Martxan Cortada 2016, Gasteizko Film Laburen Jaialdia

Bizkaie! 2016-12-01 10:06   Zinemea

Aurten, XX. Cortada Jaialdian 1.278 lan jaso ditue, hau da, igaz baino 843 film labur gehiago.

CortadaGasteizko Film Laburen Jaialdiak 20 urte bete ditu dagoeneko. Urrun gelditu da 1997. urtea, hau da, zinemazale gasteiztar batzuek Paco Valderrama kazetariaren laguntzaz sariketa hau abian jarri eben urtea. Handik hogei urtera, jaialdiak AIC Film Laburren Industriaren Alkartearen kalidadte ziurtagiria lortu dau eta Goya eta Forqué sariketakaz be esku-hartzen dau.

2015ean, 533 lanek emon eben izena eta aurten, barriz, 1.278 lan jaso dira, hau da, 843 film labur gehiago. Hautatutako 98 pelikulak aukeratu dituan batzordeak joandako urteetan baino gatxago izan dau aurten, izan be, kopuruak nabarmen egin dau gora eta lanon kalidadea be ez da makala izan. Hone hemen 20. edizinorako aukeratutako film laburrak.

Jaialdiak ohiko atalak izango ditu aurten be: Fikzinoa, Animazinoa, Dokumentala, Gureak, Hemengoak, Unilabur eta Ehulabur (azken bi horreek oihartzun zabala izan eben aurreko bi urteetan). Holan, unibersidadteko gazteak animau nahi ditue jaialdiotan parte hartu eta zinemea egin deien.

Euskerearen alde egingo dau jaialdiak aurten be eta, esangura horretan, barriro antolatu dabe Gureak, euskal film laburren eguna, euskerearen erabilerea sustatzeko ohiko bideo maratoiagaz batera, abenduaren 2an. Bestalde, Freaky Gauak (aurten abenduaren 3an egingo da, zapatuan) ekimenagaz zarratuko dabe aurtengo jaialdia.

Jentea animau nahi dabe antolatzaileek, ikusleak diralako Cortada Jaialdiaren motor garrantzitsuena, Letren Fakultadeko Areto Nagusira joan daitezan hilaren 29an eta Dendarabako Fundación Vital gelara zemendiaren 30etik abenduaren 3ra bitartean, formatu txikiko zinema onenaz gozau deien eta urte honeeta hainbeste poz emon deuskuen zinemagile barriei txalo egitera.


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu