Edu Basterrak jazz, blues eta rock doinuak batu ditu 'Crónicas locales' disko barrian

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-02-24 17:21   Musikea

Hamar urte diskorik atara barik egon ostean, Edu Basterrak hamabi kantako Crónicas locales lana aurkeztu dau Bilbon. Rocka, jazza, popa eta bluesa nahastau ditu musikari bilbotarrak behar barrian.

Hamar urte diskorik atara barik egon ostean, Edu Basterrak hamabi kantako Crónicas locales lana aurkeztu dau Bilbon. Rocka, jazza, popa eta bluesa nahastau ditu musikari bilbotarrak behar barrian, eta pasodoble doinuakaz be ausartu dala autortu dau. Basterrak berak produzidu dau diskoa, Basterra sounds zigilupean. Grabazinoaz eta masterizazinoaz Saúl Santolaria arduratu da SweetSaulMusic Studios-en.

Sei bat urte dira Edu Basterra diskoa preparetan hasi zana, baina prozesua apurka-apurka joan da aurrera, batez be, aurrekontu txikia euki daualako. Dirua euki dodan neurrian gehitu dodaz elementuak, ezin izan dot dana momentu berean egin eta, adierazo dau musikariak. Estilo askotako kantak konposau ditu, jazza, bluesa, rocka eta popa kantaz kanta tarkekatuz. Abestien hitzei jagokenez, inguruan ikusitako istorioak jaso dodaz, nire inguruan dagoan jenteari pasau jakozan gauzak, azaldu dau diskoaren aurkezpenean egileak berak.

Cronicas locales aurreko diskoen aldean entzuteko errazagoa dala onartu dau Basterrak. Beste musikari batzukaz jo dot azkenengo urteotan, eta asko ikasi dot. Ikasitako horren guzti horren ondorioa da abesti barriak entzuteko errazagoak izatea. Nik uste dot jente gehiagorengana helduko dirala.

Edu Basterrak Teddy Baxter izenagaz disko bi daukaz kalean: Historias de humor & audio (1999) eta ¿Qué sabes de lo mío? (2002). Botxo Boogies taldeagaz beste lan bi argitaratu zituan: Botxo Boogies (2005) eta Homenaje a Arriaga (2007). Talde eta musikari ugarigaz egin dau behar kantari bilbotarrak: Fito & Fitipaldis, El Consorcio, Mocedades, Gontzal Mendibil, Ruper Ordorika, Juan Carlos Pérez, Pavarotti eta Eddie Kirkland.

Crónicas locales lan barriaren aurkezpen kontzertua apirilaren 2an izango da Bilboko Arteria Campos Eliseos antzokian, 20:30ean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu