Euskal zinemea nazinoartekotzeko laguntzinoa

Bizkaie! 2016-05-05 15:48   Zinemea

Zineuskadik eta Donostiako Zinemaldiak, Europa Creativa Media Euskadigaz alkarlanean, nazinoarteko bokazinoa daben proiektu zinematografikoentzako aholkularitzea antolatu dabe. Nazinoartekotzea eta Europako finantziazinoa bilatzen daben euskal proiektuei zuzendutako ekimen hau, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordetzeak ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzinoa eta babesa emoteko politiken barruan kokatzen da.

Zineuskadik eta Donostiako Zinemaldiak, Europa Creativa Media Euskadigaz alkarlanean, nazinoarteko bokazinoa daben proiektu zinematografikoentzako aholkularitzea antolatu dabe. Nazinoartekotzea eta Europako finantziazinoa bilatzen daben euskal proiektuei zuzendutako ekimen hau, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordetzeak ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzinoa eta babesa emoteko politiken barruan kokatzen da. Donostiako Zinemaldiagaz lankidetza estuan antolatua, deialdi honen bidez, Zinemaldiak gure ikus-entzunezko industriarentzat plataforma lez dauen potentzialtasuna be erabili nahi da.

Aholkularitzearen helburua da, aukeratutako proiektuei nazinoartekotzean laguntzea, eta nazinoarteko bazkideak edo finantziazinoa topetako lanean bidelagun izatea. Aholkularitza profesional eta personalizatua izango da (feedbacka, ideiak, aholku praktikoak…).

Aukeratutako egitasmoei bideratutako aholkularitzea personalizeteaz gan, Masterclass bat be egingo da, profesional guztientzat edegia, bagilaren 29an. Masterclass-ak ondorengoak izango ditu ardatz:

•    Proiektuen nazinoarteko indarrak identifikau.
•    Inbersoreakana zelan heldu.
•    Europan dagozan finantziazino bideen barri emon.

Aholkularitza jardunaldiei jagokenez biak Donostiako Tabakaleran egingo dira.

•    Lehen saioa: bagilaren 30ean eta garagarrilaren 1ean.
•    Bigarren saioa: irailaren 14an eta 15ean.

Danetara, sei proiektu izango dira hautatuak saio horreetarako. Aurrez aurreko zein online bidezko aholkularitzea garagarrilaren lehen astetik irailera arte egingo da. Amaitzeko, guztia praktikan jarriko da V. Europa-Latinoamerika Koprodukzino Foroaren Deialdian, Donostiako zinemaldiaren barruan. Hitzordu honetarako hartu-emon eta kontaktu profesionalez osoturiko lan-agenda potoloa preparauko jake.

Masterclass-a eta aholkularitza saioa Juliane Schulzek, Berlingo finantza analista ospetsuak emongo ditu; industria zinematografiko eta ikus-entzunezko finantza instrumentu barritzaileak sortzen dituan aholkulari espezializatua da Schulz. Azken 17 urtetan produkzino zinematografiko sektoreko enpresentzat finantza eta negozio aholkulari lanak egin ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu