AnimaBasauri-AnimaBasque animazino jaialdiaren 8. edizinoa zapatuan abiatuko da
2012-05-22 15:49 BarriakAnimaBasauri-AnimaBasque Nazinoarteko Animazino Jaialdiaren zortzigarren edizinoa aurkeztu dabe Bilbon. Maiatzaren 26tik 31ra bitartean, Basaurin, Bilbon, Leioan eta Erandion animazinozko film luze zein laburrak, ume zein helduentzako lanak, ikusteko aukerea ugari izango dira. Aurtengo herrialde konbidadua Afrika da.
AnimaBasauri-AnimaBasque Nazinoarteko Animazino Jaialdiaren zortzigarren edizinoa aurkeztu dabe Bilbon. Maiatzaren 26tik 31ra bitartean, Basaurin, Bilbon, Leioan eta Erandion animazinozko film luze zein laburrak, ume zein helduentzako lanak, ikusteko aukerea ugari izango dira. Aurtengo herrialde konbidadua Afrika da.
Aurkezpenean, zinemaldiko zuzendari María Jesús Díez, Eusko Jaurlaritzako Kultura zuzendari Mikel Toral, Basauriko alkate Andoni Busquet eta BBK-ko Alberto Rodriguez izan dira.
Publiko guztietarako animazinoa izango da ikusgai VIII. AnimaBasauri-AnimaBasque jaialdian, urtero lez. Atal Ofizialean, 9 film luze eta 75 film labur lehiatuko dira, horreetatik 51 Karratu sailean, DVDan egindako lanentzako atal berezian. Danetariko teknikak erabilten dituen lanak dira jaialdiko zuzendari María Jesús Díezek esan dauenez: Plastilinaz egindakoak, 3D teknikeagaz, betiko animazinoa... Mota askotako lanak dagoz lehian.
Basauriko Social Antzokian proiektauko dira Sail Ofizialeko lan guztiak, ganerako lanak Basauriko Basozelai kultur etxean, Bilboko Golem-Alondiga zinema-aretoetan eta Fnac dendan emongo dira. Erandioko Ategorri-Tartanga Institutuan, Simon Jacobs argazki-zuzendariak berbaldia eskainiko dau.
Aurtengo herrialde konbidadua Afrika kontinente osoa izango da, izan be oraintsu hasi dira animazinoa lantzen, eta ez daukie oraindino produkzino handirik. Film laburren hautaketa bi, dokumental bat (Moustapha Alassane, cineaste du possible) eta film luze bat (Tengers) proiektauko ditue.
Edizino honetako atzerabegirakoa Britainia Handiko Aardman estudioei eskainiko jake; bertan egindako lau lan ezagun izango dira AnimaBasaurin: Chicken run, Ratonpolis, Wallace & Gromit eta Arthur Christimas.
AnimaBasaurin parte hartzeko baldintzetako bat lanak Euskal Herrian estreinau bakoak izatea da, horregaitik ez da erraza hemengo lanak ekartea, erispide komertzialak eta geureak beti ez datozelako bat, azaldu dau zuzendariak. Dana dala, aurten be izango da estreinaldi bat, Francis Nielsenen Blackie and Kanuto, Baleuko etxearen partaidetzea daukana.
Luzemetraien epaimahaiko kideak Salvador Fabregat, Marion Berger, José Luis Cienfuegos, Arkaitz Alastuey eta Beñat Beiti dira. Film laburrei jagokenez, Yago Fandiñok, Loic Portierrek eta Carlos Varelak osotuko dabe epaimahaia. Sarien banaketea maiatzaren 31n egingo da, Basauriko Social Antzokian, 19:30ean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!