'La La Land' filmak Oscarretarako 14 izendapen jaso ditu
2017-01-25 10:05 ZinemeaHollywoodeko Akademiak zezeilaren 26an, Los Angelesen, Oscar sarien 89. edizinoaren galan, lehiatuko diran film eta profesionalen zerrendea iragarri dau bart.
Zinebik Louie Paluren 'Diarios de Kandahar' filmagaz ekingo deutso 'Hileko Dokumentala' egitarauari
2017-01-24 09:40 ZinemeaUrtarrilaren 26an, Multicine 7 aretoan izango da (Jose María Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango dau.
Film laburrei eskainitako Korten! jaialdia antolatu dau Bilboko FAS Zineklubak
2017-01-24 08:03 ZinemeaIndautxu auzoko Karmen aretoan film laburren denporaldia hasiko da gaur, hilak 24. Ikusleek pelikularik onena aukeratu ahal izango dabe.
Ruben Ochandiano, Miren Aperribay eta Marion Berger, Zinegoak jaialdiko epaimahaikide
2017-01-19 12:12 ZinemeaGoi mailako epaimahaia dala dinoe LGTB zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren arduradunek. Dokumentalen atalak epaimahai berezia izango dau aurten.
Euskerazko zortzi film labur ikusi ahal izango dira Laburbira zikloan
2017-01-19 10:22 ZinemeaEuskaltzaleen Topaguneak antolatuta, euskerazko film laburrak proiektauko dira Laburbirako saioetan, martiaren 9tik apirilaren 12ra.
Zineuskadik 34 zinema-areto diruz lagunduko ditu Europako eta Iberoamerikako filmeen proiekzinoa sustatzeko
2017-01-19 08:26 ZinemeaZinema Euskaraz programako pelikulen kopien alokairuak eragindako gastuak laguntzeko partida bat sartzen da ebazpenaren barruan.
Eneko Atxa sukaldariaren inguruko dokumental bat, Berlinale jaialdian ikusgai
2017-01-18 09:04 ZinemeaKatalunian eta Japonian Eneko Atxak egindako bidaia kontetan dau Soul filmak. Berlinale zinemaldiko sukaldaritza sailean proiektauko dabe, zezeilean.
Pelikulak aurkezteko epea zabalik dago
2017-01-17 09:32 ZinemeaJaialdiko sailetako batera euren filma aurkeztu nahi daben egileek online emon leikie izena. Irailean izango da 65. Donostiako Zinemaldia.
Bilbon estreinauko dabe 2016ko nazinoarteko kritikearen filmerik txalotuena: 'Toni Erdmann'
2017-01-16 10:38 ZinemeaEuropako Zinemearen sari nagusien artean film onenari, zuzendariari, gidoiari eta aktore nagusiei emon ostean, hurrengo Oscar sarietan irabazteko hautagai garrantzitsuena da (ingelesa ez dan beste hizkuntza batean egindako filmeen atalean).
Genero identidade eta adierazpenakaz lotutako kartela izango dau Zinegoak-ek aurten
2017-01-12 08:35 ZinemeaEz gizon, ez emakume, muxe diran personak agertu nahi izan ditu Zinegoak-ek 14. edizinoko kartelean. Genero-identidadearen ganeko gogoetea bultzatzea da asmoa.
Badator Laburrean 2017, III. Film Labur Topaketea
2017-01-11 10:42 ZinemeaAitor Gutierrezen Ulises, Kepa Sojoren (Kimuak 2016) Hileta, Las chikas de Pasaiken (Kimuak 2016) Gure hormek eta Ivan Sokoloven Anónimo pantailaratuko ditue, besteak beste.
'ORM elurretako erresuman' filma euskeraz estreinauko dabe barikuan
2017-01-11 08:07 ZinemeaZinema Euskaraz programeari esker, Hego Euskal Herriko bederatzi aretotan ikusi ahal izango da, euskeraz, ORM elurretako erresuman.
FAS Zineklubak Peter Bogdanovitxen ‘The last Picture Show’ filmagaz ekingo deutso 64. urteurrenari
2017-01-10 09:03 ZinemeaGaurko saioa Europako 2. zineklub zaharrenaren eta Estaduko zineklub beteranoenaren 2.265. saioa izango da, eta ohitureari jarraituz, asterik aste, autorearen zinemea eskaintzen dau.
'La La Land' musikala, Urrezko Globoetako pelikularik arrakastatsuena
2017-01-09 10:12 ZinemeaDamien Chazelleren lana urrezko globorik gehien irabazi dauen filma da, bart gaueko galea ezkeroztik.
X. Dock of the Bay, Donostiako Musika Dokumentalaren Zinemaldia
2017-01-03 08:50 ZinemeaAurten urtarrilaren 7tik 14ra bitartean izango da Dock of the Bay.
Zinegoak jaialdiari esker, zezeila sexu aniztasunaren hila izango da Bilbon
2016-12-26 12:48 ZinemeaZezeilaren 20tik martiaren 5era bitartean egingo dabe aurten LGTB zinemearen eta arte eszenikoen jaialdia. Gero eta egun gehiago hartzen ditu Zinegoak-ek.
Zinegabonak programeari esker, umeentzako euskerazko zinemea euro bakarraren truke
2016-12-24 12:30 ZinemeaAbenduaren 26tik 31ra, euskerara bikoxtutako pelikulen zikloa martxan ipiniko da. Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Urruñan izango dira emonaldiak.
Mendi Film Festival nazinoarteko erreferente legez sendotu dala dinoe antolatzaileek
2016-12-20 12:28 ZinemeaAmaitu barri dan edizinoan 9.100 ikusle batu ditu Bilbao Mendi Film Festivalek. Hainbat ekitalditako sarrerak agortu egin ziran.
Datorren urteko FANT jaialdirako lanak aurkezteko epea zabaldu da
2016-12-20 08:54 ZinemeaAntolatzaileek aurreratu dabenez, 2017ko maiatzaren 5etik 17ra egingo da FANT, Bildurrezko eta Fantasiazko Bilboko Jaialdiaren 23. edizinoa.
'Freedom Under Load'-ek irabazi dau Bilbao Mendi Film Festival-eko sari nagusia
2016-12-19 08:12 ZinemeaBilbao Mendi Film Festival-ean, Pawel Wysoczanski, Jon Garaño, Hélios Gracia, Silvo Karo eta Billy Choi hegokorearrak osotutako epaimahaiak Freedom Under Load lanari Sari Nagusiaren Eguzkilorea emotea erabagi dau.
Ekitaldi osoa ondo polita izan zan eta dokumentala benetan ederra, Egilerik ez da hemen aipatzen baina Isabel Urkijo eta Ana...
»» 'Bilboko emakumeak' dokumentala aurkeztuko dabe ...