Euskal Herriko eta Europako inauteriak errege, Bilboko Euskal Museoan
2012-01-19 13:52 KultureaInauteriei buruzko erakusketa ikusgarria aurkeztuko dabe Bilboko Euskal Museoan; Euskal Herriko aratusteak ez ezik, Europa osoko makina bat lekutako maskarak eta jantziak batu ditue. Erakusketea martiaren 4ra arte egongo da zabalik.
Inauteriei buruzko erakusketa ikusgarria aurkeztuko dabe Bilboko Euskal Museoan; Euskal Herriko aratusteak ez ezik, Europa osoko makina bat lekutako maskarak eta jantziak batu ditue. Erakusketea martiaren 4ra arte egongo da zabalik. Prentsaurrekoan, besteak beste, Euskal Museoko zuzendari Amaia Basterretxea, Josune Ariztondo Kultura diputadua eta Giovanni Kezich Museo degli Usi e Costumi della Gente Trentina de San Michelle all´Adige-ko burua izan dira.
Inauteria. Europako Erregea II erakusketa ibiltaria da; daborduko Zagreb, Sofia eta Skopjen izan da, besteak beste, eta Bilbon egon ostean, beste hainbat uritara joango da. Ekimenaren helburu nagusia Europako herri guztien sustrai kultural komunak hobeto ezagutarazotea da, Europako museo etnografiko nagusietako batzuen arteko lan-sarea sortzea bere bai. Josu Ariztondok azaldu dauenez, erakundeen arteko lankidetzeari esker antolatu da erakusketea. Orain arte, Europa osoan 200.000 bat lagunek ikusi dabe erakusketearen lehenengo fasea.
Giovanni Kezich orain urte bi izan zan Euskal Herrian, Ituren eta Zubietako inauteriak ezagutzeko asmoz. Handik Bilbora joan zan, bertako museo etnografikoa zelango zan ikusteko. Atea jo, eta Amaia ezagutu genduan. Arin egin genduan tratua, ezelango burokrazia barik. Urte bi besterik ez dira pasau ordutik, gogoratu dau Kezich-ek.
Erakusketeak hiru atal nagusi ditu: Bildurra, Zeremonia eta Fartsea. Danetara, 72 obkjektu dagoz ikusgai, gehienak maskaras eta jantziak. Euskal Herriko inauterien ganeko figurez aparte, Italia, Eslovenia, Errumania, Polonia, Kroazia, BUlgaria eta Mazedoniatik ekarritakoak jaso ditue Euskal Museoan. Izan be, zamaltzain, joaldun eta atorren artean, Europako hainbat lekutako deabru eta maskara bildurgarriak topauko doguz.
Amaia Basterretxeak Euskal Museoko zuzendariak nabarmendu dauenez, Euskal Herriko personaien jantziak originalak dira, ez dira kopiak. Hemen daukagun Mielotxin, berbarako, originala da, Lantzeko herriak egindakoa, eta eskertzekoa da, ez dabe eta holangiorik egiten eta, azaldu dau.
Erakusketan bertan bost dokumental ikusteko aukerea dauke bisitariak: Na vòlta n val Fiemme (Italia), Egun bat Agnitan (Errumania), Joaldunen martxa bikoitza (Nafarroa), Koza szymborska (Polonia) eta Cerknoko Laufarjia (Eslovenia).
Inauteria. Europako Erregea II martiaren 4a arte egongo da zabalik, Bilboko Euskal Museoan, Unamuno plazan. Ordutegia ondokoa da: martitzenetik zapatura, 11:00-17:00; eta domeketan, 11:00-14:00.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!