Jenaro Perez Villaamilen Sevillako katedraleko lan bi ikusgai, Bilboko Arte Eder Museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-01-10 14:40   Kulturea

Bilboko Arte Eder Museoak Jenaro Perez Villaamilen lan bi aurkeztu ditu, Sevillako katedrala protagonista dabenak biak, Obra konbidadua izeneko programearen barruan. Koadro biak 1835ekoak dira; bata Sevillako katedrala, harmailen aldetik da, eta bestea, Gorpuzti-eguneko prozesinoa, Sevillako katedralaren barruan.

Bilboko Arte Eder Museoak Jenaro Perez Villaamilen lan bi aurkeztu ditu, Sevillako katedrala protagonista dabenak biak, Obra konbidadua izeneko programearen barruan. Koadro biak 1835ekoak dira; bata Sevillako katedrala, harmailen aldetik da, eta bestea, Gorpuzti-eguneko prozesinoa, Sevillako katedralaren barruan. Bancio Santander Fundazinoa da lanen jabea, eta haren babesagaz izango dira ikusgai apirilaren 8ra arte.

Lanen aurkezpenen Javiar Viar Arte Eder Museoko zuzendaria, Ana Sanchez-Lasa kontzerbatzaileen burua eta Iñaki Azkuna Bilboko alkatea izan dira.

Jenaro Perez Villaamil paisajismo erromantiko espainiarraren sortzaile eta ordezkari nabarmentzat dabe adituek. Museoan ikusgai dagozan mihisie biak bikotetzat hartzen dira, euren neriagatik eta urte berekoak izateagatik. Egilearen obra garrantzitsuak dira biak. Eraikin bera barrutik zein kanpotik ikusteko aukerea emoten dabe, azaldu dau Ana Sanchez-Lasa Museoko kontzerbatzaileak.

Sevillako katedrala, harmailen aldetik lanak eraikinaren mendebaldeko fatxadea erakusten dau. Katedrala oso handia da, baina han eta hemen personak margotu zituan, holan koadroak hurrekoagoak egiten jakuz. Figurek hoztasuna kentzen deutse katedral handiari, Sanchez-Lasaren arabera.

Villaamilek David Roberts eskoziar maisua ezagutu ostean pintau zituan lanok; izan be, haren eragina igarten da margoetan.

Arte Eder Museoa Villaamilen beste lan baten jabe da, Toledoko ikuspegi orokorra, Kalonjeen Gurutzetik (1836) obrarena hain zuzen be. Koadro hau, zein Sevillako katedralaren beste biak, gela berean ipini ditue. 1833an ezagutu ziran, Sevillan bertan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu