Deabru Beltzak konpainiak otso bildurgarriz beteko ditu Bilboko aratusteak
2011-02-24 14:49 KultureaDeabru Beltzak konpainiak otso bildurgarriak protagonista dituan The Wolves kale antzerki ikuskizun barrria aurkeztu dau gaur Bilbon.
Deabru Beltzak konpainiak otso bildurgarriak protagonista dituan The Wolves kale antzerki ikuskizun barrria aurkeztu dau gaur Bilbon. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Garbitxu Deabru Beltzak konpainiako zuzendaria, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako zuzendaria, Michele Bosseur Le Fourneau Centre National des Arts de la Rue-ko zuzendaria eta William Galinsky Norwich Norfolk jaialdiko zuzendaria. Ikuskizunaren aurre estreinaldia Bilboko aratusteetan izango da, martiaren 5ean, eta estreinaldi ofiziala, ostera, Ingalaterrako Norwich Norfolk festibalean, maiatzaren 6an eta 7an, hain zuzen be.
Ohore bat da guretzat lan barria Ingalaterran estreinatzeko aukerea eukitea, ibili ohi garen zirkuitotik apur bat urrunago, azaldu dau Garbitxu Deabru Beltzak konpainiako arduradunak. Produkzino barrian egindako inbersinoa be azpimarratu dau. Le Fourneau Centre National des Arts de la Rue-k be The Wolves-en produkzinoan parte hartu dau, eta hango zuzendari Michele Bosseur-ek adierazo dauenez, plazerra izan da proiektu honetan parte hartzea, oso gustora gagoz Deabru Beltzak konpainiagaz, profesionaltasun handiko taldea da-eta. Aurten eta datorren urtean Le Fourneau izango da antzezlana han eta hemen zabaltzeko arduraduna.
Deabru Beltzak taldeak otsoen irudi ikaragarriak, iluntasuna, burrukea, mendekua eta ikusmina buztartzen dituan ikuskizuna atondu dau, ikusleakan sentsazino ugari sortzeko asmo argiz. Taldearen helburua ikusleen atentzinoa lortzea da, baina baita euren parte-hartzea eragitea be. Konpainiak orain arte egindako lanik garrantzitsuena da.
Deabru Beltzak konpainia 1996an sortu zan Euskal Herriko hainbat aktoreren eskutik. Ordutik hamar antzezlan aurkeztu ditue. Urteotan herrialde askotan egon dira, lau kontinentetan. Orain arte egindako lanen artean aitatzeko modukoa Les tambours de feu (2002) arrakastatsua. Lan honegaz 400 emonalditik gora eskaini zituan konpainiak, makina bat herrialdetan; Frantzian, Belgikan, Venezuelan, Portugalen, Alemanian, Italian, Brasilen, Kolonbian eta abar.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!