Tristezia eta itxaropenaren artean eregi dau Jeronimo Martin bilbotarrak 'Quinoa' disko barria

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-05-31 15:50   Musikea

Malenkonia eta itxaropenaren artean eregi dau Jeronimo Martin pianista bilbotarrak Quinoa diskoa. Bigarren disko honetan seikotea osotu dau, haize instrumentuak gehituta. Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak argitaratu dau lana, Errabal Jazz bilduman.

Malenkonia eta itxaropenaren artean eregi dau Jeronimo Martin pianista bilbotarrak Quinoa diskoa. Bigarren disko honetan seikotea osotu dau, haize instrumentuak gehituta. Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak argitaratu dau lana, Errabal Jazz bilduman.

Aurrekoa diskoa, Piedraescrita (Errabal Jazz, 2006), hirukoteagaz kaleratu eban, Hasier Oleaga bateria-jolea eta Javier Mayor kontrabaxu-joleagaz. Oraingoan sei lagun batu ditu, aukera gehiago emoten deutsozolako. Hirukoteak mugatu egiten ninduan, eta beste gauza batzuk pobetea pentsau neban. Edozelan be, printzipio berberak segidu ditu talde barriagaz be.

Jeronimo Martinek ez dau jazz standarra, betikoa, egiten, klasikoa eta jazz batzen ditu bere estiloan. Joxe Felix Azkarate Xarra Gaztelupeko Hotsakeko arduradunaren esanetan, Jazz modernoa, gaur egunekoa, urikoa, Bilbokoa da bilbotarrak sortutakoa. Jazzaren hirugarren korrontea izenekoaren barruan dago Martinen musikea, joan dan mendeko 50-70 hamarkdaden artean garatutako estiloan, hain zuzen be. Musika klasikoa eta jazza estilo batean batzen dodaz, ganberako musikatik hur. Asmo horregaz egiten dot lan, hori da nire printzipio garrantzitsuena, azaldu dau aurkezpenean.

Ez da lan erraza izan diskoa eregitea; Martinek ez dau eredu baliogaririk topau, han eta hemen bila ibili arren. urte bi emon ditu konposatzen, esperimentazino sakona izan da, ez neukan erreferenterik eta. Pianoagaz inprobisauz jaio dira abesti guztiak, eta abiapuntu horreratik osotu dau bere musikea. Malenkonia eta itxaropenaren dira abestion osogai nagusiak, pieza batzuetan, ganera, bateti bestera eroaten gaitu doinuak.

Zortzi abesti ditu Quinoa lanak: Obertura, Americano, Claridad, Quinoa, Cinco de mayo, Tívoli, Tutto per amore eta Canción. Jeronimo Martinek berak konposau ditu danak, eta bereak dira konponketak dira. Abenduan grabau eben diskoa, Elkar estudioetan, Jean Phocas teknikariagaz.

Hirukotetik Javier Mayor kontrabaxu-jolea besterik eza dago proiektu barrian, ganerako taldekideak ondokoak dira: Julen Izarra (saxo tenorea), Ruben Salvador (tronpetea), Gonzalo Fernandez de Larrinoa (tronboia) eta Hilario Rodeiro (bateria). Daborduko estreinau dabe seikotea, zazpi bat kontzertu emon ditue. Quinoa lanaren zuzeneko aurkezpena, baina, udagoienean izan beharko da, izan be ez da erraza danon agendak bateratzea, azaldu dau Martinek

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu