Zineuskadik eta EZAEk hitzarmena sinatu dabe, aretoetan euskal film gehiago emoteko
2016-05-19 15:34 ZinemeaHitzarmena sinatu dabe Zineuskadi erakundeak eta EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Alkarteak. Alkarlanean sakonduta, Europako eta Euskal Herriko pelikula gehiago erakustea adostu dabe eta, holan, bertoko zinemeak azkenaldion euki dauen gorakadeari eutsi nahi deutsie.
IBAIAk bere Zuzendaritza-Batzordea barritu dau
2016-05-19 09:04 ZinemeaIBAIAko Zuzendaritza-Batzorde barria, ondoko empresek osotua geratzen da: Abra Prod; Dibulitoon; Esrec Zinema; Irusoin; K 2000; Kowalski Films; Lotura Films; Rec Grabaketa Estudioa; eta Txintxua Films.
Bilboko Bildurrezko eta Fantasiazko Zinemaldiak 9.238 ikus-entzulegaz zarratu dau 22. edizinoa
2016-05-17 10:46 ZinemeaFANTen aurtengo film irabazlea, Valentín J. Diment zinemagile argentinarraren El eslabón podrido (Argentina, 2015), eguen honetan, maiatzaren 19an, arratsaldeko 20:00etan, eskainiko da barriro, Bilboko Golem-Alondiga zinema-aretoetako 1. aretoan (4 euro).
Valentin J. Diment argentinarraren 'El eslabon podrido' filmarentzat FANT jaialdiko saria
2016-05-13 11:33 ZinemeaBilboko Fanatasiazko Zinemearen Nazinoarteko Jaialdiak, FANTek, saritu egin ditu, ganera, C. Marcowicz-en eta F. Salloum-en Edificio Tatuape Mahal (film laburrik onena) eta G. Todria-ren Lost Village (euskal film laburrik onena). Sari banaketa ekitaldia gaur, 20:00etan, BBK Salan.
Euskal zinemagileen 11 film labur lehiatuko dira gaur Euskal Fant Laburrean Sailaren barruan
2016-05-06 10:46 ZinemeaXXII. Fant jaialdiaren inaugurazinoko jardunaldiak, barrikuntzatzat, etenik bako ia bost orduko gaueko zinema maratoia, Midnight Horror Maratoia be jasoko dau. Campos Antzokiak, goizaldeko 02:00etatik aurera, igazko lau lan azpimarragarriren proiekzinoa jasoko dauen saio golfoa jasoko dau: Nina Forever (2015, UK), Howl (2015, UK), Deathgasm (2015, Australia), eta Night Fare (2015, FR) film frantsesa.
Euskal zinemea nazinoartekotzeko laguntzinoa
2016-05-05 15:48 ZinemeaZineuskadik eta Donostiako Zinemaldiak, Europa Creativa Media Euskadigaz alkarlanean, nazinoarteko bokazinoa daben proiektu zinematografikoentzako aholkularitzea antolatu dabe. Nazinoartekotzea eta Europako finantziazinoa bilatzen daben euskal proiektuei zuzendutako ekimen hau, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordetzeak ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzinoa eta babesa emoteko politiken barruan kokatzen da.
Billy Wilderren film onenak Euskadiko Filmategiaren eskutik
2016-05-05 11:06 ZinemeaEuskadiko Filmategiak ziklo bat eskainiko deutso Donostian Billy Wilderri (1906‐2002), bere jaiotzearen 110. urteurrenean. Wilder, Wilder, Wilder, Wilder... zikloaren barruan, komedia amerikarreko maisuaren filmografiako lau pelikula eder programauko ditue: Double Indemnity, The los weekend, Sunset Boulevard eta Ace in the Hole.
'Zinema Euskeraz' programeak bost film estreinauko ditu datozen hileotan
2016-05-04 15:38 ZinemeaAitatu filmen artean, lehenengoa K2. Dotknąć Nieba - K2, zerua ukitzen izango da, jatorrizko bersinoan eta euskerazko azpidatziakaz estreinauko dana. Eliza Kubarska dokumentalista eta alpinisteak zuzenduta, 1986. urtean K2 mendira ibilbide gatxenetik igon guran batu ziran 9 espedizinokideen historia gogorra ekarri deusku, 13 alpinista hil baitziran uda baltza legez ezagutzen dan jazoera tristean.
Jacques Becker zinemagile frantsesak atzera begirakoa izango dau Donostiako 64. Zinemaldian
2016-05-04 14:34 ZinemeaIrailaren 16tik 24ra egingo dan Donostiako Zinemaldiaren 64. edizinoak atzera begirako bat eskainiko deutso Jacques Becker zinemagile frantsesari. Jacques Becker Parisen jaio eta hil zan (1906-1960), eta 13 film luze besterik ez zituan egin denpora tarte laburrean, 1942tik 1960ra bitartean.
Zidarrezko Gehitu Saria emongo deutsie Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariari
2016-05-02 17:37 ZinemeaZinemaldiaren zuzendari danetik LGTB kolektiboari eskaini deutsan arretea eskertu nahi deutso Gehitu alkarteak Jose Luis Rebordinosi. Holan, Zidarrezko Gehitu Saria emongo deutso, hilaren 6an Donostian egingo dan ekitaldian. Gorazarrea Rebordinosen lantaldearentzat be badala zehaztu dau Gehituk.
