David R. L. irundarraren 'La noche del raton' filmaren estreinaldia eskainiko dau Fant 21 zinemaldiak
2015-03-25 14:41 ZinemeaJoan dan zezeilean Santa Barbara SBIFF (Los Angeles) Jaialdian estreinau ondoren, La noche del ratón Bilbon ikusi ahal izango da Espainian lehen aldiz, Fant 21 zinemaldiaren barruan, maiatzaren 21ean (gaueko 22:00etan), talde osoaren presentziagaz. David R. L. irundarrak zuzendu eta Asier Vázquezek produzidu dauen filmaren protagonistak Unai García eta Miriam Cabeza antzezleak dira.
Hemen da Laburbira 2015
2015-03-03 09:52 ZinemeaHamabigarrenez heldu da XII. Laburbira, film laburren zirkuitua, euskerazko zinemagintzearen perla txikiak ikus-entzuleei eskaintzera. 2015eko martiaren 4tik 28ra, 29 herritan izango da zirkuitua. Martiaren 4an, Ordizian izango dan lehen emonaldia.
Zabalik dago Kimuak 2015 egitasmoan izena emoteko epea
2015-03-02 10:19 ZinemeaEuskal film laburren sustapena eta banaketea helburu dituan Kimuak egitasmoaren 2015ko edizinora film laburrak aurkezteko epea martiaren 2an hasi eta maiatzaren 29ra bitartean egongo da zabalik.
‘Chez les basques’ zinema zikloa Bilbora etorriko da
2015-02-27 11:23 ZinemeaEuskal Herriko Unibersidadearen eta Punto de Vista Nazinoarteko Zinema Festibalaren arteko kolaborazinoari esker, film batzuk pantailaratuko dira Bizkaia Aretoan, eta horri lotuta euskerazko jardunaldiak izango dira Bernardo Atxaga, Amets Arzallus eta Oskar Alegria hizlariakaz.
M. Night Shyamalanen 'Wayward Pines' telesaila Bilboko FANTen estreinauko dabe
2015-02-24 11:37 ZinemeaFANT Bilboko Fantasiazko Zinemaldia maiatzaren 2tik 15era bitartean egingo dabe, eta daborduko hasi dira egitarauaren barri emoten. Hilaren 14an, M. Night Shyamalan zinemagilearen Wayward Pines telesaila estreinauko dabe, eta, ganera, Bibon AEBetan baino bederatzi ordu lehenago ikusi ahal izango da, jaialdiaren arduradunek jakinarazo dabenez.
'Zinema ziztadak' lelopean, badator VIII. Huhezinema
2015-02-17 16:40 ZinemeaHuhezinema, Euskal Film Laburren Jaialdiaren zortzigarren edizinoa 2015eko apirilaren 28tik 30era bitartean ospatuko da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean. Huhezinema freskotasunez dator, ikus-entzunezko bederatzi ikaslek osotzen daben lan-talde barriagaz eta Iban del Campo irakaslearen urteroko laguntzinoagaz.
'Eskorbuto, la mas macabra de las vidas' lanak irabazi dau 2015eko Dock of the Bay saria
2015-01-19 14:50 ZinemeaKiko Grauren Eskorbuto, la mas macabra de las vidas lanak irabazi dau Dock of the Bay, musika dokumentalen Donostiako jaialdiko sari nagusia, Ez fikzinozko ariketa erradikala izateagaitik eta bandearen punk espiritua azaldu eta transmitiduteko helburua izateagaitik generoz kanpoko muntaketeagaz.
Amphitryon eta BIdeOtik programak martxan jarriko ditue Bilboko Alondigan
2015-01-13 16:51 ZinemeaUrtarrilaren 13an, BIdeOtik hasiko da, ikus-entzunezko bestelako narratibei begira jarrita, bideoaren bidez inguruan doguna erregistrau eta irudikatzeko modu barriak ekarriko deuskuzan zikloa.
Bestalde, Amphitryon programea jarri da abian, euskal arte eszenikoen mobikortasuna eta nazinoartekotzea bultzatzeko asmoz. Zikloa urtarrilaren 17an hasiko da In Between ikuskizunagaz.
Miguel Albaladejo zuzendariak jasoko dau Zinegoak 2015eko Ohorezko Saria
2015-01-12 10:43 ZinemeaLuis Miguel Albaladejo 1966an jaio zan Alacanteko herri batean eta zinemeagazko pasinoa txikitatik jatorko. Haren familiak zinema-areto bat eukan eta anaia nagusia programatzailea zan. Albaladejok bere gaztaroa Buñuel, Bertolucci, Kubrick, Pasolini, Woody Allen, Truffaut, Fassbinder eta 70. hamarkadako hainbat zuzendari nabarmenen lanak ikusten emon eban.
'Loreak', pelikula onenaren Goya sarirako hautagai
2015-01-07 14:52 ZinemeaJon Garaño eta Jose Mari Goenagak zuzendutako Loreak beharra Espainiako Zinema Akademiak antolatzen dauen Goya sarietan film onenarena irabazteko lehian izango da, El Niño, La isla mínima, Relatos salvajes eta Magical Girl pelikulakaz batera. Izentapen gehien La isla mínima beharrak ditu, 17, danetara; El Niño-k, barriz, 16.
Zinegoak Bilboko gaylesbotrans jaialdia hainbat barrikuntzagaz dator
2015-01-02 14:44 Zinemea2015eko urtarrilaren 26tik zezeilaren 2ra egingo da 12. Zinegoak Bilboko gaylesbotrans jaialdia. Hegoak alkarte antolatzaileak jakinarazo dauenez, barritasun ugari izango dira edizino honetan. Aurtengo kartela Gorka Olmo euskal artisteak egin dau. Euskerearen presentzia handiagoa izango da, izan be, euskeraz azpititulautako hiru ziklo izango dira ikusgai.
Werner Herzog zinemagilearen ganeko mintegia, irailean, Bilbao Arten
2012-08-09 15:42 ZinemeaAngel Sala goidoilari eta zinema-kritikariak Werner Herzog zinemagilearen ganeko mintegia emongo dau irailaren 10ean eta 11 Bilbao Arte Fundazinoaren egoitzan. Ikastaroa doban da, baina izena emon behar da derrigor, irailaren 8a baino lehen.
Badator Zinegoak 2010
2010-01-21 14:56 ZinemeaZinegoak aurten urtarrilaren 29tik zezeilaren 6ra izango da upealako eskaintzeagaz: film luzeak 14 izango dira, lehiaketan 13; dokumentalak 8, danak lehiaketan; film laburrak 30, danak lehiaketan; 8 lan OFF Zinegoak-en (lehiaketaz kanpo); eta '20 urte Harresirik gabe' sesio berezian film luze bat.
Paul Thomas Andersonek jasoko dau Zinemaldiko Fibresci sari nagusia
2008-09-02 13:05 ZinemeaPaul Thomas Anderson zuzendariak Fipresci sari nagusia jasoko dau Donostia Zinemaldian, nazinoarteko kritikak There Will Be Blood (2007) urteko filmik onena dala ebatzi dau eta.
Irailaren 20tik 29ra 15 herrialdeetako 19 film lehiatuko dira Donostiako Zinemaldian
2007-08-27 02:00 ZinemeaDavid Cronenberg, John Sayles, Wayne Wang, Nick Broomfield edo Manuel Poirier zuzendari ezagunek euren lanak erakutsiko ditue Donostiako Zinemaldian.
Ekitaldi osoa ondo polita izan zan eta dokumentala benetan ederra, Egilerik ez da hemen aipatzen baina Isabel Urkijo eta Ana...
»» 'Bilboko emakumeak' dokumentala aurkeztuko dabe ...