Shall we dance?
2004-12-03 00:00 Zinemea
John Clark (Richard Gere), Chicagoko abogadu arrakastatsua da eta bizimodu ia perfektua dauka. Ganera, emateagaz maiteminduta dago eta seme-alaba zoragarriak daukaz. Edozelan be, behar monotonoa dauka; bulegora heltzea infernura egindako bidaia baten antzekoa da eta familia lanpetuegi dago alkarregaz egon ahal izateko. John-ek bere buruari itauntzen deutso ea besterik ez ete dagoan, harik eta arratsalde batean, beharlekutik etxera bidean, dantza irakasle gazte bat ventana batetik ikusi arte. Gauzak horrela, handik gitxira areto dantzak John-en igesbide bihurtuko dira.
Egia esan, “Shall ...
‘Harry Potter eta suzko kaliza’ filma martxan
2004-12-03 00:00 Zinemea
'Harri Potter eta Suzko Kalizan' agertuko diran personaia barrien artean garrantzitsuena Brendan Gleeson ('Troya', 'Cold Mountain') izango da; Mad-Eye Moody izeneko personaia hau Arte Ilunen kontrako Defentsa irakasle barria izango da Hogwarts ospetsuan.
Laugarren emonaldi honetan agertzen diran beste antzezle batzuk ondoko honeek dira: Frances De La Tour ('The Cherry Orchard'), Madame Maxime modura; Roger Lloyd-Pack ('Teilatuko biolin-jolea', 'Banpiroagaz berbetan') Barty Crouch modura; Pedja Bjelac ('Harrisonen lorak', 'Eurotrip'), Igor Karkaroff modura; Jeff Rawle ('Zure moduko neska bat'), Amos Diggory modura ...
Melinda and Melinda
2004-11-26 00:00 Zinemea
Melinda and Melinda filman ezusterako tartea dago. Ikuspuntu bikotx batetik abiatu eta lehenengo eta behin personaiak kontroletan dabezan sortzaileen sarrerea eginda, Woody Allenek ikuspegi kontrajarriak ezartzen dauz: batetik, bizitzearen tragikotasuna, eta, bestetik, komikotasuna.
Dana dala, gidoiak idazteko maisu eskolak emotetik asago, bizitzeak herrestan eroandako personaiak eta sortzaileak aurkeztuko deuskuz. Halan, bikoxtasuna eguneroko kontraesanen eremu zabalean desegingo da. Aukera baten eta bestearen arteko aldea ondo be ondo zuzendutako personaiak kurutzatzean desagertuko da.
Woody Allenek ondorioztatzen dau existentzian dan-dana tragikoa dala, baina ...
Being Julia
2004-11-26 00:00 Zinemea
Somerset Maugham-en nobela labur baten oinarrituta, “Being Julia” atzekoz aurrera idatzi ebela emoten dau. Izan be, amaierea hain da sendoa, ze aurretik erabilitako nahaste guztiak ez deusku ardura.
Inork ez dau kolokan iminten amaierak garrantzi handikoak dirana. Zuzendari batek hasikera ona eta amaiera makala daukan film baten eta hasikera ahul eta amaiera indartsuko beste baten artean aukeratu beharko baleu, sekula ez leuke lehenengoaren alde egingo. Ikus-entzuleak be nahiko eskuzabalak izaten dira horrelakoetan eta edozer jasateko prest egoten dira amaieran ganorazko ...
Collateral
2004-11-19 00:00 Zinemea
Ez dago dudarik "Collateral" filmean kontakizun erakargarri eta entretenigarria egiteko hainbat osogai bateratzen dirana. Horreei esker, Maxen sentimentu eta pentsamentuetan sartu ahal izango gara, eskrupulu bako hiltzaile baten bahitu berezi honen gogoetan, hatan be. Max bizimodu arrunta daukan taxilaria da, baina ezusteko jazokizun honen ondorioz, bizirauten lagundu behar deutson izakera gogorra erakutsiko dau.
Zuzendariak “thiller” mueta honeetan erabili ohi diran amarruen bitartez istorioaren tentsinoari eusteaz ganera (kasu baterako, Max-i maletategia zabaltzeko agintzen deutsien polizi biren eszenea), protagonista eta antagonistearen arteko ...
Crimen Ferpecto
2004-11-19 00:00 Zinemea
Álex de la Iglesiaren komedia barri eta dibertigarriaren metraje zati handi bat herritarrek dirua bazterrak gastetan dabezan azalera handi horreetariko baten ikusi ahal izango dozue. Baina hilketa dislexiko honen protagonistea ez da Jerry Lewis baldarra izango, ezpada solairuko buru bihurtu gura dauan behargin trebe, matxista eta seduzitzailea. Personaiaren deskripzinoa lehenengo personan eginda dago, pelikulearen ingurunea ederto mugatzen daben sekuentzia bikainen bitartez eta protagonisteak berak kamereari zuzendutako berbaldiaren bitartez. Personaiaren egozentrismoari ondo be ondo lotutako ideia da.
Behin personaia behar dan ...
Bombón. El Perro
2004-11-12 00:00 Zinemea
"Bombón. El perro" filmaren tramea garatzen doa personaiak euren burua definiduten doazen abiadura berean. Istorioa kontetako pazientzia, alkarrizketen arruntasuna, irudien berotasuna, begiradetan edo keinuetan gelditzeko trebezia... horreek guztiak pelikula honen ezaugarriak dira eta guzti-guztiak lotzen jakoz Juan Villegas protagonistearen espiritu lasaiari. Filmak ez dau mundu paralelorik irudikatzen, ez dau alde ilunik topau edo gorabehera psikologiko sakonik azaldu gura; azken baten, persona arrunt baten ibilbide zehatz bat kontetan ahalegintzen da.
Protagonisteak ez dauka beharrik eta bizimodua atarateko artisau-aiztoak egiten dauz; aiztook ...
Diarios de motocicleta
2004-11-12 00:00 Zinemea
Personaia historiko baten ganeko filma egitea gatx-gatxa izaten da beti, baina persona hori kondaira edo mitoaren mailara ailegetan bada, beharra gehiago korapilatzen da.
Edozelan be, Walter Salles-ek errazago euki dau kasu honetan, filmeko protagonista biek idatzitako literatur testuez baliatu ahal izan dalako; horrek laguntza ezin hobea emon deutso personaia bi honeen irudi goresgarria albo batera ixteko. Gazte biek Hegoamerikatik zehar egindako bidaiaren istorioa kontetan deusku benetan izan zanari jarrraituz: bidaiari honeek ondo pasetako eukien benetako gogoari inposatu jakon errealidade gordina ...
Laurel Canyon (Tentazinoen kalea)
2004-11-05 00:00 Zinemea
Film honetako gauzarik aitagarriena, duda barik, Frances McDormand-en antzezpen lana da. Antzezle honek magnetismo berezia heldu eragiten deusku eta horri esker eutsi ahal jako halan-holango lan honi. Kasu honetan, aktorea rock-zale bohemiarren arauei jarraituz –sexua, drogea eta rock and rolla– bizi dan musika ekoizle baten narruan sartzen da. Ekoizle arrakastatsu eta heldu hau Harvard-eko unibersidadean lizentziaturiko mediku baten ama da; semeak psikiatrian jarduten dau bere existentzia eta amagaz daukazan hartu-emonak ulertu guran.
Gauzak horrela, protagonistearen semea, Sam, eta beraren neskalaguna ...
Man on fire
2004-11-05 00:00 Zinemea
"Man on fire" filmak Mexikon gaur egun zoritxarrez gaurkotasun handia daukan gai bati oratzen deutso: erakunde antolatuek egindako bahiketak. Delitu mueta honeek atxakia ezin hobeak izan dira Tony Scott-ek personaien bilakaeran eta jokabide aldaketan oinarrituriko istorio hau atondu ahal izateko.
Edozelan be, bilakaera hori larregi luzatzen diran erritmo irregularreko eszena batzuen bitartez azalduko jaku. Pelikuleak metraje gehiegi dauka; kasu baterako protagonisteak informazinoa lortzeko egindako torturen eszenak, zalantza barik, nahiko kantsagarriak dira. Ganera, tarte batzuen efektismoa jadesteko, dramatismoa albo batera itxi ...
Udabarria, udea, udagoiena, negua... eta udabarria
2004-10-29 00:00 Zinemea
Donostiako zinemalditik igaro ostean, budismoaren gogoetan eta sortaldeko estetikan girotutako fabula hau heldu jaku. Gaur egun, nazinoarteko zinemaldi guzti-guztietan ohikoa izaten da sortaldeko lanak ikusteko aukerea eukitea. Horrek, dana dala, ez dau esan gura etiketa horren azpian datorren guztia ona danik.
Zuzendari honeri, antza danez, kontrapuntuak gustetan jakoz: ura eta lurra, maitasuna eta heriotzea, atsegina eta zigorra, baina beti be fatalismoz beteta; gizakia ez da zoriontasuna topetako gauza, ez da bere sen maltzurra gainditzeko kapaz. Filmak bizitzearen ganean emoten dauan ...
Tiovivo. c1950
2004-10-29 00:00 Zinemea
Film hau ikusi ostean, nork bere buruari egiten deutson lehenengo itauna zera da: norentzat egin dau Garcik pelikula hau? Santiago Seguraren zine eskatologikoa maite dabenak zinera hurreratu be ez dira egingo; benetako istorioen bila ibilten diranek ez dabe kontuan hartuko; zine mueta bat atsegin dabenek ez dabe jakingo pelikula hau non sartu. Orduan, norentzat egin dau? Seguru antzean, bere egoa asetzeko lana baino ez da izan. Garciren zinea autarkikoa da, bere istorioek gogora ekarri gura deuskuezan sasoien antzekoa. Ganera, lan ...
The Bourne supremacy
2004-10-22 00:00 Zinemea
Inork ez eban itxaroten “Bourne kasua” 2002ko udako ezustekoetariko bat izatea. Errodajean arazo handiak izan ziran eta estreinau baino lehenago zuzendariak berak adierazo eban ez jakola pelikulearen emoitza artistikoa lar gustetan; edozelan be, uda horretako arrakasta ekonomikorik handienetariko bat izan zan.
Urte bi geroago, “The Bourne supremacy” zine aretoetara heldu da, oraingoan beste zuzendari baten eskutik: Paul Greengrass. Aldaketa hau gorabehera, egiturea aurrekoaren antze-antzekoa da; protagonisteak arazoak eta dudak daukaz bere nortasunaren inguruan eta iragan ilun hori aztertzen jarraitu beharko ...
Non ti muovere
2004-10-22 00:00 Zinemea
Gazte batek, Angelak, motor ezbehar larria euki dau eta hil ala biziko operazinoa egin behar deutsie ebakuntza gelan. Kanpoan, aita, zirujau ospetsua, alabearen heriotzeagaz batera bere bizitzea be hutsaren hurrengoa izango ete dan bildur da. Itxaronaldi gogor hori une ezin hobea izango da, alabea jaio zan sasoi eta zirkunstantziak gogora ekarteko; sasoi horretan Angelaren gurasoak txarto pasetan ebilzan eta Timoteok Italia izeneko prostituteari esker topau eban beharrezko maitasun eta gizatasuna. Film honetan pasinoa, mina eta heriotzea buztartzen dira aitaren buruan ...
Inconscientes
2004-10-15 00:00 Zinemea
Pelikula honetako gauza batzuk gustoko izan dodaz. Beharbada, garrantzitsuena antzezle onez hornidutako komedia ironiko bat ikusteko aukerea izan da. Film honen hasikeran zine mutuari eta amaieran mundua bete daben psikologo argentinarrei egindako aitamenak benetako bitxiak dira; filmaren erdian antzezleek egiten daben beharra on-ona da eta alkarrizketak burutsuak eta distiratsutzat hartu daitekez; ganera, personaien jarrera amoral arinak barre eragiteko bidea jorratzen dau. Azken baten, komedia honek ohiko zinean ezarritako arau batzuk urratu eta surrealismotik hurren dagozan ezaugarri batzuk lantzen dauz.
