Antzerkia nagusi Hurbiltasun Antzokia egitarauaren hirugarren edizinoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-01-23 14:54   Kulturea

Hurbiltasun Antzokiaren hirugarren edizinoa aurkeztu dabe BBK-k eta Arriaga Antzokiak. Eguaztenean, hilaren 25ean, abiatuko da aurtengo egitaraua, Patxo Telleria eta Mikel Martinezen Euskarazetamol antzezlanagaz. Antzerkia izango da nagusi BBK Salako programazinoan, baina musikea be ieskainiko dabe.

Hurbiltasun Antzokiaren hirugarren edizinoa aurkeztu dabe BBK-k eta Arriaga Antzokiak. Eguaztenean, hilaren 25ean, abiatuko da aurtengo egitaraua, Patxo Telleria eta Mikel Martinezen Euskarazetamol antzezlanagaz. Antzerkia izango da nagusi BBK Salako programazinoan, baina musikea be ieskainiko dabe. Prentsaurrekoan, Arriagako zuzendari artistiko Emilio Sagi eta BBK Fundazinoko zuzendari Mikel Martinez izan dira.

Antzerki esperimentala, ohiko aretoetan sarritan eskaintzen ez dana, hori da, Gorka Martinezek azaldu dauenez, Hurbiltasun Antzokia ekimenaren ardatza. Hiru hilabetez, bederatzi antzezlan, irakurketa dramatizau bi eta clown ikastaroa batek osotzen dabe egitaraua. Irakurketak eta ikastaroa doban dira.

Urtarrilean umorea izango da protagonistea Hurbiltasun Antzokian, izan be, hilaren 25ean Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek Euskarazetamol eskainiko dabe, eta hilaren 26tik 28ra, Martinezek berak, Larria Kutsakorra Mendebaldekoa (L-KM) eszenaratuko dau. Lan bietako sarreren salmentea ederto doala adierazo dau Emilio Sagik, eta jentea aretoa betetera animau dau.

Zezeilaren 1etik 5era, Las Txirenitas taldeak, hau da, Loli Astorekak, Sol Magunak, Gemma Martinezek, Yolanda Martinezek, VIto Rogadok eta Maribel Salasek, Amanada TeVé aurkeztuko dabe. Antzezlan ganberroa da, oso dibertigarria, esan dau Sagik.

Zezeilaren 7an eta 9an Henrik Ibsen antzerkigile norvegiarraren lan biren -Un enemigo del pueblo eta Espectros- irakurketa dramatizatua egingo dabe euskal aktore ezagunek, tartean, Joseba Apaolazak, Gurutze Beitiak eta Arantza Goikoetxeak.

Argentinako antzerkiak aurten be lekua izango dau BBK Salako egitarauan. Gonzalo Demaríaren El cordero de los ojos azules taularatuko dabe Leonor Mansok, Carlos Bellosok eta Guillermo Bertholdek. Argentinako antzerkia lan interesgarriak sortzen dabil. Demaríaren obrea zuzena eta guztiz dramatikoa da, nabarmendu dau Sagik. Zezeilaren 10ean eta 11n izango dabe hitzordua.

Hurrengo astean, zezeilaren 16tik 18ra, Kabia-Gaitzerdi Teatrok Rojo al agua proiektu barria aurkeztuko dabe. Kaliadadeko antzerkia, estetika oso fina daukana, oso zaindua" Arriagako zuzendari artistikoaren esanetan. Zuzendaria Borja Ruiz da, eta aktoreak Sara Gonzalez, Iosu Florentino, Joseba Uribarri, Juan Lor, Maria Goiricelaya eta Yolanda Bustillo dira.

Cal McCrystal aktore ezagunak eskainiko dau dobako clown ikastaroa zezeilaren 20tik 22ra bitartean. McCrystal curriculum luzeko profesionala da, besteak beste, Cirque du Soleil-en sortzaileetakoa da, eta hainbat ikuskizunen egilea.

Zezeilako azkenengo saioa Carmen Machiren Juicio a una zorra izango da, hilaren 24, 25 eta 26an. Elena de Troya berezia izango da Machi, dramaturgia indartsua dauka.

Martiaren 1ean musikea eta antzerkia batzen dituan Somiatruites ekarriko dabe Bilbora Albert Plak, Pascal Comeladek eta Somiatruites txotxongilo-orkestra txikiak.

Henrik Ibsenen Hedda Gabler martiaren 16an eta 17an eszenaratuko da, David Selvasen zuzendaritzapean. Produkzinoa Teatre Lliurek, CAER-Centre d´Arts Escéniques de Reusek eta Teatro de la Abadíak burutu dabe.

Martiaren 24an eta 25ean, Lukas Bärfussen Malaga lanak itxiko dau Hurbiltasun Antzokiaren 2012ko egitaraua. Ana Wagener, Roberto Enriquez eta Críspulo Cabezas dira antzezlaneko aktoreak, eta Aitana Galan dabe zuzend

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu