Gartxot Eguna ospatzen dabilz Durangoko Plateruenan

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-12-04 14:56   Kulturea

Zemendiarn 18an estreinau eben Gartxot, konkista aitzineko konkista euskerazko animazinozko film luzea. Asteotan 9000 lagun izan dira zinema-aretoetan Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordiren lana ikusten, Euskal Herriko hainbat tokitan. Oraindiko be ikusgai dago zinemetan.

Zemendiarn 18an estreinau eben Gartxot, konkista aitzineko konkista euskerazko animazinozko film luzea. Asteotan 9000 lagun izan dira zinema-aretoetan Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordiren lana ikusten, Euskal Herriko hainbat tokitan. Oraindiko be ikusgai dago zinemetan.

Pelikulearen arrakastea ospatzeko, Gartxot Eguna antolatu dau Somuga ekoizpen-etxeak gaur, abenduak 4, Durangoko Kafe Antzokian. Landakoko gunean, ganera, Gartxoten garaiari buruzko liburu bat aurkeztuko dabe Gartxot, konkista aitzineko konkista Asisko Urmeneta eta Edorta Barruetabeña filmaren gidoilariek idatzitakoa. XII. mendeko Nafarroa, Donejakue bidea, mairuak, koblakariak, Karlomagno, Nafarroako ikurrak... hamaika gai aurkezten ditu liburuak.

Gartxot Eguna 13:00etan hasi da, Plateruena Kafe Antzokian. Filmaren zuzendariek aurkezpen txiki bat egin dabe eta ondoren filmeko ahotsetako batzuek kantaldia eskainiko dabe: Mixel Etxekopar eta Amaren Alabak taldeko partaideek. Sarrera dobakoa da.

Gartxot, konkista aitzineko konkista Arturo Campiónen narrazio batean oinarrituta dago eta XII. mendeko bardo baten bizitzea kontatzen dau: Bardo deitzen jakoo herriaren memoria eta kulturea gordetzen dauen kantariari. Benito Lertxundiren musikea dauka filmak, bere ahotsa bere bai personaia batean.

Eta egitarauagaz segiduz, 22:30ean, Kerobia taldeak filmeko irudiekaz prestau dauen kontzertu berezi eskainiko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu