Iñaki Murua: 'Bertsozalearen perfila nabarmen aldatu da, eta elikatzeko bideak bere bai'

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-01-23 11:44   Barriketan
Bertsozale alkarteko presidentea

Orain mende lauren sortu zan Bertsozale alkartea, bertsolaritzea sustatzeko asmo sendoz. Ordutik nabarmen aldatu da bertsolzaritzearen mundua, bai bertsolariak eurak bai zalean be. 2005etik Iñaki Murua (Gabiria, 1956) bertsolari, epaile eta gai-jartzailea da alkartearen buru. Urturrena ospatzeko, alkaretaren ibilbidea batzen dauen Beste larogei urtian izenburuko liburua eta dokumentala aurkeztu barri dabe, eta zapatuan, urtarrilaren 28an, Bertso Egunean be urtemugea izango dabe gogoan. Hasierako sasoiez, gaur egungo jarduerez eta etorkizuneko erronkez egin dogu berba Iñaki Muruagaz.


1.- Aurkeztu barri dozue Beste larogei urtian
liburua eta dokumentala. Bertsozale alkartearen ibilbide osoa jaso dozue?

Guk bizi-esperientzia bat geunkan kontateko; beste edozein alkarteetako bazkide edo lankideei gure esperientzia erakutsi nahi deutsegu, eta zeozertarako balio ezkero, orduan eta hobeto. Bide batez, gure pausu guztiak, izan diran aldaketa guztiak, gorabeherak, batu nahi genduzan. Ahobizar barik kontau dogu: gauza kontrajariak topauko dozuez, bakotzak bere eritxia eta ikuspegia ditualako, bakotxak pentsaten dauena esateko aukerea euki dau, ezelango traba barik. Dokumentala ordubete ingurukoa da; alkartearen sorreratik ibili dan jentearen eritxia agiri da, eta oraintsuago sartu direnena bere bai.


2.- Liburua bada, orduan, gogoeta ariketa baten antzekoa, ezta?

Bai, bada. Egin danari buruzko hausnarketea da, baina etorkizunari buruzkoa be bada. Alkarteak hiru gogoetaldi serio egin ditu, eta aurrera begira be egin beharko ditu. Esaterako, zer eta zelan ikertu, horren inguruan zeregin asko dago. Bertsozaletasunaren oinarria elikatzeko, hezkuntzan eta bertso-eskoletan dabilen jentea jorratu beharko da, gaur egungo gustu barriak, iturri barriak eta abar. Orain 25 urte, alkarte martxan hasi zanean, bertsozaleak bertso-saioen bidez elikatzen ziran, baina gaur egun zaleak iturri askotatik edaten dau.


3.- Bertsozaleak elikakatzeko iturri barriak zeintzuk dira?

Apustu serioa egin behar dogu EITBn daukagun Hitzetik hortzera gure saioaren alde. Saioak telebisinoan daukan etorkizuna aztertu behar dogu; akaso telebisinoan emoteaz gan, beste bide batzuk landu beharko dira, Interneti esker bide asko dagoz jorratzeko. Gaur egungo gazteek ia ez dabe telebisinorik ikusten, nahierara ikusten dabe dana sarean.


4.- Nabarmen aldatu da, beraz, bertsozalearen perfila.

Perfila nabarmen aldatu da, eta aldatu dira elikatzeko bideak bere bai. Orain 25 urteko argazkiak ikusi ezkero, zaletuen erdiak txapela eukan, orain BECera zoaz, eta ia-ia txapeldunak berak baino ez dauka txapela aldean. Asko aldatu da. Gaiak be aldatu dira, eta bertsolariak eurak bere bai. Mende laurena ez da alperrik pasau.


5.- Hogeita bost urtean zeintzuk izan dira alkartearen lorpenik handienak?

Nik uste dot lau lorpen garrantzitsu egin doguzala: lekua egitea; zer behar dogun ikertzea eta gogoeta egitea; bertsozalea inplikatzea, bertsoaren eta bertsolaritzearen inguruan; eta, egoskor-egoskor eustea geureari, gure jardunetik gehiegi urrundu barik. Eta, lortu ez doguna: administrazinoekaz hartu-emon jariatuagoa izatea. Gozotasun gitxigaz jardun dogula erixten deutsat. Nik badakit bertsolaria akrata samarra dala, mezua emoteko gure modua ez dala beti gustagarria; begitantzen jat, agintean dagoenak soldatan daroala hori danori, baina, bai, faktura ugari pasau deuskuz horrek. Badaukagu horretan zeregina, badaukagu zer gozatu.


6.- Bertsozale alkartea asko hasi da urteotan, 500 bazkidegaz hasi zinien, eta gaur egun 2.400 zarie. Ez da marka txarra.

Alkartea berez zeozeren alde sortu zan, eta aldi berean, ordura arte antolaketea egin ebenen eritxien edo jokabideen kontra. Gu sortu arte egindako lan guztria eskertu beharra dago, zerotik hasi ordez, handik aurrera hasi ginan eta. Alkartea abian ipini eta berehala etorri ziran bertsozaleak geurera. Gaur egun, 2.300 bazkide daukaguz. Soldatapeko langileek jagokienez be nabarmen egin dogu gorantz. Behargin bakarragaz hasi ginan; ostean beste bat sartu zan, eta hirugaz urte piloa egin genduzan. Momentu honetan soldatapeko 69 langile dagoz. Egituran, akaso, gastu finko asko dago, baina gastua baino inbersinoa da. Daukagun dana behar dogu, ez gara neurriz kanpo hasi. Inor ez daukagu albora begira, danok dagoz lanean, eta badira beste 150 bat lagun borondatezko lanaren bidez laguntzen deuskuenak.

Bertsolaritzearen inguruan egiten dan guztia ez dau Bertsozale alkarteak egiten, eta ganera, halantxe izan behar da. Borondatezko beste jardun batzuk egiten ditu jenteak, guk ez daukagu esklusibotasunik. Baina laguntzerik gura izan ezkero, alkarteko ateak bei izango ditue zabalik.


7.- Urteotan, zeintzuk izan dira alkartearen mugarri garrantzitsuenak?

1995ean, Euskal Herriko Bertsolari Alkarte izatetik Bertsozale izatera emon genduan pasua erabagiorra izan zan, eta oso esanguratsua, jentearen inplikazinoa eragin ebalako. Eta, 1993an, Siadeco enpreseak bertsolaritzearen inguruan egindako lehenengo ikerketeak, eta haren emoitzek alkartearen etorkizuna eregiteko izan eben eragina be mugarri izan ziran.


8.- Txapelketek oihartzun mediatikoa itzela dauke, txapelketa nagusiek batez be. Orain urte batzuk pentsauko zenduen BEC betetea?

Ez, ez genduan holakorik aurreikusten. Salto handia izan zan Belodromoan egite be, baina BECekoa askoz handiagoa izan zan, ganera bertsoa hain ohikopa ez da lur edo esparruen konkistea edo izan zan. Gure ardurea da gitxi dirala euskeraz egiten diran ekitaldi erraldoiak edo honen parekoak. Komunikabideek txapelketa nagusiari oihartzun handia emoten deutse, ez dakit ikuskizun ipuntu bat hartzeko arriskua ez ete daukagun. Hori zaindu beharko dogu. Halango kirolizazio antzeko bat be bada, akaso.


9.- Dana dala, euskalgintzatik kanpo, euskazaletasunetik kanpo, ba ete dauka bertsolaritzeak oihartzunik? Izan be, hizkuntzea muga handia da.

Nik uste dot hizkuntzea dala mugea, bitartekoa da. Euskerea ulertzen ez dauen jente asko liluratuta dago, hurreratu nahi dau eta jakin-mina dauka. Batzuk inbidia apur bategaz hurreratzen jakuz, BEC-eko emonaldia emozionauta entzun dabena, eta penaz ezin dabeko ulertu. Txapelketakop irudiak komunikabideetan agertzen dira, egun osoz. Erderaz bizi dan jentea euskerara hurreratzeko erabili beharko geunke, gauza sano interesgarria galtzen dagozala pentsatzea, ia holan animatzen dira euskeraz biziten.


10.- Batzuk badinoe ideologia zehatz batek agintzen dauala bertso-saioetan, gaietan... Eta badira batzuk arrazoi horregaitik gurago dabenak saioatera ez joan.

Bertsotan dabilenak hartu-emona dauka publikoagaz, joan-etorriko informazinoa jasoten dogu. Begitantzen jat, txapelketetan batez be, hain ekintza esanguratsuak izanda eta lau urterako etorkozuna neurri batean marketa dabenez, zaindu beharko geunkela gaien aukeraketea, gai orokorragoak edo ez hain markatuak emonez. Gai-jartzaileek ahalegin handia egiten dabe, baina beti ez dago euren esku, askotan bertsolariak berak erabagiten dau gai baten ildo ideologikoa edo bere mezua emotekoa modua.

Umorea gehiago landu beharko geunke, umorearen bidez danok gustua egiten ahalegindu. Bagabilz, baina ez dogu beti asmatzen. Ideologia kontuekaitik joan barik geratzen danari esango neuskio berak diferente pentsau eta ados ez dagoelako joateri ixten badeutso, holan ez dala aniztasuna bermatzen. Danetarikoak presente egoten ahalegindu behar gara.


11.- Zein da Bertsozaleren ardura nagusia aurrera begira?

Urtero egiten dogu aurreko urtearen memoria eta hurrengo urterako lan ildoen azterketea. Aurton, egiten gagozanagaz segiduko dogu, eta txapelketei eta Bertso Egunari eta ganerakoei eutsi. Hezkuntza arautuan eta bertso-eskoletan daukaguzan 18.000 ikasle horreek ugaritu gura doguz, bertso-eskolak gehiago landu eta lehengoie eutsi. Xenpelar dokumentazino zentroan batutakoa jaso eta bertsozaleei eskura ipini, hautsa hartzen egon ordez. Etorkizunean bertsozaleek zer eskatuko daben ikertu, plazek zer gura daben, bertsolariek zer behar daben. Zeregin asko daukaguz.


12. Bertsozaleren antzeko beste alkarte batzuekaz hartu-emonik badaukazue?

Beste herrialde batzuetako bertsolariekaz badaukagu euki harremona, Kubakoekaz, Mexikokoekaz... Espainian be badaukagu hartu-emona batzuekaz. Baina alkarteekaz ez, gurearen modukorik ez dogu ezagutzen; badagoz ahozkotasunaren inguruko katedrak, unibersidade mailako jardunak, baina herritarrek antolatutako alkarterik ez dago.


13.- Zapatuan, hilaren 28an, Bertso Eguna egingo dozue Donostian. Alkartearen 25. urteurrena izango dozue ardatz, badaukazue zeozer aurreratzeko?

Hogei bat bertsolari batuko doguz, batzuk Victoria Eugeniako balkoian, beste batzuk Kursaalekoi saioan. Gauza berezi bat egin nahi dogu. Sarrera-agurrean Jon Azpillagak kantauko dau. Afaria be izango da, eta ostean, saioa. Neuk be ez dakit asko gehiagorik...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu