Doctor Deseo, Antonio Orozco, Leiva eta Malu, Bilboko Aste Nagusian
2014-07-15 15:38Musikea, bertsolariak, gastronomia-lehiaketak, herri kirolak, su artifizialak... egitarau betea eskaniko dau Bilboko Aste Nagusiak abuztaren 16tik 24ra. Igaz 500.000 lagun batu ziran urian, eta aurten be kopuru horretara ailegau gura dabe antolatzaileek. Danetara, 300 ekitaldi izango dira.
Musikea, bertsolariak, gastronomia-lehiaketak, herri kirolak, su artifizialak... egitarau betea eskaniko dau Bilboko Aste Nagusiak abuztaren 16tik 24ra. Igaz 500.000 lagun batu ziran urian, eta aurten be kopuru horretara ailegau gura dabe antolatzaileek. Danetara, 300 ekitaldi izango dira.
Kalidadea, aniztasuna eta doakotasuna dira, Itziar Urtasun Jaietako zinegotziaren esanetan, Bilboko Aste Nagusiaren ezaugarri nagusiak. Gustu eta adin guztietarako eskaintzea osotu dabela adierazo dau Urtasunek. Eta dan-dana debalde izango da, azpimarratu dau. Igazko aurrekontu bera izan dabe jaietarako, 2,5 miloe euro.
Musika egitarauaren aniztasuna eta kalidadea nabarmendu ditu zinegotziak. 100 emonaldiak zortzi eszenatokitan banatuko dira: Europa parkea, Abandoibarra, Plaza Barria, Bilborock, Gizakundearen eleizea, Arenaleko Kioskoa, Arenala eta Pergolea. Doctor Deseo, Antonio Orozco, Eñaut Elorriaga, Leiva, BOS & Korrontzi, Malu eta Travellin Brothers dira, besteak beste, Aste Nagusian joko daben taldeak. Doctor Deseok zuzeneko diskoa grabauko dau abuztuaren 17an, bandearen 30. urteurrena ospatzeko.
Plaza Barrian, urtero lez, munduko musikak deitutakoak entzuteko aukerea izango da, eta Gizakundearen eleizan musika klasiko izango da nagusi, esaterako, Lirain Abesbatza, Sonar boskotea, Endecha eta Habemus Quartet. Bilborocken, Aste Nagusiko Pop-rock Erakusketea egingo dabe. Arenalean erromeriak antolatuko ditue gauero, Egan, Akerbeltz, Babel Covers eta Remix taldeek, besteak beste.
Casilda Iturrizar parkea umeentzako txoko bihurtuko da Aste Nagusian, bertan ipiniko dabe bigarren urtez Txikigunea. Kirolari jagokonez, abuztuaren 17an, XXXVI. Bilbo Uria Traineren Estropadea egingo da. Santiago plazeak hartuko ditu egunero bertso-saioak. Gaueko 22:45ean, ohitura danez, su artifizialek Bilboko zerua argituko dabe. Lehiaketa gastronomikoak Arenalean egingo dira, eta handik abiatuko dira be buruandiak eta erraldoiak.
Ez da erraza egitarauko ekitaldi guztiak gustetea, baina oso gatxa da gustuko ezer ez topetea, adierazo dau Urtasunek. Hurrengo asteetan zehaztasun gehiago emongo dituela aurreratu dau.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!