Szenatokia, euskal antzerkigintzea ezagutzeko espazioa

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-12-05 13:36   Kulturea

Szenatokia euskerazko antzerkigintzeari eskainitako espazioa Azokeagaz batera ipini zan martxan, abenduaren 4an, Durangoko San Agustin kultur gunean. Euskal Herriko Antzerkizale Alkarteko (EHAZE) buru Josu Camarak egitasmoaren barri emon dau. Gerediagako Aiert Goenaga eta EHAZEko Idoia Gereñu beragaz izan dira Aretoan.

Auzolanaren garrantzi azpimarratu dau Goenagak Szenatokiaren aurkezpenean: Azolana beharrezkoa da, lan egiteko modua aldatu behar dogu. Alkarlan horren emoitzea da Szenatokia.

EHAZE alkartea orain urte bi sortu zan, euskal antzerkiak eta eukerazki antzerkiak bizi dauen egoereagaz arduratuta. Euskal antzerkiaren lehenaldia, oraina eta geroa landu gura ditu EHAZEk. Euskal antzerkian sakondu nahi dogu, eta zabaldu. Ez dogu aukerarik galdu nahi, eta Azokak aukera ederra eskaintzen deusku, esan dau Camarak.

Szenatokiaren eskutik, abenduaren 5ean, 19:00etan, Bizkaia Irratian, Eusebio Erkiaga eta Naria Dolores Agirreren lan biren irakurketa dramatizaua egingo dabe. Kepa Errazti eta Maite Arrese aktoreek egingo dabe irakurketea.

Abenduaren 6an, antzerki maratoia izango da; eta 7an, hizkuntza gitxituak eta antzerkigintzearen ganeko mahai-ingurua eta Gure bide galduak lanaren estreinaldia. Ekitaldi guztiak San Agustinen egingo ditue. Szenatokiko egitarau osoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu