Zinebik Marcus Vetteren 'The Forecaster' emongo dau Bilbon

Bizkaie! 2015-09-24 15:47   Zinemea

Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak urte osoan zehar bere programazioari jarraipena emateko antolatu duen Hileko Dokumentala estreinaldien zikloak Marcus Vetter zinemagile alemanak Martin Armstrong finantza aholkulariaren inguruan egindako The Forecaster (Ameslaria. Munduko ekonomia aurreikusten eban gizona) filma aurkeztuko dau eguenean, irailaren 24an.

Emily Watsonek jasoko dau 63. Donostia Zinemaldiko Donostia Saria

Bizkaie! 2015-09-04 16:06   Zinemea

Emily Watson aktore britainiarrak jasoko dau 63. Zinemaldiko Donostia Saria, bere ibilbide emokor eta aberatsagaitik. Watsonek saria irailaren 25ean Kursaal Auditoriumean ospatuko dan galan jasoko dau.

Donostiako Kultur Uriburua Zinemaldiagaz be alkarlanean izango da

Bizkaie! 2015-08-24 10:38   Zinemea

Kultur Uriburua Donostiako 63. Zinemaldiagaz alkarlanean izango da, azken 15 urteeako zinema japoniar independenteari eskainitako zikloa babestuko dauelako Donostia 2016k. Elkarrizketak lan arloaren barruan kokatzen da lankidetza hau, Uriburutzako ordezkariek adierazo dabenez.

Zinebiren eskutik, abian da Zinergentziak proiektuaren bigarren film kolektiboa

Bizkaie! 2015-07-16 12:20   Zinemea

Oraingo honetan lau izan dira film kolektiboa egiteko konbita jaso daben zinemagile gazteak: Maddi Barber, Jesus Mari Palacios, Cristina Ezquerra eta Aitor Gametxo. Zinergentziak zenbait artistaren alde egindako apustua da, gehienak oso gazteak, baina aurretik be ikus-entzunezko lanetan ibilitakoak. 

Bermeoko XV. Gorefest Jaialdia garagarrilaren 17an izango da

Bizkaie! 2015-07-13 12:32   Zinemea

Zinemearen alde ilunena gustuko dabenek hitzordu garrantzitsua izango dabe garagarrilaren 17an, barikuan, Bermeon, izan be, Postapokalipsia lemapean bertan izango da Gorefest, Bermeoko Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaldiaren 15. edizinoa.

Hileko Dokumentala zikloan, 'Bikes vs Cars' filma eskainiko dau Zinebik

Bizkaie! 2015-06-24 10:29   Zinemea

Zinebi Jaialdiak urte osoan bere programazinoari jarraipena emoteko antolatutako Hileko Dokumentala estreinaldien zikloak Fredrik Gertten zuzendari suediarraren Bikes vs Cars (Suedia, 2015) filma aurkeztuko dau eguenean, hilaren 25ean. Ohikoa danez, proiekzinoa Multicine aretoan izango da, Bilbon, 20:00etan, eta sarrereak 3,70 euro balioko dau.

Ikus-entzunezkoak bultzatzeko Benito Ansola saria martxan ipini dabe

Dabi Piedra Robledo 2015-06-10 15:14   Zinemea

Euskaltzaleen Topaguneak, EHUko Mikel Laboa Katedreak eta Lekeitioko Udalak bat egin dabe proiektuan. 2012an emon eben Benito Ansola saria lehenengoz, baina ordutik geldirik egon da. Aurten barriro berreskuratuko dabe, euskerazko ikus-entzunezko produktuak gauzatu nahi dituen egile gazteei laguntzeko.

'Euskaraz bizi nahi dut' film labur lehiaketearen 4. edizinoa aurkeztu dabe Zinemaldiak eta Kontseiluak

Bizkaie! 2015-06-08 11:45   Zinemea

Paul Bilbaok adierazo dauenez film laburrek euskeraz biziteko gogoa ardatz izatea gura dogu: zergaitik egiten dogun hautu hori, zelako oztopoak izaten doguzan, sentiduten doguzan pozak, eregiten diran konplizidadeak... hori guztia eta gehiago kontau nahi dogu aurkezten diran film laburren bidez.

Euskal egileen hamaika film labur ikusi ahal izango dira barikuan, FANTen inaugurazino ekitaldian

Dabi Piedra Robledo 2015-05-07 15:52   Zinemea

Maiatzaren 8tik 15era egingo dabe FANT, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 21. ekitaldia. Barikuko inaugurazino ekitaldian, Campos antzokian, aurtengo sail ofizialean aukeratu diran hamaika euskal film laburrak ikusi ahal izango dira. Aurreko urteetan, zinema fantastikoaren ertzak arakatu ditue euskal egileek eta thriller, misterio eta bildurragaz lotutako piezak aurkeztu ditue gehienbat. Aurtengoan, baina, antolatzaileek nabarmendu dabe film laburretan fantasiazko zinemearen sustraietara jo dabela egileek.

Aitor Mazo aktore, gidoilari eta zinema zuzendari bilbotarra hil da

Bizkaie! 2015-05-07 15:38   Zinemea

Aitor Mazo Etxaniz (Bilbo, 1961 - 2015eko maiatzaren 7a) aktore, gidoilari eta zinema zuzendaria gaur goizean hilda topau dabe Bilbon, Txurdinagako bere etxean. 

