Bilbao Bizkaia Design Council erakundeak ikus-entzunezkoen sektorea sustatu gura dau urian eta lurraldean
2016-09-09 13:05 ZinemeaBizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak sustatuko erakundeak bilerea egin dau Koldo Serra Gernika filmaren zuzendariagaz eta José Alba produktoreagaz eta Peter Welter Juego de Tronos telesailaren Espainiako produktoreagaz.
Aitatu erakundeek industria sortzaileen eta ikus-entzunezkoen balio estrategikoa nabarmendu dabe, tresna baliogarria diralako Bilbo eta Bizkaia filmazinoak egiteko, talentua erakarteko eta enplegua sortzeko.
Bilbon egin barri da Gernika filmaren aurrestreinaldia eta laster Juego de Tronos telesailaren filmazinoak egingo dira Barrikan eta Gaztelugatxen, eta, horren ondorioz, gaurkotasuna hartu dabe industria sortzaileek, eta, zehatz, ikus-entzunezkoen sektoreak dakarzan aukerak. Proiektu biak dira Bilbao Bizkaia Film Commission erakundeak urira eta lurraldera filmazinoak erakarteko egiten dauen lanaren adibide.
Testuinguru horretan, bilera bat egin dabe Koldo Serra Gernika filmaren zuzendariagaz, José Alba film horren produktoreagaz eta Peter Welter Juego de Tronos telesailaren Espainiako produktoreagaz. Filmazinoetan izaten diran beharrizanak azaldu deutseez Bilbao Bizkaia Desing Council (BIDC) erakundeko kideei. Bilera horretan izan dira Imanol Pradales Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputadua, Mikel Alvarez Bilboko Udaleko Alkatetzearen, Garapen Ekonomikoaren eta Gobernu Onaren zinegotzi koordinatzailea eta Nora Sarasola Bilbao Ekintzako zuzendari nagusia, eta Bilbao Bizkaia Film Commission erakundeak 2015ean eratu zanetik gaur arte egin dauen bidea aztertu dabe. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak industria sortzaileek eta ikus-entzunezkoen sektoreak Bilbo-Bizkaia filmazinoak egiteko, talentua erakarteko eta enplegua sortzeko leku legez agerrarazoteko daben ahalmena nabarmendu dabe.
Imanol Pradalesek azaldu dauen lez, Bilbao Bizkaia Film Commission Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren arteko lankidetza-proiektu bat da, ikus-entzunezkoen produkzinoak erakarri eta kudeatzeko; industria sortzaileen inguruko hausnarketea egin ondoren eta industria horreen aldeko apustu sendo baten ondorioz sortu dan tresnea da. Imanol Pradalesek gogoratu dau Bizkaiak lehiarako abantaila bat daukala Soziedadeen ganeko Zergan inbersino zinematografikoen eta ikus-entzunezkoen produkzino-kostuetarako apliketan dan kenkari fiskalari esker. Diputaduak adierazo dau egoera fiskal erakargarria dogula, baita inbersinoak zinema-industriaren arlora erakarteko tresna bat be. Era berean, ikus-entzunezkoen industriaren eragina nabarmendu dau, ekonomian, komunikabideetan eta turismoaa dauen eraginagaitik.
Bestalde, Nora Sarasolak Bilbao Bizkaia Film Commissionen jarduerea zehaztu dau, izan be, bere lehenengo urtean, ikus-entzunezko produkzino mueta guztiak hartu ditu: film luzeak, dokumentalak zein publizidade-iragarkiak. 2015ean zehar, laguntza-zerbitzua eskaini dau filmetako lekuak bilatzeko eta horreetara heltzeko, filmetako eta leku publikoak erabilteko baimenak kudeatzeko eta ikus-entzunezkoaren prozesu osoan laguntzeko.
Zinemarako lekuak: paisajeak baino gehiago
Koldo Serrak, José Albak eta Peter Welterek esan dabe leku onak bilatzea pasaje edo leku egokia topetea baino askoz gehiago dala. Juego de Tronos telesailaren Espainiako produktoreak azaldu dau lehentasuna emoten jakola aukeratutako espazioak heltzeko errazak izateari, inguruan talde teknikoentzako azpiegitura ona izateari eta filmazinoan zehar sortzen diran beharrizanei erantzuteko hornidura-sare bat izateari. Baina garrantzitsuena harrera ona izatea dala nabarmendu dau Welterek. Produktorearen ustez, Film Commission erakundeek interprete eta bitartekari lanak egiten ditue filmazino-taldeen eta agintarien artean, eta lan hori oinarrizkoa da alkarbizitzarako; Bilbao Bizkaia Film Commissionek Juego de Tronos Euskadin filmau ahal izateko egin dauen lana goraipatu dau. Hiru hilabete inguruko lana izango da.
Koldo Serra Bilboko zuzendariaren Gernika pelikularen kasuan, Bilbo-Bizkaiak emondako erraztasunak nahitaezkoak izan ziran filma, atzerriko lekuetan filmau ordez, benetako historia jazo zan lekuetan filmau ahal izateko. José Albak autortu dau Euskadin filmetea lujoa izan dala sormenari jagokonez, eta uriko agertokietan filmetako izan daben laguntzinoa nabarmendu dau. Albak eta Serrak baieztatu dabe Gernika produkzino handi bat dala Bilboko eta Bizkaiko erakundeek hori posible egiteko erakutsi daben borondateari esker, neurri batean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!