Baina ...
Travisek “Omagh” filman Benetako IRAk egindako atentadua erakutsi dau Donostian
2004-10-15 00:00 Zinemea
“Familiek desbardintasun politiko eta erlijiosoak albo batera itxi doguz, egia eta justizia besterik ez dogu eskatzen. Pelikuleak ni bizi nazen komunidadea erakusten dau, katolikoak, protestanteak... guztiok batuta, eta egoera hori ia bakarra da Ipar Irlandan”> erantsi eban Donostian egindako agerraldian.
Hildakoei justizia egiteko eta batez be euren senideei, atentadu egileak atxilotu arte ez dabela amore emongo azpimarratu dau Gallagherrek.
Joseba Terreros
National Geographicek Guggenheim Bilbao Museoa erakutsiko dau mundu osoan
2004-10-15 00:00 Zinemea
Joseba Terreros
The terminal
2004-10-08 00:00 Zinemea
Spielberg-ek adierazo dau “The terminal” filma ekarpen txiki bat dala munduan irailaren 11tik aurrera gero eta okerrago doazen gauzak orekatzeko. Beraren eretxiz, ikus-entzuleek gizakiaren berezko zintzotasunaren aldeko fabula eta ikuspegi baikorrak behar dabez, personek zoritxarrari aurre egiteko daukien gaitasunean sinistu daigun, egunean-egunean telebistan eta egunkarietan ikusten diranak gorabehera. Beraz, pelikula hau epaitukeran, horixe da kontuan hartu beharreko ikuspuntua.
Egia esan, istorioaren abiapuntua sano originala da eta joko ezin hobea emoteko modukoa: Viktor Navorski-ren ibilbidea, ustez Europako sortaldean dagoan nazino bateko ...
Donostia Zinemaldiaren 52. edizinoa abiada bizian
2004-10-08 00:00 Zinemea
3.000 ikusle
Anoetako belodromoa be zine onenaren lekuko izango da. 400 metro karratuko pantaila erraldoian 3.000 ikusle baino gehiagok hainbat estreinaldi ikusiko dabez. Horrezaz ganera, astelehenetik barikura, etxeko txikienek zazpigarren arteaz gozau ahal izango dabe. Gipuzkoako 25.000 ikasle hurreratuko dira belodromora eurentzat beren beregi preparautako emonaldiak ikusten.
52. edizinoko Donostia Sariak Woody Allen, Anette Bening eta Jeff Bridges aktoreentzat izan dira. Kursaal Jauregian jaso dabez hirurek euskal ikusleek euren beharrari eskainitako sariak. Era berean, Anthony Mann handiari ...
Mar adentro
2004-10-01 00:00 Zinemea
“Niretzat, zuregana ailegetako eta zu ikutzeko metro bi eskas horreek ezinezko bidaia dira, kimera bat, amets bat... Horrexegaitik gura dot hil”
Duda barik, Alejandro Amenábarrek itzelezko doeak daukaz zinegile modura; oraingoan, behinik behin, ondo be ondo frogatu deusku “Mar adentro” lan bikain, eder, zintzo eta, batez be, burutsu honetan. Amenábar gauza izan da ikus-entzuleak sentsibilidade handi eta finez biaje izugarri batetik zehar eroateko, Ramón Sampedrok bizi behar izan eban heriotza trokearen ertzetik zehar, hatan be.
Ganera, Amenábarrek eta beraren ohiko ...
Ekitaldi osoa ondo polita izan zan eta dokumentala benetan ederra, Egilerik ez da hemen aipatzen baina Isabel Urkijo eta Ana...
»» 'Bilboko emakumeak' dokumentala aurkeztuko dabe ...