'Zinema Euskeraz' programeak bost film estreinauko ditu datozen hileotan
2016-05-04 15:38 ZinemeaAitatu filmen artean, lehenengoa K2. Dotknąć Nieba - K2, zerua ukitzen izango da, jatorrizko bersinoan eta euskerazko azpidatziakaz estreinauko dana. Eliza Kubarska dokumentalista eta alpinisteak zuzenduta, 1986. urtean K2 mendira ibilbide gatxenetik igon guran batu ziran 9 espedizinokideen historia gogorra ekarri deusku, 13 alpinista hil baitziran uda baltza legez ezagutzen dan jazoera tristean.
Jacques Becker zinemagile frantsesak atzera begirakoa izango dau Donostiako 64. Zinemaldian
2016-05-04 14:34 ZinemeaIrailaren 16tik 24ra egingo dan Donostiako Zinemaldiaren 64. edizinoak atzera begirako bat eskainiko deutso Jacques Becker zinemagile frantsesari. Jacques Becker Parisen jaio eta hil zan (1906-1960), eta 13 film luze besterik ez zituan egin denpora tarte laburrean, 1942tik 1960ra bitartean.
Zidarrezko Gehitu Saria emongo deutsie Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariari
2016-05-02 17:37 ZinemeaZinemaldiaren zuzendari danetik LGTB kolektiboari eskaini deutsan arretea eskertu nahi deutso Gehitu alkarteak Jose Luis Rebordinosi. Holan, Zidarrezko Gehitu Saria emongo deutso, hilaren 6an Donostian egingo dan ekitaldian. Gorazarrea Rebordinosen lantaldearentzat be badala zehaztu dau Gehituk.
Euskeraz ikusi daitekezan filmak eskuragarri Zineuskadiri esker
2016-05-02 14:25 ZinemeaZineuskadik, euskal ikus-entzunezko sektorea sustatuz eta indartuz, filmak euskeraz ikusi eta eskuratzeko aukerea eskaintzen dau, zinema produkzinoak zinema aretoetatik igaro ostean jarraipena emon eta bizia galdu ez deien. Eskuragarri dagoan katalogoko pelikulak DVD formatuan eskuratu daitekez orain ohiko banaketa kanalen bitartez, sareko zenbait plataforma eta dendetan, filmen eskubideak dituen banatzaileen lankidetzei esker.
Euskerazko zinemagintzea kolokan ikusten dabe euskal produktoreek
2016-04-27 13:58 ZinemeaIbaia Ikus-entzunezkoen Euskal Produktore Burujaubeen Alkarteak, sektorearen % 80 inguru hartzen dauen taldeak, Eusko Jaurlaritzearen babesa eskatu dau Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioak sortutako arrisku egoerearen aurrean.
Richard Oribe, ugerlari paralinpiarra protagonista izango da Donostiako Giza Eskubideen XIV. Zinemaldian
2016-04-15 11:22 ZinemeaBasque Teamen babesa dauen Richard Oribe ugerlaria gaur Donostian hasiko dan Giza Eskubideen XIV. Zinemaldian protagonista izango da domekako, apirilaren 17ko, programazinoan, 16:30etan, izan be, Richard Oribe, al otro lado de las medallas dokumentalaren estreinaldiak nazinoarte mailan arrakasta gehien izan dituan ugerlari paralinpiarraren irudia hurreratuko deusku.
Basque Audiovisual: euskal ikus-entzunezkoen 54 enpresen erakustokia munduan
2016-04-06 14:17 ZinemeaMIPTV Cannesen,Basque Audiovisual standean dira egunotan azokara bertaratu diran zortzi euskal enpresak: Baleuko, Expressive Media Projects, Happymeter, JOK Films, Pausoka Entertainment, Prime Time Media, The Blackout Project eta EITB.
Frantziako fantasiazko zinemea protagonista Bilbon, Pre-FANT zikloan
2016-04-05 14:01 ZinemeaBildurrezko eta fantasiazko zinemearen nazinoarteko jaialdia da FANT eta, motorrak berotzeko, Pre-FANT zikloa egingo dabe aurtengo edizinoaren aurretik, apirilaren 27tik maiatzaren 1era. Frantziako fantasiazko zinemeari eskainitako zikloa egongo da BBK Salan, baita Sitgeseko jaialdi entzutetsuan egondako filmen beste sail bat be.
Hemen da IV. Thinking Football Film Festival
2016-04-04 13:01 Zinemea2016ko edizinoa apirilaren 4tik 19a bitartean izango da, saioak astelehen eta martitzenetan eginez. IV. Thinkin Football Film Festivalen hamabost dokumental aurkeztuko ditue hainbat jatorritakoak, esate baterako Brasil, Frantzia, Italia, Espainia edo Erresuma Batukoak. Danak jatorrizko bersinoan aurkeztuko dira.
Barikuan euskeraz estreinauko da 'Iparraldeko Norman'
2016-03-31 10:39 ZinemeaZineuskadik sustatzen dauen Zinema Euskaraz programearen eskutik, Iparraldeko Norman (Norm of the North) filma sei aretotan ikusteko aukerea izango da; estreinaldia datorren barikuan, apirilaren 1ean, izango da ondoko areto honeetan: Golem La Morea (Iruñea), Getxo Zinemak, Zugaza (Durango), Zalla Zine Antzokia, Multicines Bilbo eta Antiguo Berri (Donostia).
Zap´ing film labur lehiaketea egingo dabe asteburuan Durangon
2016-03-29 10:47 ZinemeaApirilaren 2a eta 3a bitartean, 24 orduan film labur bat grabetako erronkea bota dau Zapaburu konparseak, Zap´ing lehiaketearen hirugarren edizinoan. Apirilaren 1era arte emon leiteke izena eta lehiaketarako epea hasteagaz batera emongo dabe aurtengo gaiaren barri.
'Bere bizitzetako bat' film laburrak irabazi dau IX. Huhezinemako sari nagusia
2016-03-21 11:28 ZinemeaBere Bizitzetako Bat laburra zuzendu dauen Aitor Gametxo lekeitiarrarentzat izan da IX. Huhezinemako sari nagusia, Goiena saria, hain zuzen be. Zuzendariaren izenean, arrebeak jaso dau saria Oihane Agirre Goiena Komunikazino Taldeko telebista zuzendariaren eskutik.
Can Evrenol zinemagile turkiarrak jasoko dau Fantrobia Saria
2016-03-17 13:02 ZinemeaBilboko Fantasiazko Zinemaldiak, fantasiazko generoan gero eta indar handiagoa hartzen dagoan personearen lana autortzeko eskainitako Fantrobia Saria emongo deutso Zinemaldian Baskin (2015), bere lehenengo film luzea, aurkeztuko dauen Can Evrenol (Istanbul, 1982) zinemagile turkiar gazteari.
Ekozinemaldia martxan da, ekologia soziala lantzen dauen zikloa
2016-03-16 09:41 ZinemeaEkologistak Martxan taldeak antolatzen dau urtero Ekozinemaldia. Aurten 10. aldia da. Ingurumenaren inguruko kezkak, ardurak eta interesak erakusten dituen filmak dira zikloaren ardatza. Martiaren 20ra arte, Euskal Herriko 17 uri eta herritan egongo dira proiekzinoak. Esaterako, Bilbon, hilaren 16, 17 eta 18an izango dira.
Etiopiako egarria arintzen laguntzeko, dokumentala aurkeztuko dau Ibon Cormenzanak eguaztenean
2016-03-14 16:14 ZinemeaProiektu solidarioa ipini dau martxan Ibon Cormenzana zinema-produktoreak, Etiopiako ur eskasiari aurre egiteko helburuagaz. Eguaztenean, martiak 16, El hombre que empezo a correr film dokumentala proiektauko dabe Bilbon, Club Deportivon. Ondoren, Etiopiako egoerearen ganeko berbaldia egongo da.
'Bilboko emakumeak' dokumentala aurkeztuko dabe Bilbon
2016-03-07 14:51 ZinemeaAurten, Emakumearen Nazinoarteko Eguna ospatzeko, Bilboko Udalak, Bilboko Emakumeak dokumentala produzidu dau. Lan horren bidez, herritarrek uriko azken 50 urteotako historia ezagutu ahal izango dabe emakumezkoen lekukotzak tarteko dirala. Dokumentala gaur, hilak 7, aurkeztuko dabe arratsaldeko 18:30ean, Bidebarrieta Liburutegian.
Euskal pelotea da ardatz XXII. FANT jaialdia iragarteko kartelean
2016-03-03 11:50 ZinemeaFANTek, Bilboko Fantasiazko Zinemaldiak datorren edizinorako irudia aurkeztu dau. Bertan, esku pelota kirolaren tradizinoa odolez bustiko da eta pelotalekua gore eszenatoki bilakatuko dau. Pelotearen ordez odolez betetako begia erakutsiko dau, eta esku bildurgarria baino erakusten ez dauen pelotaria gure zeremonia maisua izango da, ikus-entzuleari zinemaldiaren edizino barrirako bidea erakutsiz.
IX. Huhezinema, martiaren 16tik 18ra
2016-03-03 09:39 ZinemeaMartiaren 16tik 18ra egingo dabe Mondragon Unibersidadeko Huhezi Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeak antolatutako Huhezinema jaialdiaren 9. edizinoa. Danetara, 90 lan jaso ditue antolatzaileek, eta horreen artean hamar aukeratu sail ofizialeko finalista moduan.
Lekeitioko 39. Euskal Zine Bilerea hilebete aurrerago dator aurten
2016-03-02 11:34 ZinemeaEuskal Zine Bilerearen data aldaketearen arrazoi nagusia euskerazko zinemagintzeak dauen hitzordurik garrantzitsuenari bere lekua emotea da. Holan, Euskal Zine Bilerea Donostiako Zinemaldiaren (iraila) eta Zinebiren (zemendia) artean kokatuko da, urria euskal zinemaldiaren erreferente bilakatuz.
Bilbao Mendi Film Festival Mexikora helduko da lehen aldiz
2016-03-01 14:05 ZinemeaMartiaren 1ean eta 3an, lau film erakutsiko ditue Mexikon. Bilbao Mendi Film Festival erreferentzia da nazinoartean mendiko zinemagintzan eta horren erakusgarri, euskal produkzinoa eta zuzendaritzea daben lau pelikula eskainiko ditu Mexikoko 24 uritan, jaialdiko ale onenetakoak batzen dituan erakusketa bat zabalduz eta Euskadi sustatuz bidenabar.
Ekitaldi osoa ondo polita izan zan eta dokumentala benetan ederra, Egilerik ez da hemen aipatzen baina Isabel Urkijo eta Ana...
»» 'Bilboko emakumeak' dokumentala aurkeztuko dabe ...