Bilbao Mendi Film Festival Mexikora helduko da lehen aldiz
2016-03-01 14:05 ZinemeaMartiaren 1ean eta 3an, lau film erakutsiko ditue Mexikon. Bilbao Mendi Film Festival erreferentzia da nazinoartean mendiko zinemagintzan eta horren erakusgarri, euskal produkzinoa eta zuzendaritzea daben lau pelikula eskainiko ditu Mexikoko 24 uritan, jaialdiko ale onenetakoak batzen dituan erakusketa bat zabalduz eta Euskadi sustatuz bidenabar.
Zabalik dago 2016ko Kimuak egitasmoan izena emoteko epea
2016-03-01 13:14 ZinemeaKimuak egitasmoaren 2016ko edizinora film laburrak aurkezteko epea martiaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean egongo da zabalik.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez eta Euskadiko Filmategia Fundazinoaren laguntzinoagaz antolatutako programa honek euskal film laburren sustapena eta banaketea dau helburu.
Zinegoak Festibalak Euskadiko hogeita zazpi udalerritara eroango dau sexu aniztasuna jorratzen dauen zinemea
2016-02-29 16:48 ZinemeaZinegoak Hedapena programeak salto nabarmena emon dau, eta igaz 14 udalerritan eskaini bazituen filmak aurten 30etan eskainiko dira, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan. Berdinduk, LGTB kolektiboari arreta emoteko zerbitzuak eskaintzen dauen laguntza sendoari esker, posible izan da herri gehiagotan egotea eta filmak euskerazko azpitituluakaz emotea.
Zinemarako laguntzen sistema barria aztertu dau IBAIAk
2016-02-25 11:06 ZinemeaHelburua zinemarako laguntzen eredu barria eta foru-araudian produkzino zinematografikoetan egindako inbersinoakaitiko zerga-kenkariei jagokenez aurreikusitako aldaketak ezagutzera emotea eta Euskadiko sistemara egokitzeko dagozan preminak aztertzea izan da, era horretara, gure sistemea optimizau eta indartzeko, eta beharrezkoa dan segurtasun juridikoa emoteko.
Rose Troche zinemagileak Zinegoak-en Ohorezko Saria jaso dau
2016-02-22 13:48 ZinemeaBilbora etorri da Rose Troche zinemagile estadubatuarra, Zinegoak jaialdiaren Ohorezko Saria jasoteko. Filmen eta telesailen bidez lesbianei gizartean euren lekua emoten eta emakume homosexualak ahalduntzen Trochek egin dauen ekarpena saritu nahi dabe antolatzaileek. Bere lanagaz lortu dauen oihartzuna ez ebala espero autortu dau Trochek eta asko pozten dala lesbianak ikusgarriago bihurtzen lagundu izanaz.
Amama, Jai Alai Blues eta Gure Sorlekuaren Bila izan dira Zinemaldia.Cat jaialdiko Urrezko Txapelen irabazleak
2016-02-22 11:58 ZinemeaDomeka gau honetan Amama filmak beste sari bat jaso dau. Asier Altunak zuzendutako pelikuleak Bartzelonako Euskal Etxeak antolatutako Zinemaldia.Cat jaialdiko Fikzinozko Pelikularik Onenari Euskadi Basque Country-Urrezko Txapela irabazi dau.
Euskal eskulturea zinemearen bidez errepasauko dau Rekalde aretoak
2016-02-16 09:51 ZinemeaGaur, martitzena, hasita, zortzi saioko zikloa eskainiko dabe Bilboko Rekalde aretoan, Eskulturea Euskadin zinemearen bitartez izenburupean. Bertoko eskultore ezagunenen ibilbidea eta joera artistiko nagusiak ezagutzeko filmak emongo ditue, adituen azalpen eta guzti. Lehenengo saioan, La pasion de Camile Claudel emongo dabe.
Euskerazko Film Laburren Zirkuitua, Laburbira, 27 herritara helduko da aurten
2016-02-15 10:56 ZinemeaZezeilaren 25ean hasi eta apirilera bitartean, euskerazko zortzi film labur herririk herri ibiliko dira, Euskalzaleen Topaguneak antolatutako Laburbira zikloan. Aurtengo edizinoa 13.a izango da eta 27 geldialdi aurrikusi ditue Euskal Herriko beste horrenbeste herritan. Euskerazko ikus-entzunezko lan barri eta kalidadekoak zabaltzea da Laburbiraren helburua.
'Truman' filma nagusi, 5 Goya sari irabazita
2016-02-08 10:18 ZinemeaTruman izan da 2016ko Goya sarien 30. edizinoko protagonista nagusia, izan be, bost sari irabazi ditu, Cesc Gay zuzendariaren Truman filmak 6 izendapen zituan eta 5 sari eroan ditu: Film Onenarena, Zuzendari Onenarena, Jatorrizko Gidoi Onenarena, Gizonezko Aktore Nagusi Onenarena (Ricardo Darin) eta Antzeztaldeko Gizonezko Aktore Onenarena (Javier Camara).
BilbaoArtek Bilbo eta Santander arteko 'Frontera imaginaria' proiektuko 5 ikus-entzunezko estreinauko ditu
2016-02-03 14:09 ZinemeaBost ikus-entzunezko proiektauko dira, uri bien artean dagoan distantzia emozionala eta fisikoa murrizteko eta arintzeko asmoagaz. Hamar minutuko iraupena dauka pieza bakotxak eta talde artistiko bien arteko lanari esker sortu dira.
Euskal Herriko dozena bat film emongo ditue Bartzelonan, Zinemaldia.cat jaialdian
2016-02-02 17:27 ZinemeaHamaikagarren edizinoa beteko dau Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen dauen ziklo horrek. Zezeilaren 5etik 26ra bitartean egingo dabe Zinemaldia.cat eta hamabi film lehiatuko dira sail ofizialean: Zazpi dokumentalen atalean eta beste bostak fikzinoan. Euskal Herrian sortutako ikus-entzunezko lanik barrienak Kataluniako publikoari hurreratzea da jaialdiaren helburua.
'The L Word' telesailaren egile Rose Trochek Zinegoak Ohorezko Saria jasoko dau
2016-02-02 13:50 ZinemeaRose Troche (Chicago, 1964) zuzendari, produktore eta gidoigileak ohorezko saria jasoko dau Zinegoakeko hamahirugarren edizinoan. Holan, gaylesbotrans bilboko zinema festibalak emakume zuzendari, produktore eta gidoigileek ikus-entzunezkoaren industrian daben garrantzia nabarmendu eta aldarrikatu nahi izan dau lehiaketako zuzendari Pau Guillének
Italiako zinemagintza garaikidea Bilbora helduko da Zinecitta zikloari esker
2016-02-01 17:09 ZinemeaZezeilaren 2tik 4ra egingo dabe Bilboko BBK Aretoan Zinecitta zikloa. Egunero film bat proiektauko da, bakotxa genero batekoa. Holan, gaur eguneko Italiako zinemea zertan dan erakutsi nahi dabe. Euskaditalia kultur espazioak antolatu dau ekimena, Bilboko Udalaren, BBKren, Zinebiren eta Erromako Istituto Luce erakundearen laguntzinoagaz.
'Grecia: Reinventarse para sobrevivir' filma Bilbon ikusgai 'Hileko Dokumentala' zikloaren barruan
2016-01-27 11:38 ZinemeaHileko Dokumentala, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak, Zinebik, urte osoan zehar bere programazinoari jarraipena emoteko antolatutako estreinaldien zikloak, Elena Zervopoulouk zuzendutako Grecia: Reinventarse para sobrevivir (2014. 78 minutu) greziar filma eskainiko dau urtarrilaren 28an, eguenean, 20:00retan.
Gizarte Zinema Zikloa hasiko da asteburuan Sopelan
2016-01-22 14:19 ZinemeaHainbat herrialdetako egoerea ezagutzeko balio daben kalidadezko bost film emongo ditue, zapatuan, urtarrilak 23, hasi eta maiatzera bitartean. Sopelako Udalak aurreratu dauenez, jatorrizko bersinoan eta euskerazko azpitituluakaz emongo dira pelikulak. Hasteko, lehenengo saioan Fenix 11-23 kataluniarra emongo dabe.
Iñarrituren 'The Revenant'-ek hamabi izendapen lortu ditu Oscar sarietarako
2016-01-14 17:12 ZinemeaZezeilaren amaieran banatuko ditue aurtengo Oscar sariak, AEBetako Los Angeles urian. Hautagaien barri emon dabe eta Alejandro Gonzalez Iñarrituren The Revenant filmak lortu dau izendapen gehien, hamabi. Mad Max Fury Road-ek hamar hautagaitza izango ditu.
Iñarrituren 'El Renacido' filmak irabazi ditu Urrezko Globoetako sari nagusiak
2016-01-11 11:20 ZinemeaEstadu Batuetan antolatzen diran Urrezko Globoen aurtengo edizinoan Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikarra izan da protagonista nagusia. Berak zuzendutako El Renacido filmak sari garrantzitsuenetako batzuk lortu ditu. Film dramatiko, zuzendari eta gizonezko aktore onenaren sariak izan dira film horrentzat. Komediako film onenaren saria, dana dala, Ridley Scotten The Martian-k lortu dau.
Dock of the Bay, musikearen ganeko dokumentalen Donostiako jaialdia urtarrilaren 9tik 16ra
2016-01-08 14:37 ZinemeaCan’t stand losing you The Police talde mitikoaren ganeko dokumentala be eskainiko dabe, euskal zinema-aretoetan lehenengoz, izan be, 2013koa izan arren, orain arte ez dau banatzailerik izan lan horrek. Era berean, Salir de casa David Truebak Fran Nixon asturiar musikariari eginiko omenaldia estreinauko dabe.
'Zinema Euskaraz' programeagaz segiduko dau Bilboko Udalak
2016-01-07 13:44 ZinemeaAurreko urteetako edizinoen arrakastea ikusita, aurten be martxan ipiniko dau Bilboko Udalak Zinema Euskaraz egitasmoa. Holan, uriko ikastetxeetako neska-mutilek euskerazko pelikulak ikusi ahal izango ditue pantaila handian. Dagoeneko, 33 zentrok emon dabe parte hartzeko izena. Maiatzera bitartean izango dira saioak, Bilboko Golem zinema-aretoan.
‘Amama’ filmaren zuzendariak jasoko dau aurten Enba sindikatuaren ‘Baserritarron Laguna’ saria
2015-12-30 09:57 ZinemeaAmama filmaren zuzendaria dan Asier Altunak jasoko dau aurten Baserriton Laguna saria, Euskal Nekazarien Batasunaren (ENBA) eskutik, haren produkzinoan baserri mundua, euskal tradizinoak eta landa kulturea goraipatzeagaitik.
Ekitaldi osoa ondo polita izan zan eta dokumentala benetan ederra, Egilerik ez da hemen aipatzen baina Isabel Urkijo eta Ana...
»» 'Bilboko emakumeak' dokumentala aurkeztuko dabe ...