'Galizia Euskadi da!' esanez inaugurau dau Anton Reixak Durangoko 46. Azokea

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-12-04 14:09   Kulturea

Galiziako kulturea da aurtengo Durangoko Liburu eta Disko Azokearen konbidadua, eta euron izenean Anton Reixak Galizia denok gara berbaldia egin dau, 46. Azokearen inaugurazino ofizialean. Ekitaldian izan dira Blanca Urgell Kultura sailburua, Josune Ariztondo Kultura diputadua, Aitziber Irigoras Durangoko alkatea, Juan Carlos Fernandez Fasero Galiziako Agadic-eko zuzendaria eta Nerea Mujika Gerediagako presidentea.

Galiziako kulturea da aurtengo Durangoko Liburu eta Disko Azokearen konbidadua, eta euron izenean Anton Reixak Galizia denok gara berbaldia egin dau, 46. Azokearen inaugurazino ofizialean. Ekitaldia Elkartegian egin dabe, eta bertan izan dira, besteak beste, Blanca Urgell Kultura sailburua, Josune Ariztondo Kultura diputadua, Aitziber Irigoras Durangoko alkatea, Juan Carlos Fernandez Fasero Galiziako Agadic-eko zuzendaria eta Nerea Mujika Gerediagako presidentea.

Durangoko alkate Aitziber Irigorasek gurea kutsatu behar dogu esanez hasi dau ekitaldia, eta haren ostean Josune Ariztondo Kultura diputaduak kultur eragileen alkarlana, ahelegina eta lana eskertu ditu. Euskaltzale barik ezinezkoa litxake Azokea. Diputazinoak Azokea bidelagun dauka aspalditik, euskal kulturearen onerako, ganeratu dau.

Blanca Urgell Kultura sailburuak Durangoko Azokeak topagunez lez daukan garrantzia azpimarrratu dau. Azokea moduko ekimenak "beharrezkoak" dirala adierazo dau, eta ezin jakilea horren erakargarritasunari uko egin.

Juan Carlos Fernandez Fasero Galiziako Agadic-eko zuzendariak norbere kulturea nazinoartera zabaltzearen garrantziaz jardun dau, gatxa da inorengana ailegeta ezagutu barik. Culturgal azokea martxan dabe galiziarrek Pontevedran, guk orain urte estreinau genduan gure azokea, zuona beteranioa da gure aldean.

Anton Reixak umorez betetako berbaldia eskaini dau, Galizia denok gara. Galizian jaiotea edonori pasau ahal jako, esan dau umorez, eta euskaldun izatea be, hori be, edonorik pasau ahal jako, ezta?, ganeratu dau publikoaren barre artean. Sasoi gatxak eta bitxiak dira gaur egungoak, horregaitik gure lehengaia jagon behar dogu, gure kreatibidadea, nabarmendu dau. Daukagun gauzarik onena gu geu gara, Reixaren eritxiz. Galicia Euskadi da! esanda amaitu dau hitzaldia, txalo piloagaz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu