Daniel Tamayoren kolorez betetako 'Alegiak' ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-03-14 14:48   Kulturea

Daniel Tamayo artista bilbotarraren Alegiak erakusketea aurkeztu dabe gaur prentsaurrean Bilboko Arte Eder Museoan. Aurkezpenean, pintoregaz batera, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, Javier Viar Museoko zuzendaria, Alicia Fernández Rekalde Aretoko zuzendaria eta katalogoko testuaren egilea, Iñaki Azkuna Bilboko alkatea eta Manuel Marin Iberdrola Fundazinoko burua egon dira.

Tamayok munduaren errealidadeari buruz daukan ikuspegi konplexua jaso dau Alegiak erakusketako formatu handiko 26 pinturetan; izan be, bere bizipenetatik eta fantasiatik sortutako alegiazko eszenatoki koloretsuak sortu ditu. Irudien bildumazalea dala autortu dau pintoreak, eta erakusketan bertan dagoela bere lana. Nik ez dakit hau baino hobeto pintetan, adierazo dau. Margolan gehienak lehengo bider ipini ditue ikusgai.

Blanca Urgellek Tamayoren lana goraipatu egin dau: Bere belaunaldiko artistarik garrantzitsuenetakoa da, eta euskal arte garaikidekoa bere bai. Koloreekaz erakutsitako maisutasuna be azpimarratu dau Kultura sailburuak. Alicia Fernandezek, barriz, artistearen beharrek istorioak kontetan dituela nabarmendu dau. Pinturok istorioak, ipuinak, alegiak kontetan ditue. Tamayok berak asmautako munduak dira asko, baina sarritan errealidadearen zatiak sartzen ditu, azaldu dau Fernandezek.

Tamayok hurrengo proiektuen ganean berba egin dau prentsaurrekoan. Fantasiazko arkitekturea izango da lan barrien ardatza: Asmautako urien ganean nabil beharrean, Piranesiren bidetik-edo.

Daniel Tamayo Bilbon jaio zan, 1951n. 60ko hamarakadearen amaieran aparejadore ikasketak egin, eta Bartzelonan diseinua, marrazketa eta pintura ikasi zituan. 1970eko udagoienean Bilboko Arte Ederren Eskola sortu barriko lehenengo promozinoan sartu zan. 1980tik EHUko Arte Ederren Fakultadean irakasle da.

Daniel Tamayoren Alegiak bagilaren 12ra arte egongo da zabalik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu