Lituanierazko, turkierazko eta grezierazko filmak Glocal in Progress sailean

Bizkaie! 2018-08-13 13:14   Zinemea

Europako hizkuntza ez-hegemonikoetako proiektuak dira Donostiako Zinemaldiaren ekimen honen ardatza.

'Kraliçe Lear' film turkiarreko eszena bat | Ikusi handiago | Argazki originala

Glocal in Progress sailaren bigarren edizinoa egingo dabe irailaren 24tik 26ra, Zinema Eraikitzen atalagaz eta Europa-Latinoamerika Koprodukzino Foroagaz batera. Hizkuntza ez-hegemonikoetan errodautako pelikulak dira Glocal in Progress-eko protagonistak, hau da, ingelesez, gaztelaniaz, frantsesez, alemanieraz, italieraz eta errusieraz ez dagozanak. Izan be, Europako produkzino zinematografiko gehien-gehiena hizkuntza gitxi horreetan egiten da, eta Zinemaldiak beste hizkuntza eta kulturei atea zabaldu nahi deutse.

Edizino honetarako, produkzino fasean dagozan hiru film aukeratu ditue, turkieraz, lituranieraz eta grezieraz. Donostian batuko diran produktore, banatzaile eta programatzaileei aurkeztuko deutsiez proiektuok, behin amaituta dagozanean Europako merkaduan zabalkundea izan deien.

Lituanierazko filma Ignas Jonynas zuzendariak gidatutako Nematoma (ikusezina) da, Ukrainia, Letonia eta Lituaniaren arteko koprodukzinoa. Telebistako jantza-lehiaketa baten itsu-plantak egingo dituan gizon bati buruzko istorioa da. Jonynas 2013ko Zinemaldian be egon zan, Zuzendari Berriak sailean Losejas lana aurkezten.

Turkieraz egiten dabil Pelin Esmer zuzendari istanbuldarra Kraliçe Lear (Lear erregina) filma. Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean aurkeztutako Oyun (2005) pelikulako protagonistea agiri da barriro lan honetan. Shakespeareren kontakizun ezaguna mendialdeko herritxu batera lekualdatu dau Esmerrek oraingo honetan.

Azkenik, grezierazko parte-hartzailea Tassos Gerakinis-en lehenengo lana da, Grezia eta Frantziaren arteko koprodukzinoa dan A Simple Man. Iheslari batek bahitutako mahasti-jaube baten istorioa da.

Aurtengoa Glocal in Progress sailaren bigarren aldia baino ez da, baina dagoeneko emoitzak emoten hasi da. Lehenengo edizinoan aurkeztutako proiektu bi Donostiako Zinemaldiko beste sail batzuetan ikusi ahal izango dira aurten. Batetik, Telmo Esnal zarauztarrak zuzendutako Dantza Sail Ofizialean erakutsiko dabe. Bestetik, Hadrian Marcu errumaniarraren Un om la locul lui Zuzendari Berriak atalean proiektauko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu