Lekeitioko 39. Euskal Zine Bilerea urriaren 16tik 23ra bitartean dator aurten
2016-09-28 08:45 ZinemeaAurreko urteetan baino lehenago datorren 39. edizino honetan, 50 lanetik gora jaso dira eta horreetatik guztietatik 32 film izan dira onartuak lehiaketan parte hartzeko: 11 lan profesional eta 21 lan amateur.
'La isla del viento' filmaren emonaldi berezia Unamunoren Eguna ospatzeko
2016-09-27 12:49 ZinemeaManuel Menchónen lehenengo film luzea zemendiaren 18an estreinauko da Estadu osoko zinema-aretoetan, baina eguen honetan Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan ikusi ahal izango da.
Urrezko Maskorra, 'I'am not madame Bovary' txinatarrak eroan dau
2016-09-26 08:50 ZinemeaZuzendari onena Hong Sang-soo, emakumezko aktore onena Fan Bingbing eta gizonezko aktore onena Eduard Fernandez izan dira, Bille August buru izan dauen epaimahaiaren eretxiz.
Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide jaialdiak urriaren 14an zabalduko dau bere programazinoa
2016-09-23 10:51 ZinemeaBilbaoArte aretoak jantza garaikideari eskainitako zinema zikloa jasoko dau urriaren 14tik 24ra, hamaika film eskainiz (dokumentalak, koreografiak eta bideo-sorkuntzak).
Sigourney Weaverrek gaur jasoko dau Donostia saria
2016-09-21 13:41 ZinemeaOscar sarietarako izendapenak jaso eta Urrezko Globoa irabazi dauen Sigourney Weaver aktoreak Donostiako Zinemaldiak emoten dauen ohorezko sari garrantzitsuena jasoko dau gaur.
'Ramon Barea maite zaitut'
2016-09-21 12:11 ZinemeaRamón Barea aktore eta errealizadoreak Zinemira saria jaso dau bart, bilbotarra Nuria Espertegaz batera, Madrilen Mario Gasen Incendios lana antzezten egoan bitartean. Irene Bau aktoreak jaso dau saria, haren izenean.
Donostiako Zinemaldiak UPV/EHUko lau irakaslek zuzendutako pelikulak proiektauko ditu
2016-09-20 11:03 ZinemeaAukeratutako piezak Irrintziaren Oihartzunak, Pelota II, Beti bezperako koplak eta Hileta dira, danak Zinemira sailekoak.
Emma Suárezek, Mireia Gabilondok eta Cayetana Guillén Cuervok aurkeztuko dabe Donostiako 64. Zinemaldiaren inaugurazino-galea
2016-09-16 09:36 ZinemeaDonostiako 64. Zinemaldiaren inaugurazinoa gaur, irailaren 16an, izango da, 21:00etan, Kursaal auditoriumean. Hilaren 24ra arte, 200 film baino gehiago izango dira ikusgai, horreetatik 25 Sail Ofizialean.
Euskal zinemea sustatu eta euskerazko zinemea Frantzian eta Iparralden zabaltzeko hitzarmena sinatu dabe
2016-09-14 15:48 ZinemeaLurraldetasunaren aldetik, mugak gainditzea dakar; euskal zinemearen edo euskerazko zinemearen banaketan aurrera pausu handia da; sektoreko profesionalen lana balioan jarten da; eta, batez be, gure profesionalek egiten daben lana zabaltzeko bidea jarri da.
'Bilbo Pantaila Handian' zinema zikloa: irailaren 29tik zemendiaren 3ra
2016-09-14 12:48 ZinemeaHelburuak bi dira: ikusleei Bilboko kaleetan azken urteotan egin izan diran hainbat film erakutsi eta, bidez batez, produkzino horreen egileakaz geure zinemagintezari buruz eztabaidatu.
Ingurumenari ekarpen handia egiten deutson proiektua: GUtik ZURA
2016-09-13 10:19 ZinemeaGUtik ZURA proiektuaren barruan da GUtik ZURA filma, egurra eta euskal gizartearen arteko hartu-emon eta balioen lehena, oraina eta etorkizuna herriratzen dauen filma.
Azkuna Zentroak Jose Mari Zabala irundarrari eskainitako zinema zikloa antolatu dau
2016-09-12 12:19 ZinemeaBilboko Azkuna Zentroko Zinematekeak Jose Mari Zabala (Irun, 1949) artista esperimentalaren lana aurkeztuko dau hilaren 13, 14 eta 15ean.
Bilbao Bizkaia Design Council erakundeak ikus-entzunezkoen sektorea sustatu gura dau urian eta lurraldean
2016-09-09 13:05 ZinemeaBizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak sustatuko erakundeak bilerea egin dau Koldo Serra Gernika filmaren zuzendariagaz eta José Alba produktoreagaz eta Peter Welter Juego de Tronos telesailaren Espainiako produktoreagaz.
4.109 film labur izango dira aurten 58. Zinebin
2016-09-08 13:27 ZinemeaOscar Mariné diseinugile eta ilustratzaileak egin eta lehiaketea iragarten dauen kartelak, orain urte bi hildako Philip Seymour Hoffman antzezlearen irudi bat hartu dau oinarri.
'Printze Txikia', barikuan estreinauko da euskeraz
2016-09-08 08:49 ZinemeaZineuskadik sustatzen dauen Zinema Euskaraz programeari esker, bihar, irailak 9, Printze Txikia filma zinema-aretoetara helduko da euskeraz.
'Gernika' filma Bilbon estreinau dabe
2016-09-07 16:44 ZinemeaKoldo Serra bilbotarraren Gernika filma datorren barikuan, hilaren 9an, izango da zinema-aretoetan.
Pedro Almodóvarren 'Julieta' filma izango da Oscarretan Espainia ordezkatuko dauena
2016-09-07 15:51 ZinemeaZinema Akademiak Emma Suárez protagonista dauen Julieta filma aukeratu dau, Oscar sarien 89. edizinoan, ingelesez ez dan film onenaren kategorian lehiatzeko.
Bille August izango da epaimahaiburu Zinemaldian
2016-09-05 10:27 ZinemeaIrailaren 16tik 24ra izango dan Donostiako 64. Zinemaldian inoiz baino izar gehiago izango dirala adierazo dau Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak.
Bideodromo, bideo eta zinema esperimentalaren jaialdia, irailean BilbaoArten
2016-08-31 09:57 ZinemeaFormatu eta genero ugaritako lan esperimentalak ikusi ahal izango dira BilbaoArte galerian, irailaren 9tik. Film finalistak hilaren 26an proiektauko ditue.
Getxoko Film Laburren Express lehiaketan izena emoteko epea abuztuaren 31n hasiko da
2016-08-30 10:23 ZinemeaLehenengo aldiz egingo dabe lehiaketea irailaren 30etik urriaren 2ra, Areetako Andres Isasi musika eskolan. Izen emotea irailaren 26ra arte egongo da zabalik.
Ekitaldi osoa ondo polita izan zan eta dokumentala benetan ederra, Egilerik ez da hemen aipatzen baina Isabel Urkijo eta Ana...
»» 'Bilboko emakumeak' dokumentala aurkeztuko dabe ...