'Errementari' Portugalen eta Estadu Batuetan egongo da irailean
2018-08-22 08:48 ZinemeaNazinoarteko jaialdi banatan parte hartuko dau Paul Urkijoren filmak eta sariak irabazteko hainbat izendapen ditu.
Paul Urkijoren lehenengo pelikulea, euskeraz errodautako Errementari, nazinoarteko ibilbide oparoa egiten dabil. Irailean Portugalgo uriburu Lisboan eta Amerikako Estadu Batuetako Utah estaduan ikusi ahal izango da, jaialdi banatan.
Irailaren 4tik 9ra egingo dabe Lisboan MOTELx nazinoarteko jaialdi entzutetsua. Erementari Europako Bildurrezko Pelikularik Onenaren Zidarrezko Meliés saria irabazteko hautagaia da eta, hortaz, garaikur eta guzti bueltau leiteke Paul Urkijo Portugaldik.
Estadu Batuetan be, sariak irabazteko izentau dabe filma. Utah estaduko FilmQuest festibalean izango da Errementari, sail ofizialean. Hamaika sari irabazteko hautagai da, besteak beste honeek: Zuzendaririk onena, gidoirik onena, arte zuzendaritzarik onena eta aktorerik onena. Azken kasu horretan Eneko Sagardoy da hautagaia.
Irailaren 7tik 15era egingo dabe FilmQuest festibala. Amerikako merkaduan banatzeko, The Blacksmith and the Devil izenburua ipini deutsie Errementari-ri.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!