Euskal zinemagintzearen historia aztertuko dabe egunotan Chicagon

Bizkaie! 2015-05-06 11:11   Zinemea

Etxepare Euskal Institutuak Chicagoko Unibersidadean daukan Koldo Mitxelena Katedrearen 2015-2016 programa akademikoa abiatzear da. Euskal zinema: historia politiko eta kultural batizenburuko ikastaroa ipiniko dabe martxan gaur bertan Pilar Rodriguez Deustuko Unibersidadeko irakasleak eta Rob Stone  Birminghameko irakasleak.

Donostiako Giza Eskubideen XIII. Zinemaldia apirilaren 17tik 24ra bitartean izango da

Bizkaie! 2015-04-16 18:48   Zinemea

Donostiako Giza Eskubideen XIII. Zinemaldian, 26 film luzek, 16 film laburrek, antzezlan batek, lau erakusketak eta hainbat jarduera paralelok osotzen dabe aurtengo programazinoa. Zhang Yimou zuzendariaren Coming Home (2014) film txinatarrak inaugurauko dau apirilaren 17an, barikuan, Victoria Eugenia antzokian, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak antolatutako Zinemaldia.  

Aurtengo FANT jaialdian 13 film luze eskainiko dira Sail Ofizialean, igaz baino bi gehiago

Dabi Bpedra Robledo 2015-04-14 15:48   Zinemea

Maiatzaren 8tik 15era egingo da FANT Fantasiazko Zinemearen 21. Jaialdia, Bilbon. Urtero legez, aurten be bildurrezko eta fantasiazko dozenaka film ikusteko aukerea egongo da. Sail Ofizialari jagokonez, 13 film luze lehiatuko dira, baita 22 film labur be. Udan hildako Alex Angulo aktoreari omenaldia egingo deutsie.

Keeling anaien 'The House on Pines Street' lan luzeak edegiko dau Bilboko Fant jaialdia

Bizkaie! 2015-03-30 15:44   Zinemea

Maiatzaren 8an abiatuko da 21. Fant Bilboko Fantasiazko Zinemaldia, eta Aaron eta Austin Keeling anaien lehenengo film luzea dan The House on Pine Streetpelikulea izango da lehenengo proiekzinoa, Campos antzokian. Antolatzaileek nabarmendu dabenez, Europako estreinaldia izango da ganera. Egileak eurak be inaugurazino-ekitaldian izango dira.

David R. L. irundarraren 'La noche del raton' filmaren estreinaldia eskainiko dau Fant 21 zinemaldiak

Bizkaie! 2015-03-25 14:41   Zinemea

Joan dan zezeilean Santa Barbara SBIFF (Los Angeles) Jaialdian estreinau ondoren, La noche del ratón Bilbon ikusi ahal izango da Espainian lehen aldiz, Fant 21 zinemaldiaren barruan, maiatzaren 21ean (gaueko 22:00etan), talde osoaren presentziagaz. David R. L. irundarrak zuzendu eta Asier Vázquezek produzidu dauen filmaren protagonistak Unai García eta Miriam Cabeza antzezleak dira.

Hemen da Laburbira 2015

Bizkaie! 2015-03-03 09:52   Zinemea

Hamabigarrenez heldu da XII. Laburbira, film laburren zirkuitua, euskerazko zinemagintzearen perla txikiak ikus-entzuleei eskaintzera. 2015eko martiaren 4tik 28ra, 29 herritan izango da zirkuitua. Martiaren 4an, Ordizian izango dan lehen emonaldia. 

Zabalik dago Kimuak 2015 egitasmoan izena emoteko epea

Bizkaie! 2015-03-02 10:19   Zinemea

Euskal film laburren sustapena eta banaketea helburu dituan Kimuak egitasmoaren 2015ko edizinora film laburrak aurkezteko epea martiaren 2an hasi eta maiatzaren 29ra bitartean egongo da zabalik.

‘Chez les basques’ zinema zikloa Bilbora etorriko da

Bizkaie! 2015-02-27 11:23   Zinemea

Euskal Herriko Unibersidadearen eta Punto de Vista Nazinoarteko Zinema Festibalaren arteko kolaborazinoari esker, film batzuk pantailaratuko dira Bizkaia Aretoan, eta horri lotuta euskerazko jardunaldiak izango dira Bernardo Atxaga, Amets Arzallus  eta Oskar Alegria hizlariakaz.

M. Night Shyamalanen 'Wayward Pines' telesaila Bilboko FANTen estreinauko dabe

Bizkaie! 2015-02-24 11:37   Zinemea

FANT Bilboko Fantasiazko Zinemaldia maiatzaren 2tik 15era bitartean egingo dabe, eta daborduko hasi dira egitarauaren barri emoten. Hilaren 14an, M. Night Shyamalan zinemagilearen Wayward Pines telesaila estreinauko dabe, eta, ganera, Bibon AEBetan baino bederatzi ordu lehenago ikusi ahal izango da, jaialdiaren arduradunek jakinarazo dabenez.

'Zinema ziztadak' lelopean, badator VIII. Huhezinema

Bizkaie! 2015-02-17 16:40   Zinemea

Huhezinema, Euskal Film Laburren Jaialdiaren zortzigarren edizinoa 2015eko apirilaren 28tik 30era bitartean ospatuko da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean. Huhezinema freskotasunez dator, ikus-entzunezko bederatzi ikaslek osotzen daben lan-talde barriagaz eta Iban del Campo irakaslearen urteroko laguntzinoagaz.