Dantzan Bilaka programeak bederatzi koreografia erakutsiko ditu Bilbo, Gasteiz eta Donostian

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-10-08 14:34   Kulturea

Hiru emonaldi atondu ditu Dantzan Bilakak urrian, koreografo hasibarrien lanak ikusleekana hurreratzeko. Lehenengo saioa hilaren 10ean izango da, Bilboko Alondigan, eta Maria Ibarretxe, Izaskun Lapaza, David Guerra eta Atxarte Lopez de Munainen lanak ikusteko aukerea izango da.

Hiru emonaldi atondu ditu Dantzan Bilakak urrian, koreografo hasibarrien lanak ikusleekana hurreratzeko. Lehenengo saioa hilaren 10ean izango da, Bilboko Alondigan, eta Maria Ibarretxe, Izaskun Lapaza, David Guerra eta Atxarte Lopez de Munainen lanak ikusteko aukerea izango da.

Alondigan bertan aurkeztu dabe Dantzan Bilalakanen zortzigarren edizinoa, Fernando Perez Alondigako arduradunak, Helena Golab programearen zuzendari artistikoak eta Jaurlaritzako Imanol Aranak. Honen eretxiz, Dantzan Bilaka koreografo gazteen harrobi bihurtu da, eta aukera bat be bada eurentzat.

Dantzan Bilaka programan parte hartzen daben sortzaileak aukeratzeko, koreografi-ikerketarako diru-laguntza deialdia egiten dau Jaurlaritzeak urtero. Laguntzinoa emoteaz aparte, sorkuntza-prozesuaren jarraipen artistikoa eta teknikoa be egiten jakie hautagaiei. Euskal sortzaileen alkarrizketa eta gogoetarako topaleku izan gura dauela dinoe arduradunek, koreografi-lanak sortzerakoan izaten dituen zalantzak aztertzeko.

Maria Martin, Judith Ruizegaz batera, To be continued... lanaren sortzailea eta Amparo Badiola Amalaba-ren egilea prentsaurrekoan izan dira. Jentea gu ikustera animau nahi dogu, zuek barik gu ezin dogu ezer egin.

Urriaren 10ean lau pieza eskainiko dira Alondigan, 20:00etatik aurrera: Maria Ibarretxeren Pink flamingos, crazy horses, Izaskun Lapazaren Ehundurak, David Guerraren Outline eta Atxarte Lopez de Munain K-T. Handik egun bira, hilaren 12an, Gasteizko Baratza aretoak Amalaba (Amparo Badiola), Pink flamingos, crazy horses (Maria Ibarretxe) eta Bailar por bailar (Idurre Azkue) lanak hartuko ditu. Amaitzeko, 19an, 19:00etan, Donostiako Gazteszenn, Ziomara Hormaetxearen Symbiosis, Judith Argomanizen Hooked eta Maria Martin eta Judith Ruizen To be contidued... ikusteko aukerea izango da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu