Elena Lopez: '60ko hamarkadako musikearen ganekoak ez dira inoiz jaso'
2011-12-05 16:12 KultureaElena Lopez Aguirre kazetariak Historia del rock vasco. Edozein herriko jaixetan liburua argitaratu barri dau. Durangoko Azokan atrapau dogu, eta hemen, kontau deuskuzanak.
Ainaia alkarteko Elena Lopez Aguirrek Historia del rock Vasco. Edozein herriko jaixetan liburua kaleratu barri dau, Artium eta Montehermoso guneen laguntzinoagaz, Baga-biga diskoetxearen eskutik. Lopez Aguirre kazetaria da, eta Potato taldeko kidea izan zan. Lan mardula idatzi dau, 600 orritik gorakoa. Lan handia izan arren, gustura eta pozik egin dauela kontau deutso Bizkaie!-ri.
Hau ez da Aianaik argitaratzen dauen lehenengo liburua, aurretik atara genduazan Hertzainak. La confesión radical (1993), Del txistu a la telecaster. Crónica del rock vasco (1996) eta Potato reggae banda. La utopía de una Euskadi Tropikal (1998). Dana dala, liburua ikastaro bat preparetako abiatu zan. Apurka-apurka gero eta informaizino gehiago sartzen joan nintzan, izan be rocka konbentzino bat da; jazz-rocka, blues-rocka, folk-rocka... horreek danak be rockaren barruan dagoz.
Ez Dok Amairu mobimentuan hasi dot bidaia, baina lehenengo atalean aurreko egileak eta sortzaileak jaso dodaz. Txistulariak, bertsolariak, zortzikoak eta abesbatzak dira kapitulu horretako protagonistak. Nor da nor Euskal Herriko poesia-musika tradizinoan; hori izan da nire helburua. Arturo Campion, Aita Donostia, Azkue, Abadie, Larzabal, Monzon, Guridi... musikeagaz, kultureagaz loturea euki daben guzti-guztiak.Lehenaldira egindako bisita gidatua atondu dot atal horretan. Aditu baten ustez, akaso azaleko testua da, baina nire eritxiz kokatzeko, girotzeko, sano aproposa da. Aitzindari horreen lana ezinbestekoa izan zan.
Ez Dok Amairuk tradizino horretatik edaten dau, baina gaurkotu egiten dau. Lehengo kantak berreskuratu ziran, eguneratuta; holan, jenteak bere egiten ditu.
Bai, halan da, joan Laboa, Lete, Iriondo, Anitua... Bai, hainbat joan jakuz. Pena handia izan dot, hainbeste lan egin ostean, etxekoak lez neukazan eta.
Punk eta rock mobimentuetatik aurrera informazino asko dago, ia dna adokumentauta dago, baina 60ko hamarkadako hainbat gauza ez dira inoiz jaso. Musikari eta talde askok ez eben ezebe grabau; orduan grabetea gauza handia zan, gatxa, eta zeozer argitaratzekotan, single bat edo izaten zan. Hori danori batu gura izan dot, ez daitezen horreek egindakoak ahaztu eta galdu. Batek baino gehiagok esan deust sasoia zala eurengana be joateko.
Ba, 2011ko urrian, hortxe ipini dogu amaierea. Ezin neban sartu barik itxi azken-azkenekoa. talde akso dagoz, benetan be asko. Oraingo, momentu honetako, taldeak dira, eta akaso ez dago euren lanak bejhar dan moduan baloretako distantzia nahikoa, baina nik danak batu gura izan dodaz.Azkenengo kapituluetan taldeak eta lanak izentau dodaz batez be, entziklopedia baten antzera, analisi gitxigaz. Grabau daben talde guztiak jaso dodaz,eta gitxienez kaleratutako diskoak eta taldekideren baten izen osoa idatzi dodaz.
1.- Zein izan da Historia del rock vasco abiapuntua?
2.- Lan handia egin dozu, 1950. urtean hasi dozu bidaia musikala, ezta?
3.- Liburua idazten zagozala, protagonista bat baino gehiago joan jaku...
4.- 60ko hamarkadako musikarien ganeko informazinoa batu dozu, ez ei dago informazino askorik.
5.- Ez Dok Amairuren ostean, Egan, Akelarre, oskorri, euskal rock sinfonikoa, Rock Radical Vasco, tecno-popa, euskal ska, Getxo sound... ibilbide luzea egin dozu euskal musikearen historian. Zein izan da amaierea?
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!