Irudienea martxan jartea eta euskal wikipediaren egun osoko edizino-maratoia abenduaren 6ko ekitaldien artean
2011-12-05 16:51 KultureaDurangoko 46. Liburu eta Disko Azokea aurrera doa, eta egunero lez, abenduaren 6an be hamaika hitzordu izango doguz egitarauan. Azokea edegiteaz bat, Irudienea euskerazko ikus-entzunezkoen proiektuak aurkezteko gunea be martxan hasiko da. Azokaren ondoan, autobus dotore batean atondu dabe Irudienea.
Durangoko 46. Liburu eta Disko Azokea aurrera doa, eta egunero lez, abenduaren 6an be hamaika hitzordu izango doguz egitarauan. Azokea edegiteaz bat, Irudienea euskerazko ikus-entzunezkoen proiektuak aurkezteko gunea be martxan hasiko da. Azokaren ondoan, autobus dotore batean atondu dabe Irudienea. Zinema Euskeraz programearen barri eskainiko dabe bertan, 12:00etan.
Kabi@ gunean, euskal wikipediaren egun osoko edizino-maratoia egingo dabe, 10:30etik aurrera. Handik ordubetera, Kepa Sarasolak eta Gorka Labakak Itzulpen automatikoa eta Wikipedia alkarri laguntzen berbaldia egingo dabe. Arrastian, Galder Gonzalezek euskal wikipedia izango dau berbagai.
Ahotsenean hainbat aurkezpen izango dira, besteak beste: Martin Etxebarriak Zakurraren poema eta beste hezur batzuk aurkeztuko dau; Unai Elorriagak eta Irati Jimenezek, Deiako Ortzadar gehigarriak argitaratutako artikuluen bildumea; Ataramiñe 2011 koadernoa; eta, Lutxo Egiak, Txakur ingelesak. Musikea zuzenean entzuteko primerako aretoa da Ahotsenea, martitzenean joko dabe Lainek, Basakik, Bertan berak, Eratuk, Aingeru Gorrotxategik eta Hesianek.
Haur Literatura Aretoak, Culturgal-egaz alkarlanean, Caximas de mistos: un misterio para Tintiman en Durango ikus-entzunezko proiekzinoa eskainiko dabe, eta ondoren, tailerrak atondu ditue. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Bonbereneako txarangeagaz grabetako diskoa aurkeztuko dabe.
Szenatokian, San Agustin kultur gunean, antzerki maratoi berezia preparau dabe, 19:00etatik aurrera. Higa, Morritson eta Gartzia, Metrokoadroka eta Karrika taldeek hamabost minutuko antzezlanen laginak eskainiko ditue. Saio batetik bestera, eszenatokia aldatu bitartean, jana eta edana egongo da.
Euskal Dendea, abenduaren 6an be, edegita egongo da, Durangoko-merkatu plazan. Sarrera 1,20 eurokoa da, eta ordutegia: 11:00-14:00 eta 16:30-21:00.
Plateruena kafe antzokian, 13:00etan, Ganbarak euskal folk-rock musikea eskainiko dau, doban. Gaueko 22:30ean, Esne beltzak Freedom 3 kolpetan lan barria aurkeztuko dau.
Abenduaren 6ko egitarau oso-osoa, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!