Film laburrak aire zabalean, Arabako Korterraza zikloan

Bizkaie! 2016-06-30 08:30   Zinemea

Garagarrilaren 1etik irailaren 3ra, Arabako 22 herritan egingo ditue proiekzinoak. Korterraza lehiaketara aurkeztutako lanik onenak ikusi ahal izango dira, doban.

Zinegoak Malaboko Kultur Adierazpenaren I. Astean egongo da euskal zinemari buruzko ziklo bategaz

Bizkaie! 2016-06-28 12:28   Zinemea

Orain arte ez da holakorik egin Saharaz hegoaldeko Afrikan, eta berebiziko garrantzia dauka ahal dan neurrian ereiten joateak.

Siriako gerrea maitasunaren ikuspegitik lantzen dauen 'A Syrian love story filma ikusgai Hileko Dokumentala zikloaren barruan

Bizkaie! 2016-06-28 09:27   Zinemea

A Syrian love story filma eguen honetan, bagilaren 30ean emongo dabe Bilboko Multicine 7. aretoan  (Jose Maria Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan, ingeleseko, arabierazko eta frantseseko jatorrizko bersinoan, gaztelaniazko azpi-tituluakaz.

Carlo Pedersoli 'Bud Spencer' aktorea hil da

Bizkaie! 2016-06-28 08:46   Zinemea

Aktore italiarrak 50 bat pelikulatan eta telesailetan parte hartu eban.

'Phantom Boy' filma euskeraz

Bizkaie! 2016-06-16 12:10   Zinemea

Zineuskadik sustatzen dauen Zinema Euskaraz programeari esker, datorren eguaztenean, bagilaren 22an, Phamtom Boy animazinoko filma zinema-aretoetara helduko da euskeraz.

Hemen da XIV. Surfilmfestibal

Bizkaie! 2016-06-20 12:43   Zinemea

Patagonia etxearen babesari esker, hemen da Donostiako Surfilmfestibal 14: hausnarketa, salaketa, eztabaida eta gozamenerako proposamen fresko-freskoa, bagilaren 22tik 26ra, hain zuzen be.

Basque Audiovisual markapean, hamaika euskal produktora Arroxelako azokan

Bizkaie! 2016-06-17 08:55   Zinemea

Ikus-entzunezko sektorearen biltzar garrantzitsuenetako bat da Frantzia mendebaldeko Arroxela uriko Sunny Side of the Doc, dokumentalei eskainitakoa. Hamaika euskal produktorak euren lanak erakutsiko ditue, bagilaren 20tik 23ra.

'Albert' filma euskeraz estreinauko dabe barikuan

Bizkaie! 2016-06-07 13:10   Zinemea

Albert aurten diruz laguntzen dan bosgarren filma da. Aurreko laurak Iparraldeko Norman, Egun handia, Oker eta Tximinoen Erresuma izan ziran.

'Akabuko Martxea' dokumentala aurkeztu dabe

Bizkaie! 2016-06-07 08:39   Zinemea

Akabuko Martxea ordubeteko dokumentala da, eta Dominica, zortzi minutukoa. Datorren zapatuan, bagilaren 11n, 20:00etan, Getxoko Biotz Alai plazan proiektauko ditue biak.

'Tximinoen Erresuma' bagilaren 3an estreinauko da zinema-aretoetan

Bizkaie! 2016-06-01 12:26   Zinemea

Tximinoen Erresuma aurten diruz laguntzen dan laugarren filma da. Aurreko hirurak Iparraldeko Norman, Egun handia eta Oker izan ziran.

‘Zinema kantxara’ zikloa bagileko eguenetan, Tabakalerako zinema-aretoan

Bizkaie! 2016-06-01 10:28   Zinemea

Zikloa bagilaren 2an abiatuko da eta Xabier Euzkitze kazetari eta euskal pelotan adituak aurkeztuko dau lehen saioa.

Caostica, film laburren eta bideoklipen jaialdia egingo dabe hileon Bizkaian

Bizkaie! 2016-06-01 09:08   Zinemea

Errutinarako eta asperdurarako tarterik ez dala egongo agindu dabe Caostica nazinoarteko jaialdiko arduradunek. Lehiaketan parte hartuko daben 45 filmak ikusteko aukereaz gan, proiekzino bereziak, autozinea eta abar egongo dira, gaur hasita.

