Iraide Lopez: 'Despedidan EHUko ikasleek egindako gitarrea erabili dau Arejitak'.

Koldo Isusi Zuazo 2025-12-15 07:48   Barriketan

Javier Mazon eta Iraide Lopez irakasleen eta Charles Pinto zuzendariaren gidaritzapean, EHUko ikasleek sortutako gitarreagaz zarratuko dau Agur Esan Barik birea Gatibuk. Haimar Arejita gitarristeak izan dau horretarako ohorea. Esker onez eta hunkituta jaso dau ikasleen eskutik eta taldearen despedidako kontzertuan erabili dau gernikarrak Gabak zerueri begire kantuan.

Proposamena EHUren eskutik sortu da eta Estitxu Garai Bizkaiko campuseko eta Komunikazinoko errektoreordeak eskerrak emon deutsee ikasleei, Gatibu taldeari eta Jabi Elortegi zine zuzendariari proiektua onartzeagaitik, izan be, erronkea bikotxa izan da; Gatibuko Haimar Arejitak ikasleek sortutako gitarrea joteko eskaintzea onartzea eta, bestetik, EHUko ikasleek hain denpora laburrean proiektua gauzatzea. Harro egoteko modukoa da gure ikasleek egin dabena eta horren lekuko izango dira ez bakarrik Gatiburen azken zuzenekoaz gozetako aukerea izango dabenek, baita taldeari buruz egiten dabizan dokumentala ikusiko dabenek be. Gogoan izan musika taldearen 25 urteko ibilbidea jasoten dauen dokumentala egiten dabilela Jabi Elortegi eta gitarrearen proiektu osoa jaso dau dokumental horretan.

Guitar Stream
programearen barruan urtero gitarra bat sortzen dabe izena emoten daben ikasleek, birziklautako materialakaz. Orain gitarrea norentzat eta non joteko zan jakin dabe ikasleek eta sano motibauta egon dira prozesuan. 

Aurkezpenak, gitarrea hartu eta Gatiburen kantu ezagunen notak joteari ekin deutso, ekitaldira bertaratutako ikasleen gozamenerako: gitarrea oso ondo eginda dago, arabere gehiago ez profesionalek egindakoa izateko, kontzertu osoan joteko moduko gitarrea da adierazo dau Arejitak. 

1.- Proposamena EHUren eskutik sortu da baina idea zelan begitandu jatzuen?

Idea Estitxu Garai Bizkaiko campuseko eta Komunikazinoko errektoreordearena izan da, antza, Boiseko Jaialdi entzutetsuan batu ziran eta proposamena gustau jaken gernikarrei. Aurrerago, Jabi Elortegi zine zuzendari bermeotarra, Gatiburen 25 urteko ibilbidea jasoten dauen dokumentala egiten dabilela jakin genduan eta gitarrearen proiektu osoa jaso gura ebala. Honek guztionek upealako erantzuna izan dau eta.  

2.- EHUko Bilboko Injinerutza Eskolako ikasleen lana bikaina izan da eta zurtz eginda geratu gara di-da egin baitabe... 

Bai, pare bat hile behar izan ditue gitarrea egiteko eta hori izan da trabarik handiena ze normalean urtebete behar izaten dogu gitarra bat egiteko baina Bilboko Injinerutza Eskolako ikasleak ez dira hasibarriak, iaioak dira eta makinatxu bat gitarra egin izan ditue. Eta ez ahaztu Agur Esan Barik birea.

3.- Guitar Stream programea dago oinarrian. Zeintzuk dira programa horren berezitasunak?

Programearen barruan urtero gitarra bat sortzen dabe izena emoten daben ikasleek, birziklautako materialakaz. Esperientziadunak dira ikasleak eta edozein gitarristak, profesionala zein amateurra izan, erabilteko modukoak sortzen ditue eta, horren harian, Injinerutza Eskolako zuzendariak be esan izan dau proiektu honek erakutsi dauela injinerutzeak artea eta musikeari ekarpena egin leikiola. 

4.- Zelako gitarrea da?

Ona. Birziklautako materialak erabilten doguz eta jasangarritasunean eta naturea jagoteko prozesuan zeozelako ekarpena egiten dogulakoan gagoz. 

Kontuak kontu, gitarreak Watty dau izena, gorputza egiteko haltza erabili dabe, astigar formako mastea eta pau ferro diapasoia. Eskalea 637, 1 mm-koa da eta gorputzearen akaberea Coral Pink kolorekoa da, mastearen paleagaz zeozelako olgetea proponiduta. Eta pastillak Arejitaren proposamenari erantzunez egokitu doguz. Ganerakoan, prozesuan gengozala bisitea egin euskun Haimar Arejitak eta kamisetea larrosa kolorekoa jantzita azaldu jakula gogoan hartuta, gitarrea be kolore horretako egitea pentsau genduan. Azkenean, gitarrea bera eta kolorea asko gustau jakoz Haimarri eta gu pozarren gagoz.

5.- Alkarlanean lantzen ditue proiektuak eta hori be eskertzekoa da gure munduan holakoak gitxi ikusten baitira. EHUren konpromisoa ete da ikasleen artean bardintasunez jokatzea?

Bai. Alkarlanean lantzen ditue gitarra elektrikoak ikasleek euren ikasketen barruan eta balio horreek sustatzeko aukera aparta gauzatzeko modua izan da Gatibugaz alkarlanean ibiltea, askotan ez dalako lortzen gure unibersidadeak egiten dauen eta dituan balioak gizarteratzea eta ekimen honek horretarako balio izateaz gan, Stream bokazinoetan neska gazteek be erreferente izateko balio izan dau, Guitar Stream programan neskak eta mutilak ibili baitira bardin.

6.- Guitar Stream programan, talde handia zabizie lanean. Zenbat lagun zarie?

Bai. Hamalau persona gabiz, ikasle, irakasle, teknikari eta laguntzaileen artean. Hainbat gradutako ikasleak dabiz, gainera, alkarlanean eta graduaren arabera, lan edo proiektu bat lantzen dau ikasle bakotxak.

7.- EHUren Bilboko Injinerutza Eskolan proiektuetan oinarritutako beste lau ikaskuntza programa dozuez. Zeintzuk dira?

Motorraren munduagaz lotutako Formula Student eta Moto Student, suziriak diseinetako Bisky Team eta itsasontzi jasangarriak diseinetako eta eregiteko asmoz sortutako Energy Boat Challenge. Beste unibersidade batzuetako proiektuakaz aurrez aurre ibilten gara baina burruka sanoa izaten da beti.

8.- Sano entzutetsua izan dan Haimar Arejitarentzat egindako gitarreaz gan, ze erronka, ze proiektu dozue orain?

Arejitarentzat gitarrea egitea zoragarria izan da, gustora ibili gara eta hile bitan egitea motibagarria izan da.
Hemendik aurrera proiektuak badagoz baina informazino askorik ezin deutsut emon. Musikeagaz loturea izango dau. Besterik ezin deutsut esan.

Ganerakoan, ikasleak animetan ditut STEAM mundura hurreratu daitezala, Bilboko Injinerutza Eskolan eskaintza zabala dogu eta teknologiaren munduan oso ondo pasauko dabela. 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu