'Ordago a pequeña' gaur estreinauko dabe
2017-03-15 10:18 ZinemeaOrdago a pequeña dokumentala gaur estreinauko dabe Gasteizen, Kutxaren Fundación Vital-aretoan, iluntzeko 19:00etan.
Aurkezpenean egongo dira Euskadiko eleizbarrutietako ordezkariak eta Lorea Perez de Albeniz dokumentalaren zuzendaria.
Ordago a pequeña dokumentalak, Euskal Herriko historian berebiziko garrantzia izan eben Euskadiko eleizbarrutiko misiolarien lana eta Bittor Garaigordobil Los Rios-eko (Ekuador) gotzain-ohiaren ibilbidea laburbatzen dau.
Bittor Garaigordobilek 102 urte beteko ditu aurten. Gaur egun, Urkiolako Santutegiaren alboan Bizkaiko eleizbarrutiak dauen etxean bizi da, beste abade batzuekaz batera. Afizino handiz jokatzen dau asteroko mus partidea, eta hortik jatorko izenburua dokumentalari. Izan bere, haren ikuspegiak, lan egiteko moduak eta hego amerikan bizi izandako gorabeherek erabateko aldaketea eragin eben beregan eta eleizbarrutiaren jardunean. Ondorioz, ordura arte sekula planteau bako moduan egin eben lan, jarduera barritzaileak eta parte-hartzaileak bultzatuz, bertako bizilagunengaitik erronkea eginaz eta euren kultureagazko errespetuan oinarrituz.
Kontuak kontu, martiaren 19an, goizeko 11:00etan emitiduko dabe dokumentala ETB2n.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!