Chicken little
2005-12-30 00:00 Zinemea
'Chicken Little' filmak ez dau ordubete baino askoz gehiago be irauten eta ikusle-entzuleei pasarte askotan gidoia behar baino askoz gehiago luzatu dabela begitanduko jake, esate baterako beisbol partiduko eszenen kasuan. Hain laburra dan pelikula baten ganean hori esatea ez da bape seinale ona.
'Chicken Little' film indargea da, ez dauka personaia karismadunik eta ez dago aparteko teknika batez horniduta. Edozein kasutan be, onartu beharra dago pantailan agiri diran piztien mobimentuak eta aurpegikerak imitaukeran ahalegin handiak egin dirala; batzuen hazpegiak ikustea ...
'Olentzero eta subilaren lapurreta' abenduaren 2tik aurrera zinema-aretoetan ikusgai
2005-12-23 00:00 Zinemea
Bizkaie!
In her shoes
2005-12-23 00:00 Zinemea
Genero zinematografiko batzuen kontrako aurreretxiak albo batera ixten ahalegintzen nazan arren, autortu beharra daukat era honetako komediak ez dirala gehien atsegin dodazanak. Kasu honetan, ganera, filma klixe eta topikoez beteta dago, barre apur bat egiteko aukerea eskaintzen dauena egia izan arren.
Honako hau ahizta biren ganeko kontakizuna da. Maggie (Cameron Diaz) sano neska erakargarria da, bizimodu alaia eta azalekoa dauka eta ez jako bape gustetan etorkizunaren ganean berba egitea. Rose, ostera, motza da, behar baino kilo batzuk gehiago daukaz, lanean ...
Harry Potter and the goblet of fire
2005-12-23 00:00 Zinemea
Aurreko filmetan legez, honako laugarren emonaldi hau eszena ikusgarri, zoragarri eta ederrez beteta dago; girotze lana be ikaragarri ona da, hau da, maila teknikoari eta efektu bereziei erreparatuta, ez dago kexatzerik inondik inora. Edozelan be, pasarte batzuetan eszena izugarrien kate baten barruan sartu eta mamina ahaztu jakula emoten dau. Alde horretatik, hutsunea nahiko agirikoa da, pelikuleari osotasuna emoten deutson argumentu sendoaren zuloa larregi igarten dalako.
Beharbada, filmeko istorio nagusiari buztarturiko hiru azpikontakizun sartzeko egindako ahaleginek traba egin deutsee berezko garapenari ...
The constant gardener
2005-12-16 00:00 Zinemea
Pelikula honetan hiru ardatz nagusi nahastetan dira: drama erromantikoa, intriga politikoa eta gizarte aldarrikapena. Edozelan be, 'he constant gardener'pelikulan, azpijoko politikoen eta salaketa sozialaren ganetik, gehien agertzen dana tratamentu dramatikoa da, maitasun istorioa, hatan be.
Gidoiak hil osteko maitasun istorio sendoa opesten deusku, ohikoa danez, bestaldera, denporearen podasuz eta gomutaz indartzen dana; horrek narrazinoa bultzatzen dau, kontakizunaren motor eta bihotz bihurtuta. Ganera, flashback-en erabilereak intrigea bizkortzen dau, zatika aurkezten deuskuzalako personaien jokabideak ulertzeko eta ikerlanaren barri eukiteko giltzarriak.
Baina ...
Tim Burton's Corpse Bride
2005-12-16 00:00 Zinemea
‘Tim Burton's Corpse Bride’ animazino filma erraz be erraz ikusten dan animazino pelikula horreetariko bat da, irudiak benetan zoragarriak eta girotze lana nahiz planoak sano landuak diralako. Tarte atsegin bat emoteko entretenigarri ezin hobea da eta, bildurrezko zinearen ezaugarrietan gehiegi asmatzen ez badau be, umeentzako zinean ohikoa izaten dan gizatasun samur baina ez neurriz kanpokoa dauka. Personaiak esterotipoen arabera eginda egonagaitik be, badira grisaren eta kontraesanen esparruan azaltzen diran hainbat eta hainbat.
Film honetan, bada, trebezia handiagaz nahastetan dira ...
Abenduaren 2an 'Pailazokeriak' Txirri, Mirri eta Txiribitonen pelikulea estreinauko da
2005-12-16 00:00 Zinemea
Bizkaie!
Elsa & Fred
2005-12-09 00:00 Zinemea
Egia esan, hasteko eta behin, laurogeitaka urte daukiezan Manuel Alexandre eta China Zorrilla aktoreek egindako beharra aitatu behar da. Bien lanari esker, pelikula apal honek pantaila aurrean paretan diranak itsutzerainoko distirea hartzen dau. Marcos Carnevalek zuzenduta, 'Elsa y Fred' filmak bizitza amaierako maitasun baten barri emoten deusku, nostalgia eta malenkonia nahiz baikortasuna eta poza ardatz.
Zuzendariak eta gidoigileek personaia liluragarri bi eratu dabez. Alfredo alargundu barri da. Aspaldi dago onenak emonda eta orain triste, bakarrik eta goibel sentiduten da. Elsa ...
Elizabethtown
2005-12-09 00:00 Zinemea
Cameron Crowe zuzendariak ezin sailkatu daitekean filmografia egin dau. Ez dau pelikula askorik egin eta ez deutso berezko ildo bati jarraitu. Zuzendari honen ganean esan daitekean gauzarik garrantzitsuena zera da: orain arte aktoreek antzezpen lan onak egitea lortu dauela, eta horretan Elisabethtown ez da salbuespena. Zoritxarrez, ez da gidoi txar bat gainditzeko gauza izan eta istorioari ez deutso opetsi ezaugarri zorrotz eta finik bape.
'Elizabethtown' komedia erromantiko gazi-gozotzat hartzea pelikula honi egin dakikeon mesederik handiena da. Narrazinoan ez dauka izentapen ...
Broken flowers
2005-12-02 00:00 Zinemea
Film hau personaiak ikusteko eta aztertzeko zinea da; eurak, isil-isilik, inguruan jazoten danari adi dagoz. Honako hau be bakardadearen ganeko zinea da, baina kasu honetan personaiaren isolamendua ez da zigorra, ez da bizitzan egindako akatsen ondorioa, ezpada gurata hartutako bidea eta bizimodu modura hartutako indibidualismoaz gozetako ezinbesteko baldintzea, hori bai kontraesanez betetakoa.
Film honek ez deutse bizitzako itaun garrantzitsuei erantzun gura, baina makina bat galdera aurkezten deuskuz. Horrexegaitik esan daiteke 'Broken flowers' izeneko lan honek ez daukala inori moralaren ganeko ...
Match Point
2005-12-02 00:00 Zinemea
New Yorkeko zuzendari handiak zinea egiteko modu jakin bat dauka, bere ibilbide oparoan askotan ikusi ahal izan doguna. Sarritan filmak inertzia eta automatismo handiagaz egin dauz, baina bere estilo bereziak beti salbatu dau porrotetik. Txitean-pitean be film onak, sakonak eta barritzaileak egiteko gauza izan da.
'Match Point' pelikula filosofikoa da: istorioak bide emoten deusku zortearen eta zoriaren ganeko hausnarketa interesgarria egiteko. Ganera, Woody Allenek halantxe aurkezten deusku, halabeharraren ganeko gogoeta txiki bat eginda.
Tenisa, beraz, personaia gazte honeen bizimodua korapilatzeko ...
Lekeitioko XXVIII. Euskal Zine eta Bideo Bilera, zemendiaren 15etik 19ra
2005-12-02 00:00 Zinemea
Bizkaie!
El aura
2005-11-25 00:00 Zinemea
'Nueve Reinas'-ek jadetsitako arrakastearen ostean, ikusmin eta jakinmin handia sortu eragin dau Fabián Bielinsky-ren bigarren film honek. 'El aura' pelikuleak, dana dala, ez dauka zerikusi handirik zuzendaria eta Ricardo Darín ospetsu egin ebazan aurreko lanagaz: arean be ilunagoa eta trinkoagoa da, arean be bihurriagoa
Filmaren lehenengo eszenan protagonistea aratinik agiri da, banketxe bateko kutxazain automatikoan, harik eta unekada baten ostean jagi eta dirua ataraten hasten dan arte. Lehenengo eszena honek asko dinosku pelikula honen ganean: lehena, persona bakar baten ...
An unfinished life
2005-11-25 00:00 Zinemea
'An unfinished life' filma erruaren ganeko lana da; erru horrek protagonisten orainaldia zapuztu dau, eta etorkizunean bakarmenaren bila abiatzea besterik ez da geratzen. Hasikeratik igarten da lar eskatzen ez daben ikus-entzuleen atsegina lortzeko ikutu melodramatiko eta minberea.
Ez dago ezusterako tarterik, ez dago sakontasunik, dan-dana abiatzen da zineak sarri askotan ebagitako biderik ezagunenetik. Gidoiak egitura klasikoa dauka, erraz be erraz aurreikusi daiteken amaierea eta personaien bilakaera topikoa; hori bai, ezer frogatu behar ez deuskuen antzele bikainek ederto eusten deutsie istorio ...
Serenity
2005-11-18 00:00 Zinemea
Inperio baten nagusitasunean eta horren kontra dagozan matxinoen burrukan oinarrituriko zientzia fikzinoko pelikula bat aurkeztukeran, guztiok pentsau daikegu Star Wars-en kopia merkea opetsiko deuskuela, baina, egia esan, 'Serenity' sano film original eta barritzailea da. Beraz, paralelismoak paralelismo, ez da izarretako gerra ospetsuenaren kopia edo azpiproduktutzat hartu behar.
Lucas-en istorioan jazoten danaz bestaldera, pelikula honetan on eta txarraren arteko mugea ez dago hain zehaztuta. Serenity-n azaltzen jakun konfederazinoa gizateria sistema politiko bakarrean batzeko amesa daukan egiturea da, beti be giza arrazoiak ...
Sidney Pollackek Guggenheim museoaren eta Frank Gheryren ganeko dokumentala aurkeztu dau Bilbon
2005-11-18 00:00 Zinemea
Joseba Terreros
Le chiavi di casa
2005-11-11 00:00 Zinemea
Film honetako zuzendariak drama intimista eta zorrotza eskaini deusku elbarritasunaren inguruan eta arazo horrek ezinduaren familiartekoei ekarri ohi deutsen problematikearen ganean. Gianni Ameliok gizatasunez begiratzen deutse gizarteak bazterrekotzat joten dauzen personei: film honetako protagonistek ez daukie ezelango babesik, xume-xumeak dira, umilak.
Istorio personalaren ganetik, zuzendariak sasoi honeetako gaixotasun baten barri zehatza emoten deusku: hedonismoa. Horixe da zoriontasuna topetako bide nagusia; mina, konpromisoa eta beharra, ostera, bizimodu ona eskuratzeko oztopo eta traba.
Honako hau ez da ikus-entzuleek erosotasunez ikusiko daben filma ...
Ekitaldi osoa ondo polita izan zan eta dokumentala benetan ederra, Egilerik ez da hemen aipatzen baina Isabel Urkijo eta Ana...
»» 'Bilboko emakumeak' dokumentala aurkeztuko dabe ...