Nagusiaz aparte, beste hainbat sari emon ditu Khavn de la Cruz, Lina Al Abed, Alan Griffin, Jon Mikel Euba eta Gracia Querejeta zinemagileek osotutako epaimahaiak. Tucker Dávilaren Los Perfeccionistas eta Martín Roseteren Voice over lanek ex aequo jaso dabe Euskal Zinemaren Sari Nagusia; Jossie Malinsen Bendito Machine IV filmak irabazi dau Zinema Espainiarraren Sari Nagusia, eta Celia Rico Clavellinoren Luisa no está en casa lanak aitamen berezia euki dau. Zinebiren aurtengo edizioan 72 film lehiatu dira Sail Ofizialean.

Epaimahaiak adostasun osoz aukeratu ditu saridunak, leun eta erraz hartu ditue erabagiak, Gracia Querejeta epaimahaikideak adierazi dauen lez. Danetariko lanak izan dirala ganeratu dau, baina batez be animazinoaren arloan kalidade handiko beharrak ikusi ditue. Maila sano handia egon da animazinoan -azaldu dau Eubak- fikzinoan eta dokumentalean baino hobea.

Latinoamerikatik etorritako lanak nabarmendu ditu Alan Griffin epaimahaikideak, jente asko dago lanean, gauza oso interesgarriak eta irudimentsuak egiten dabilz. Lanen kalidadea azpimarratu dau, danori gustau jakuz latinomerikar filmak.

54. Zinebi jaialdiaren sari-emotea arrastian izango da, 20:00etan, Bilboko Arriaga Antzokian. Sariak emoteaz aparte, lan irabazleak ikusteko aukerea izango da. Ekitaldi berean Patrice Chereau zinemagile frantsesak Ohorezko Mikeldia jasoko dau.


Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko 54. Zinemaldiko palmaresa

- 54. Zinebi jaialdiko Sari Nagusia: Atomes, Arnaud Dufeys

- Euskal Zinemearen Sari Nagusia, ex aequo: Los Perfecccionistas, Tucker Dávila Wood eta Voice Over, Martín Rosete

- Zinema Espainiarraren Sari Nagusia, Bendito Machine IV, Jossie Malins

- Zinema Espainiarraren Aitamen Berezia, Luisa no está en casa, Celia Rico

- Fikzinozko Urrezko Mikeldia, The Mass of men, Gabriel Gauchet

- Fikzinozko Zidarrezko Mikeldia, Noelia, Maria Alché

- Fikzinozko Aitamen Berezia, De lá pra cá, Frederico Pinto

- Animazinozko Urrezko Mikeldia, The animation tag a attack, Christen Bach

- Animazinozko Zidarrezko Mikeldia, Edmond ètait un âne, Frank Dion

- Film Dokumentalen Urrezko Mikeldia, Paraíso, Nadav Kurtz

- Film Dokumentalen Zidarrezko Mikeldia, A story for the Modlins, Sergio Oksman

- Film Latinoamerikar Onenari Mikeldia, Detrás del espejo, Julio O. Ramos

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu