'Handia' Oscar Sarietarako lehian sartu da
2018-08-14 13:06 ZinemeaAurre-aukeraketan Espainiako Akademiak izentautako hiru pelikuletako bat da.
Espainiako Zinemearen Akademiak jakitera emon ditu 2019ko Oscar Sarietarako aurre-aukeraketan parte hartuko daben hiru filmak, ingelesez ez diran pelikulen atalean. Horreen artean, Euskal Herrian egindako lan bat dago, euskerazkoa ganera: Jon Garaño eta Aitor Arregiren Handia, Altzoko Handiari buruzkoa. Arrakasta handia izan dau Handia-k, bai publikoaren oneretxia jaso dauelako eta baita sari asko emon deutsiezalako be, tartean hamar Goya. Hartara, aukeraketan sartzeko faboritoetako bat izan da.
Dana dala, pronostikoak bete badira be, azpimarratzekoa da Handia-k lortu dauena. Izan be, Oscar sarietako bidean horren urrun heldu dan euskerazko bigarren filma da historia guztian. Loreak izan zan bestea, behin betiko izendatuen zerrendan sartzeko azken pausuaren faltan geratu zan 2016ko edizinoan.
Campeones (Javier Fesser) eta Todos lo saben (Asghar Farhadi) dira aurre-aukeraketan Handia-gaz batera sartu diran beste film biak. Irailaren 6an, Espainiako Akademiak hiru horreetako bat izentauko dau Espainiako hautagai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!