'Bilboko emakumeak' dokumentala aurkeztuko dabe Bilbon
2016-03-07 14:51 ZinemeaAurten, Emakumearen Nazinoarteko Eguna ospatzeko, Bilboko Udalak, Bilboko Emakumeak dokumentala produzidu dau. Lan horren bidez, herritarrek uriko azken 50 urteotako historia ezagutu ahal izango dabe emakumezkoen lekukotzak tarteko dirala. Dokumentala gaur, hilak 7, aurkeztuko dabe arratsaldeko 18:30ean, Bidebarrieta Liburutegian.
Aurten, Emakumearen Nazinoarteko Eguna ospatzeko, Bilboko Udalak, Bilboko Emakumeak dokumentala produzidu dau. Lan horren bidez, herritarrek uriko historia ezagutu ahal izango dabe emakumezkoen lekukotzak tarteko dirala. Emakume horreek Bilboko gizartean azken 50 urteotan izan diran aldaketen lekuko eta protagonista izan dira. Dokumentala gaur, hilak 7, aurkeztuko dabe arratsaldeko 18:30ean, Bidebarrieta Liburutegian.
Ikus-entzuneko lan honetan hamaika emakumek gaur egungo Bilboren eregite prozesuan izan dituen memoria, balorazinoak eta esperientziak jasoten dira. Igazko zemendian eta abenduan egin diran elkarrizketak 40 minututan laburtu dira eta bertan azaltzen da Bilboko gizartearen aniztasun handia, oso profil desbardineko emakumeak agertzen baitira: Carmen Urruela, feminista, irakasle erretiratua; Pili Gil, Bizkaiko Etxeko Langileen Alkartearen fundatzailea, erretiratua; Begoña Arnaiz, Erriberako Merkatuko saltoki baten jaubea, erretiratua; Mª Ángeles Villa, Julia tabernaren jabea, Laguna kaleko jatetxea (Gorteko ingurua), erretiratua; Milagros García Crespo, Ekonomiako katedradun erretiratua, Espainiako Kontu Auzitegiko presidente ohia; Adela Asua, Zuzenbideko katedraduna eta Auzitegi Konstituzionaleko kidea; Mertxe Martin, industriako langile erretiratua (Artiach); Benita González Mitxelena, langilea, etxekoandrea, unibersidadeko ikasle heldua; Matilde Renobales, langilea, etxekoandrea; Carmen Mijangos, kimikaria eta ikerketako irakaslea Polimeroen Institutuan, CSICen; eta Mari Puri Herrero, pintorea eta Marijaiaren egilea.
Bilboko Emakumeak dokumentalak hiru ardatz daukaz. Lehenengo eta behin, Bilboko eraldaketea; bigarren, Bilboko gizartearen eraldaketa soziala, kulturala eta politikoa 50eko hamarkadatik gaur egun arte; eta, azkenik, emakumeak gizartean dauen zereginaren aldaketea.
Era berean, dokumentalak uriaren mobimentuzko argazki bat izan nahi dau, izan be, emakumezkoen ahotsen bitartez Bilbon izandako aldaketa urbanistikoak, moralak, hezkuntzakoak, ohituretakoak, lanekoak, konsumokoak eta aisialdikoak islatzen dira.
Udalak, Bardintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailaren bidez, oroimenaren zati txiki horreek esangura pedagogiko bategaz batu ditu, etorkizunerako tresna baliogarria izango dalakoan. Dokumentalari esker jakingo dogu zein izan dan hamaika emakume horreek Bilboren eregite prozesuan izan daben ekarpena, euren kontakizunen, begiraden eta lanaren bidez. Ganera, duda batzuk proponiduten deuskuz gaur egungo gizartea inpliketako; berbarako, zer egin lekuko horreekaz? Zeintzuk dira desafioak? Edo, zer aurrerapen gagoz lortzen?
Erantzunak
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
Ekitaldi osoa ondo polita izan zan eta dokumentala benetan ederra, Egilerik ez da hemen aipatzen baina Isabel Urkijo eta Ana Rosa Gomez del Moral egileak lekukotza esanguratsua emon deuskue hamaika andra honeen bidez. Halakoak beharko doguz andrazkoen errelatoa eta gizartean euki dogun eraginaren erakusgarri.