Euskeraz ikusi daitekezan filmak eskuragarri Zineuskadiri esker
2016-05-02 14:25 ZinemeaZineuskadik, euskal ikus-entzunezko sektorea sustatuz eta indartuz, filmak euskeraz ikusi eta eskuratzeko aukerea eskaintzen dau, zinema produkzinoak zinema aretoetatik igaro ostean jarraipena emon eta bizia galdu ez deien. Eskuragarri dagoan katalogoko pelikulak DVD formatuan eskuratu daitekez orain ohiko banaketa kanalen bitartez, sareko zenbait plataforma eta dendetan, filmen eskubideak dituen banatzaileen lankidetzei esker.
Euskerazko zinemagintzea kolokan ikusten dabe euskal produktoreek
2016-04-27 13:58 ZinemeaIbaia Ikus-entzunezkoen Euskal Produktore Burujaubeen Alkarteak, sektorearen % 80 inguru hartzen dauen taldeak, Eusko Jaurlaritzearen babesa eskatu dau Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioak sortutako arrisku egoerearen aurrean.
Richard Oribe, ugerlari paralinpiarra protagonista izango da Donostiako Giza Eskubideen XIV. Zinemaldian
2016-04-15 11:22 ZinemeaBasque Teamen babesa dauen Richard Oribe ugerlaria gaur Donostian hasiko dan Giza Eskubideen XIV. Zinemaldian protagonista izango da domekako, apirilaren 17ko, programazinoan, 16:30etan, izan be, Richard Oribe, al otro lado de las medallas dokumentalaren estreinaldiak nazinoarte mailan arrakasta gehien izan dituan ugerlari paralinpiarraren irudia hurreratuko deusku.
Basque Audiovisual: euskal ikus-entzunezkoen 54 enpresen erakustokia munduan
2016-04-06 14:17 ZinemeaMIPTV Cannesen,Basque Audiovisual standean dira egunotan azokara bertaratu diran zortzi euskal enpresak: Baleuko, Expressive Media Projects, Happymeter, JOK Films, Pausoka Entertainment, Prime Time Media, The Blackout Project eta EITB.
Frantziako fantasiazko zinemea protagonista Bilbon, Pre-FANT zikloan
2016-04-05 14:01 ZinemeaBildurrezko eta fantasiazko zinemearen nazinoarteko jaialdia da FANT eta, motorrak berotzeko, Pre-FANT zikloa egingo dabe aurtengo edizinoaren aurretik, apirilaren 27tik maiatzaren 1era. Frantziako fantasiazko zinemeari eskainitako zikloa egongo da BBK Salan, baita Sitgeseko jaialdi entzutetsuan egondako filmen beste sail bat be.
Hemen da IV. Thinking Football Film Festival
2016-04-04 13:01 Zinemea2016ko edizinoa apirilaren 4tik 19a bitartean izango da, saioak astelehen eta martitzenetan eginez. IV. Thinkin Football Film Festivalen hamabost dokumental aurkeztuko ditue hainbat jatorritakoak, esate baterako Brasil, Frantzia, Italia, Espainia edo Erresuma Batukoak. Danak jatorrizko bersinoan aurkeztuko dira.
Barikuan euskeraz estreinauko da 'Iparraldeko Norman'
2016-03-31 10:39 ZinemeaZineuskadik sustatzen dauen Zinema Euskaraz programearen eskutik, Iparraldeko Norman (Norm of the North) filma sei aretotan ikusteko aukerea izango da; estreinaldia datorren barikuan, apirilaren 1ean, izango da ondoko areto honeetan: Golem La Morea (Iruñea), Getxo Zinemak, Zugaza (Durango), Zalla Zine Antzokia, Multicines Bilbo eta Antiguo Berri (Donostia).
Zap´ing film labur lehiaketea egingo dabe asteburuan Durangon
2016-03-29 10:47 ZinemeaApirilaren 2a eta 3a bitartean, 24 orduan film labur bat grabetako erronkea bota dau Zapaburu konparseak, Zap´ing lehiaketearen hirugarren edizinoan. Apirilaren 1era arte emon leiteke izena eta lehiaketarako epea hasteagaz batera emongo dabe aurtengo gaiaren barri.
'Bere bizitzetako bat' film laburrak irabazi dau IX. Huhezinemako sari nagusia
2016-03-21 11:28 ZinemeaBere Bizitzetako Bat laburra zuzendu dauen Aitor Gametxo lekeitiarrarentzat izan da IX. Huhezinemako sari nagusia, Goiena saria, hain zuzen be. Zuzendariaren izenean, arrebeak jaso dau saria Oihane Agirre Goiena Komunikazino Taldeko telebista zuzendariaren eskutik.
Can Evrenol zinemagile turkiarrak jasoko dau Fantrobia Saria
2016-03-17 13:02 ZinemeaBilboko Fantasiazko Zinemaldiak, fantasiazko generoan gero eta indar handiagoa hartzen dagoan personearen lana autortzeko eskainitako Fantrobia Saria emongo deutso Zinemaldian Baskin (2015), bere lehenengo film luzea, aurkeztuko dauen Can Evrenol (Istanbul, 1982) zinemagile turkiar gazteari.
Ekitaldi osoa ondo polita izan zan eta dokumentala benetan ederra, Egilerik ez da hemen aipatzen baina Isabel Urkijo eta Ana...
»» 'Bilboko emakumeak' dokumentala aurkeztuko dabe ...