'K2. Zerua ikutzen' filma Bilbon ikusgai Hileko Dokumentala zikloaren barruan

Bizkaie! 2016-05-24 12:45   Zinemea

Proiekzinoa Multicine aretoan izango da (Jose Maria Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan, bihar, hilak 25, euskerazko azpi-tituluak izango dituan jatorrizko bersinoan eta eguenean, barriz, gaztelaniazko azpi-tituluak izango dituan jatorrizko bersinoan. Sarrereak 3,70 euroko prezioa izango dau.

Ken Loach zuzendariak jaso dau Canneseko zinemaldiko Urrezko Palmea

Bizkaie! 2016-05-23 13:29   Zinemea

Krisi ekonomikoaren eraginez sufriduten dagozanak gogoan hartu ditu Ken Loachek Frantzian, Canneseko zinema jaialdi entzutetsuko sari nagusia jasoteko ekitaldian. I, Daniel Blake filmari esker irabazi dau Urrezko Palmea.

Zineuskadik eta EZAEk hitzarmena sinatu dabe, aretoetan euskal film gehiago emoteko

Bizkaie! 2016-05-19 15:34   Zinemea

Hitzarmena sinatu dabe Zineuskadi erakundeak eta EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Alkarteak. Alkarlanean sakonduta, Europako eta Euskal Herriko pelikula gehiago erakustea adostu dabe eta, holan, bertoko zinemeak azkenaldion euki dauen gorakadeari eutsi nahi deutsie.

IBAIAk bere Zuzendaritza-Batzordea barritu dau

Bizkaie! 2016-05-19 09:04   Zinemea

IBAIAko Zuzendaritza-Batzorde barria, ondoko empresek osotua geratzen da: Abra Prod;   Dibulitoon; Esrec Zinema;  Irusoin;  K 2000;  Kowalski Films; Lotura Films; Rec Grabaketa Estudioa; eta Txintxua Films.

Bilboko Bildurrezko eta Fantasiazko Zinemaldiak 9.238 ikus-entzulegaz zarratu dau 22. edizinoa

Bizkaie! 2016-05-17 10:46   Zinemea

FANTen aurtengo film irabazlea, Valentín J. Diment zinemagile argentinarraren El eslabón podrido (Argentina, 2015), eguen honetan, maiatzaren 19an, arratsaldeko 20:00etan, eskainiko da barriro, Bilboko Golem-Alondiga zinema-aretoetako 1. aretoan (4 euro).

Valentin J. Diment argentinarraren 'El eslabon podrido' filmarentzat FANT jaialdiko saria

Dabi Piedra 2016-05-13 11:33   Zinemea

Bilboko Fanatasiazko Zinemearen Nazinoarteko Jaialdiak, FANTek, saritu egin ditu, ganera, C. Marcowicz-en eta F. Salloum-en Edificio Tatuape Mahal (film laburrik onena) eta G. Todria-ren Lost Village (euskal film laburrik onena). Sari banaketa ekitaldia gaur, 20:00etan, BBK Salan.

Euskal zinemagileen 11 film labur lehiatuko dira gaur Euskal Fant Laburrean Sailaren barruan

Bizkaie! 2016-05-06 10:46   Zinemea

XXII. Fant jaialdiaren inaugurazinoko jardunaldiak, barrikuntzatzat, etenik bako ia bost orduko gaueko zinema maratoia, Midnight Horror Maratoia be jasoko dau. Campos Antzokiak, goizaldeko 02:00etatik aurera, igazko lau lan azpimarragarriren proiekzinoa jasoko dauen saio golfoa jasoko dau: Nina Forever (2015, UK), Howl (2015, UK), Deathgasm (2015, Australia), eta Night Fare (2015, FR) film frantsesa.

Euskal zinemea nazinoartekotzeko laguntzinoa

Bizkaie! 2016-05-05 15:48   Zinemea

Zineuskadik eta Donostiako Zinemaldiak, Europa Creativa Media Euskadigaz alkarlanean, nazinoarteko bokazinoa daben proiektu zinematografikoentzako aholkularitzea antolatu dabe. Nazinoartekotzea eta Europako finantziazinoa bilatzen daben euskal proiektuei zuzendutako ekimen hau, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordetzeak ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzinoa eta babesa emoteko politiken barruan kokatzen da.