Lekeitioko Zine Bilereak 49 lan jaso ditu 40 + 1 edizinorako

Bizkaie! 2018-08-16 13:49   Zinemea

Profesionalen eta amateurren sailak bateratuko ditue lehenengo aldiz.

Lekeitioko Zine Bilerea barritzen eta sasoietara egokitzen joan da lau hamarkadako ibilbide oparoan. Betiko formuleari eutsi ordez, bide barriak topetako ahalegina egiten dabe antolatzaileek urtero eta 2018ko edizinoan be holan izango da. Hasteko eta behin, edizinoaren zenbakia bera aldatuko dabe zelanbait: 41. aldia izango da aurtengoa, baina 40 +1 deitu deutsie.

Aldaketa sakonagoak be badakarz, baina, 40 +1 edizino honek, esate baterako, lehiaketan parte hartuko daben pelikulak ez ditue amateur eta profesional mailetan banatuko, orain arteko ohiturea apurtuta. Antolatzaileen arabera, gero eta alde txikiagoa dago profesionalak diranen eta ez diranen artean, eta beraz bereizketeak zentzuna galdu dau.

Sail barria sortu dabe, ganera, Super 8 formatuan grabautako ikus-entzunezkoentzat, Atzo 8. Lekeitarrek grabautako txatalak, edo Lekeitiori buruzkoak, onartuko ditue. Super 8 formatua sasoi baten ohikoa zan eta ondare hori berreskuratzeko ahalegina da sail barria. Abuztuaren amaieran zabalduko dabe parte hartzeko epea.

Bigarren urtez, Kameratoia be Lekeitioko Zine Bilerearen eskutik antolatuko dabe. Euskerazko Ikus-entzunezkoaren Rallya urriaren 6an eta 7an egingo dabe, Lekeition bertan, Zine Bilerearen lehenengo egun biakaz bat eginaz. Parte-hartzaileek 24 orduko tartea izango dabe euren lanak entregetako eta nahi dabenek herriko aterpetxean lo egin ahal izango dabe, prezio merke baten truke.

Kontuak kontu, gero eta hurrago dago 40 +1 Zine Bilerea, eta datu garrantzitsu bat jakitera emon dabe antolatzaileek, Sail Ofizialean lehiatuko diran pelikulen kopurua hain zuzen. Abuztuaren 3an zarratu eben proposamenak bialtzeko epea eta 49 lan jaso zituen. Hortaz, Zine Bilerakoak pozik dagoz, azken baten, euskeraz egindako ikus-entzunezko ia 50 lan jasotea esanguratsua dalako. Horreen guztien artetik aukeratuko ditue urriaren 6tik 121ra ikusiko diranak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu