Bilboko merkataritzearen 500 urteko historia ikusgai dago Euskal Museoan
2011-10-11 15:32 KultureaBilboko Euskal Museoak Merkatariak eta merkatu-gaiak aurkeztu dau, Bilboko Konsuladuaren sorrearean 500. urteurrena dala-eta. Prentsaurrekoan, Euskal Museoko zuzendari Amaia Basterretxea, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren zuzendari Jon Ruigomez eta Bizkaikoa-ko gerente Asier Madarieta izan dira. Erakusketea abenduaren 31 arte egongo da zabalik.
Bilboko Euskal Museoak Merkatariak eta merkatu-gaiak aurkeztu dau, Bilboko Konsuladuaren sorrearean 500. urteurrena dala-eta. Prentsaurrekoan, Euskal Museoko zuzendari Amaia Basterretxea, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren zuzendari Jon Ruigomez eta Bizkaikoa-ko gerente Asier Madarieta izan dira. Erakusketea abenduaren 31 arte egongo da zabalik.
Merkatariak eta merkatu-gaiak erakusketea XVI. mendean hasten da, eta eszenatokia Bilboko uribildua da. Sasoi hareetan, jarduera ekonomiko eta sozial itzela bizi eban uriak, XIX. mendera arte; hain zuzen be, orduan Kosuladua desagertu egin zan, eta Merkataritza Ganbereak hartu eban haren lekukoa, 1886. urtean. Beraz, Bilboko Konsuladuak 500 urte eta Merkataritza Ganbareak 125 urte beteten ditue. Azken hau Estadu espainiarreko lehenengoa izan zan. Jentea, merkataritza-gaiak, bizimodua, uria zelangoa zan... gai ugari azaltzen dira erakusketan, azaldu dau Amaia Basterretxeak.
Zazpi ataletan banatu dabe erakusketea: Bilboko Konsuladoa, Bilboko Uribildua, Oligarkia komerziala, Maila soziala, Jarduera ekonomikoa, Jarduera soziala eta Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberea. Konsuladuko jarduerei buruzko arlorik garrantzitsuenak jorratzen dira, eta Bilboko merkataritzan itxi zituan arrastoak. Konsuladuko kide ziren, alde batetik, itsasontzietako maisu eta kapitainek, eta beste alde batetik, merkatariak eta tratulariak. Bilboko merkatuaren bitartez, Gaztelako artulea eta euskal burdina Flandes, Ingalaterra eta Frantziara eroaten zan.
Jentearen bizimodua, uriaren itxurea, jarduera ekonomikoak... eta beste hamaika gairen ganeko xehetasunak ezagutzeko aukerea eskaintzen dau erakusketeak. Danetara, 80 pieza inguru batu ditu Euskal Museoak, gehien-gehienak bertako fondokoak. Ikusgai dagozan objektuetako batzuk, ganera, Amaia Basterretxeak nabarmendu dauenez, inoiz atara bakoak dira. Pieza eder ugari dagoz, batzuk aitatzearren: XVI. mendeko olagizon baten figura antropomorfoa; Diego Maria de Gardoqui y Arriquibarrren XVIII. mendeko traje bat; XVI. mende erdialdean Nurembergeko tailerretan egindako Dinant estiloko platera; eta, XVIII.ean eskuz argiztautako grabadu kalkografiko bat, Jack in the Bilboes izenekoa.
Euskal Museoko erakusketearen osagarri, beste bi antolatuko ditue hurrengo hilabeteetan: bata, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, Bilboko itsasadarra (zemendiaren 11tik urtarrilaren 8ra arte); eta, bestea, Ondare Aretoan, Bilboko Konsuladoaren historia (abenduaren 11tik zezeilaren 28ra).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!