Agustí Villaronga zinemagileak iluntzean jasoko dau Zinegoak jaialdiko Ohorezko Saria

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-02-06 14:34   Barriak

Agustí Villarongak iluntzean jasoko dau Zinegoak jaialdiako Ohorezko Saria, Bilboko Arriaga antzokian. Zinemagile mallorcarrak saria eskertzeko prentsaurrekoa eskaini dau, festibaleko zuzendari Pau Guillénegaz batera. Gaur abiatuko da IX. Zinegoak Bilboko Nazinoarteko Gay-lesbo-trans Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia.

Agustí Villarongak iluntzean jasoko dau Zinegoak jaialdiako Ohorezko Saria, Bilboko Arriaga antzokian. Zinemagile mallorcarrak saria eskertzeko prentsaurrekoa eskaini dau, festibaleko zuzendari Pau Guillénegaz batera. Gaur abiatuko da IX. Zinegoak Bilboko Nazinoarteko Gay-lesbo-trans Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia; eta hilaren 12ra bitartean 63 lan eskainiko ditue, tartean fikzinozko 13 luzemetrai, 43 film labur eta 5 dokumental.

Zinema gay-lesbo-trans izenekoa beren-beregi lantzen daben zinemagileez gan, gaia alboz jorratutakoak be kontuan hartzen ditu Zinegoak jaialdiak. Agustí Villarongak ikuspegi propioa dauka. Irudi ilunak baina inteligenteak sortzen ditu, nabarmendu dau Zinegoakeko zuzendari Pau Gillének. Villarongaren Detrás del cristal (1987) eta El mar (2000) filmak aitatu ditu Guillének, horretan landu dau eta batez be zinema gay-lesbo-trans dalakoa. Hain zuzen be, El mar hilaren 11n proiektauko dabe Bilboko Golem Alhondigan, doban.

Homosexualidadea bere pelikuletan modu naturalean agiri dala azaldu dau Agustí Villarongak (Mallorca, 1953) prentsaurrekoan; Batzuetan nire lanen gai nagusia izan da, eta beste batzuetan alboz landu dot. Zinegoaken Ohorezko Saria pozarren hartu dauela ganeratu dau. Sari eta errekonozimendu ugari jaso ditu azkenengo urte eta erdian, baina gauzarik sinpleenak oraindino estimetan ditu, humanidade handiagoa izaten dabe"

Pa Negre Oscar sarietarako hautagai izan da, eta Los Angelesen (AEB) egindako promozinoaren ganean berba egin dau zinemagileak. Lehia sano gogorra izan. Kanpainiek garrantzi handia dauke, promozinoa sano garrantzitsua da. Nik oraindino ez dot botia emoteko sistemea ulertzen. Ha dana oso konplikaua begitandu jatan, azaldu dau. Dana dala, holango errekonozimenduak asko laguntzen dabela autortu dau. Bide asko zabaltzen ditu, jakina. Garrantzitsua da jakitea ze bide edegiten dan, eta ondo aukeratzea, ganeratu dau.

Egunotan TVE1 telebista-katerako telesail labur bat amaitzen dabil, Carmen Polo, Eva Perón eta Juana Dueñaren ganekoa. Hiru emakumeok euren gizonen atzean bizi izan eben politikea, euren ikuspuntua jaso gura izan dot. Krisia dala-eta aurrekontua nabarmen txikitu eutsien, baina aurrera egitea erabagi eben. Krisiagaz dana dago arriskuan. Zuhur ibili behar da, eta ahalegindu, ahalegindu eta ahalegindu.

1987an, 30 miloe pezetagaz, Detrás del cristal bere lehengo lana egin eban. Berlinale jaialdian aukeratu eben pelikulea. El niño de la luna (1989) Cannesen aurkeztu zan, bai ikuslegoa eta kritikea aho zabalik itxiz. 1997an, bildurrezko 99.9 filmau eban, eta zidarrezko Mélies Saria jaso eban. Handik hiru urtera, El mar ailegau zan aretoetara; Berlinalen, Urrezko Hartza sarirako hautagai izan zan. 2002an, Isaac P. Racine eta Lydia Zimmermmannegaz, Aro Tolbukhin: en la mente del asesino zuzendu eban, makina bat estilo, genero eta formatu erabiliz sortutakodokumental faltsua. 2010ean, estreinautako Pa Negre sari ugari jaso ditu, besteak beste, emakumezko aktore onenari Donostiako Zinemaldiko Zidarrezko Maskorra eta aurtengo Goya sarietarako bederatzi izendapen. Igaz Espainiako Zinematografiako Sari Nazionala jaso eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu