Euskerazko azpitituludun zinemea, BilbaoArten

Bizkaie! 2018-02-12 13:42   Zinemea

Martitik abendura, hileko lehenengo martitzenetan izango dira saioak.

'Itzaletan egiten duguna' izango da zikloko lehenengo filma | Ikusi handiago | Argazki originala

Publiko euskaldunari atzerriko zinemagintzea hurreratzeko ziklo barri bat sortu dabe BilbaoArte-k eta Filmazpit-ek. Lehen martitzeneko hitzordua izenburua ipini deutsie, hileko lehenengo martitzenetan izango diralako proiekzinoak, martian hasita, BilbaoArte-k Urazurrutia kalean dauen egoitzan. Sartzea doban izango da.

Hortaz, hamar film aukeratu ditue, abendura arteko egitaraua dalako. Hainbat herrialdetako pelikulak dira, jatorrizko bersinoan emongo ditue eta, beraz, publikoak hizkuntza ugari entzun ahal izango ditu. Hori bai, azpitituluak euskeraz egongo dira. Ikusle euskaldunentzako genero arteko ibilbide zorabiagarri bat izango dala agindu dabe antolatzaileek. Azken hamarkadan egindako filmak aukeratu ditue ziklorako. Hauxe egutegia:

- Martiak 6: Itzaletan egiten duguna (ingelesez). Zuz: Jemaine Clement, Taika Waititi.

- Apirilak 3: Papusza (polonieraz eta romaniz). Zuz: Joanna Kos-Krauze, Krzysztof Krauze.

- Maiatzak 8: Eskerrik asko, ugazaba! (frantsesez). Zuz: François Ruffin.

- Bagilak 5: Falta den irudia (frantsesez). Zuz: Rithy Pahn.

- Garagarrilak 3: Janis (ingelesez). Zuz: Amy Berg.

- Abuztuak 7: Intziria (koreeraz). Zuz: Na Hong-Jin.

- Irailak 4: Eztia (italieraz). Zuz: Valeria Golino.

- Urriak 2: Horma artean (frantsesez). Zuz: Laurent Cantet.

- Zezeilak 6: Hannah Arendt (alemanieraz, frantsesez, ingelesez eta hebreeraz). Zuz: Margarethe Von Trotta.

- Abenduak 4: Aintza (bulgarieraz). Zuz: Kristina Grozeva, Petar Valchanov.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu