Obaba
2005-10-14 00:00 Zinemea
Obabako personaiak benetakoaren eta irudizkoaren arteko munduan dagoz, guztiz egiazkoa dan baina amesetakoa dala emoten dauen mugan, hatan be; guztiok dakigu zein dan fikzino leku honen iturburua, baina autortu beharra dago gitxik eukiko leukiela Atxagaren 'Obabakoak' liburuan film baterako oinarri eta abiapuntua topetako ausardia.
Armendarizek adorea dauka eta liburuak erakusten dauen unibersoa irudietan iminteko ataza gatx honi oratu deutso; emoitzea, bada, ona baino hobea izan da. Obaba aurkezteko beharrari abilezia handiz ekin deutso, egunerokotasunari misterio kutsu ederra emonez eta holan ...
Aupa Etxebeste!
2005-10-14 00:00 Zinemea
Euskeraz grabauriko aurreko lana orain dala hamahiru urte egin zan. Halanda ze, euskal zinemearen gaur egungo egoerea ikusita, benetan eskertzekoa da oso-osoan euskera bizi, herrikoi eta onean egindako film hau batez besteko mailearen ganetik egotea.
Unekada zorragarri batzuetan izan ezik, ez da barre zantzoka hasteko pelikulea, baina bai ezpainetan ezin ezabatu daiteken irribarrea marrazteko modukoa. Horretarako, Euskal Herri honetako personen erretratu nahiko garratz eta esperpentikoa egin eta bete-betean asmau dabe. Beharbada, horrexegaitik eretxi deutsagu hain hurreko lana, hain txukuna, hain ...
Donostiako 53. Zinemaldia abian
2005-10-07 00:00 Zinemea
Atzera begirakoak
Zinemaldiak urtero ospatzen dau zinegile batzuen atzera begirakoa eta aurtengoan Abel Ferrara eta Robert Wise zinemagileen filmografiak berrikusiko dira. Ferrarak oraindino lanean jarraitzen dau eta bere azken film luzea, Mary Veneziako Mostran estreinatu eban. Wisek, barriz, bigarren mailako produkzinoak eta ikuskizun handiak buztartu dauz bere filmografian. Orson Wellesen muntaiari lez hasi zan Ciudadano Kane filmean eta ospea lortu eban West Side Story eta Sonrisas y lagrimas filmakaz.
Osogai guztiak prest Donostiako Zinemaldiaren 53. edizino honetarako; daborduko Euskal Herrian ...
Princesas
2005-10-07 00:00 Zinemea
Fernando León de Aranoa bazterreko taldeen bozeroale bihurtu da ostera be 'Princesas' film barri honen bitartez. Pelikula honek prostituta biren bizitzea kontetan deusku eta esanguren ñabardurak ondo be ondo ikusi daitekez film honetan.
Caye eta Zulemaren istorioa, auzo bateko prostituta baten eta horren lehiakide inmigrantearen kontakizun hau, giza bazterkeriaren ganeko narrazinoa da, baina batez be basatzatik sortzen dan adiskidetasunaren narrazinoa eta biek euren bizitzea duintzeko egiten dabezan eginahalen narrazinoa.
Prostituzinoa emakume biak kolpatzen dauzen errealidade bat da, biek daukien bizimodu ...
Darwin's nightmare
2005-09-30 00:00 Zinemea
“Darwin's nightmare” filmak inori interesetan ez jakonaren barri emoteko meritua dauka, bai eta hori guztiori mundu guztiari azaltzeko interesa sortu eragiteko balio ukatuezina be. Dokumental eredugarri honen arretagunea gizateriaren sorleku ahaztuan dago, Afrikan, pribilegiatuen helmuga turistiko bihurtu dana, baina batez be Sartaldeko potentzien zabortegi eta jaki-tokia dana. Pobrezia gorriaren ispilu honek emoten deuskun irudia zeharo garbia da: ahul eta makalenen ondasunak indarrez eta kolonialismo barri nahiz basati baten bitartez ostuten jarraitzen dogunon eskrupulo faltea, egoera hori ontzat emoten dogunon ...
Wilby wonderful
2005-09-30 00:00 Zinemea
"Wilby wonderful" drama gazi-gozoa da, egun bakar batean personen bizimoduak goitik behera irauli daitekezala aditzera emoten dauena. Daniel MacIvor-ek ezer jazoten ez ei dan herri txikietako beste arpegi hori erakutsi gura izan deusku: ustelkeria kasu txikerrak, nortasun sexual gordeak, itxurakerietan diharduen bikotekideak, ama ezkonbakoak, nontzebarriak... Film honetan giza hipokresiaren alderdi guztiak agiri dira.
Halanda ze, drama koral honek hartzen dauzen hogeita lau orduetan herri txiki eta, ustez, lasai honetako lurpeko jazokizun guztien barri eukiko dogu, pasetan dana errez aurreikusi daitekean ...
Frank Miller's Sin City
2005-09-23 00:00 Zinemea
Hasikera batean film honen estetikea deigarri eta erakargarria izanagaitik be, apurka-apurka eta luzemetraiak aurrera egin ahala, konturatzen gara komikiari orpoz orpo jarraitzeko ardura edo obsesino hori istorioa garatzeko benetako galgea dana.
Robert Rodríguezek berak behin baino gehiagotan esan dau komiki bat moldatzeko beharra baino gehiago zinera eroandako komini baten kopia egin gura izan dauela. Ahor dago pelikula honen arrakastea eta akatsa; izan be, 'Sin City' filmak lehenengo unekadan harritzen gaituan arren, estilo berezi honetara ohitzen goazen neurrian, elementu batzuk gogaikarri ...
Sommersturm
2005-09-23 00:00 Zinemea
Honako hau Marco Kreuzpaintner zuzendariak egindako bigarren lana da eta ekoizpen aleman honetako argumentua identidade personala topetako ebagi beharreko bidearen ingurukoa da. Arraunean diharduen lagun biren istorioaz baliatuta, gaztetasunetik heldutasunera doan tarte eta bide gatxaren barri emoten da.
Horretarako, bada, bildurra eta mesfidantzea sortu eragiten dauenari aurre egiteko preminaren ganean egiten da berba; kasu honetan, protagonisteak bere homosexualidadea autortu eta jentaurrean nor eta zer dan erakutsi behar izango dau, bere burua onartzeko eta besteek errespetatzeko bide modura.
Pelikula honetan oso ...
Ninette
2005-09-16 00:00 Zinemea
José Luis Garci beste behin be egin dau zanga antzerkiaren mundura. Oraingoan komedia mueta honek behar dauen ikuspegi erromantiko eta barregarritik oratu deutso lanari. 'Ninette' Mihuraren obra biren moldaketa eta egokitzapen lana da, Mihurak bere gustoko personaia bati eskainia, Lafayette galerietan behar egiten dauen neska burutsu, barregarri, berezko eta erakargarriari, hatan be.
Komedia gozo honetan, Garcik ostera be frogatu deusku pelikulak apaintzeko beharrean ez daukala parekorik. Filma girotzeko egindako lana bikaina da. Bestalde, gidoia abilezia handiagaz egokitzeko gauza izan dira ...
I heart Huckabees
2005-09-16 00:00 Zinemea
Film hau premisa interesgarri batetik abiatzen da: personen bizitza osoa aztertzen daben ikertzaile existentzialen zerbitzuak kontratetako aukerea. Gauzak holan dirala, ustezko osogai filosofikoen atxakian, film honen garapena oso irregularra da. Istorioa nahiko delirantea da eta personaiak guztiz estrafalarioak. Eta munduaren egoerearen eta giza existentziaren ganean berba egikeran, adar jote baten aurrean gagozana jakin arren, pelikulea erritmoa galtzen doa, gogaikarri bihurtzeragino.
Edozelan be, gag eta eszena batzuk nahiko barregarriak dira; ganera, pelikuleak oso antzezle onak daukaz. Gidoiaren eta kontakizunaren gorabeherak albo ...
Tout pour plaire
2005-09-09 00:00 Zinemea
Juliettek (Mathilde Seigner), Florencek (Anne Pa-rillaud) eta Mariek (Judith Godrèche) umetarik ezagutzen dabe alkar. Marie osagilea da eta ospitale publiko batean egiten dau behar. Zortzi urte igaro dira Pierregaz ezkondu zanetik; Pierre pintorea da eta persona goxoa, eztitsua eta barregarria, baina nahiko txarra etxeko zereginetan eta diru kontuetan. Marie ahalegintzen da emakumezko perfektua izaten, baina daborduko hasi da inguruko guztiagaz kantsetan. Florence exekutibo gogotsu eta zorrotz bategaz ezkonduta dago. Lotsatia eta nahiko uzkurra da; urteak egin dauz publizidade agentzia batean ...
Maroa
2005-09-09 00:00 Zinemea
Pelikulea indar eta erritmo biziagaz hasten da, kaleko errealidade gogor eta dramatiko bati oratuta. Zine errealistearen brotxakada arinak jasota, ikus-entzuleak berehala jaubetzen dira Venezuelako bazter auzoetako egoerearen larriaz. Ganera, filmak personaien jokamoldea eta istorioaren nondik norakoak ulertzeko sarrera ezin hobea egin dau.
Edozelan be, mundu zibilizaturako saltoa egiten danean, gidoia une batzuetan gelditu egiten dala emoten dau. Yorlis Domínguez gaztetxuak antzezteko daukan naturaltasun eta berezkotasuna ikaragarria da, kamarea maitemintzeko jaio dala pentsatu leiteke, baina hori guztiori ez da nahikoa Tristán ...
Les poupées russes
2005-09-02 00:00 Zinemea
Persona batzuek arazoez inguratuta biziteko bertutea daukie; itaun egokiak egiten dakie, baina ez dabe asmatzen erantzun zuzenik topetan, beharbada erantzunik ez dagoalako edo maitasunaren eta hartu-emonen eremuan gogoetarako tarterik ez daukagulako.
Cédric Klapisch-ek maitasunaren ganean berba egin gura izan dau, gizonezkoek sentidu ohi daben betiko nahigabeaz, hain zuzen. Gizonaren estereotipo horrek bilatzeari ekin eta, gustetan jakon bikotekidea topetan dauenean, berori itxi eta ostera be hasiko da bilatzen, atzean lagatakoa ordura arteko onena zala pentsau arren.
Filmaren abiapuntua, beraz, nahiko interesgarria ...
Lila dit ça
2005-09-02 00:00 Zinemea
Lolitaren mitoari ostera be oratuz, pantaila handian azaldutako erotismo onaren adibidea dogu film hau. Ziad Doueiri zuzendari libanoarrak Marseillako bazter auzo batera eroan gaitu, neskato ulehori eta erakargarri baten eta Magrebeko jatorria daukan gazte argi baten arteko hartu-emonen ganeko istorio bikain hau kontetako.
Pelikula honen bidaian, eremu bi bereiztu daitekez argi eta garbi. Alde batetik, idazlea izan gura dauen gazte magrebtarrarenaren eta Lilaren arteko lotura erdibero, erdilizun baina batez be erdixaloa eta surrealistea daukaguz. Beste aldetik, bigarren plano batean arabiar ...
Son of the Mask
2005-08-26 00:00 Zinemea
Urte batzuk igaro dira 'Maskara' izeneko film arrakastatsua ikusteko aukerea euki genduanetik; Chuck Russell-en film horrek hirurehun eta berrogeita hamar miloe dolar batu ebazan mundu osoan, eta, hari esker, Jim Carrey histrionikoa eta Cameron Diaz erakargarria ezagutu ahal izan genduzan. Sekula ezin izan dot ulertu film horrek zergaitik sortu eragin eban hainbesteko ikusminik; beharbada dan-dana sasoi horretan erabilitako efektu berezi barritzaile, landu eta onen ondorioetariko bat izan zan.
Oraingo film honek, ostera, ez dau aurrekoaren arrakastea jadetsi; Estadu Batuetan hamazazpi ...
Armendarizen Zinemaldia
2005-08-19 00:00 Zinemea
Robert Wise eta Abel Ferrarari buruzko ziklo bana
Armendarizen lanak ez eze, Zinemaldiak beste hainbat persona ezagunen beharrak be ekarriko dauz Donostiara. Esaterako, Robert Wise eta Abel Ferrara. Bien ganeako atzera begirako bana eskainiko deutse jaialdiak.
B serieko produkzino txikiei ekin eta mundu osoan oihartzuna euki eben “West Side Story” eta “The Sound of Music” musikalen egilea da Robert Wise (Indiana, 1914). Klasiko bat. Orson Wellesen gidaritzapean jardun eban bere ibilbidearen hasikeran, eta hortik aurrera 40 film egin dauz, genero ...
Fantastic Four
2005-08-19 00:00 Zinemea
Pantaila handira superprodukzinoaren itxurapean eroandako komikirik gehienen kasuetan lez, filmaren narrazino egituran bilbera sartzeko nahiko sarrera luzea behar da. Tarte horretan personaiak eta euren botereak ezagutu, onak eta txarrak bereiztu eta guztien arteko hartu-emonen barri jakingo dogu. Kasu honetan, dana dala, akatsa horixe da: filmak ez daki sarrera horretatik aurrera egiten. Kontakizunaren mamina eta igarobidea hasikerako eremu horretan gelditzen da eta ezin deutso iges egin. Ondorioz, ez da agertuko pelikula mueta honeetan guztiz garrantzitsua eta ezinbestekoa dan faktorea: ezustea.
Pelikulearen ...
Aizpea Goenagak Bernardo Atxagaren nobelan oinarritutako filma zuzenduko dau
2005-08-12 00:00 Zinemea
Joseba Terreros
Ekitaldi osoa ondo polita izan zan eta dokumentala benetan ederra, Egilerik ez da hemen aipatzen baina Isabel Urkijo eta Ana...
»» 'Bilboko emakumeak' dokumentala aurkeztuko dabe ...